Larunbatean emango diote hasiera I. Señora Sariketari Aramaion

Ekimena emakumeen ahalduntzean pauso bat gehiago emateko helburuarekin jaio da. Bi saio eta finala izango ditu: sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian izango dira eskuragai. Hainbat emakume bertsolarik eta bertsozale feministek I. Señora Sariketa antolatu dute, emakumeen ahalduntzean pauso bat gehiago emateko helburuarekin. Sariketa honek bi saio eta finala izango ditu: Apirilaren 17an, Aramaion, apirilaren 24an Mutrikun eta […]

Read More… from Larunbatean emango diote hasiera I. Señora Sariketari Aramaion

Pello Mari Otaño Bekarako deialdia zabalik da

Goierriko ahozko ondarearen inguruko ikerketa lanetarako izango da beka. Ekainaren 30era arte bidali ahal izango dira proiektuak. Pello Mari Otaño Ikerketa Bekak abiatu zuen bideari jarraipena emango zaio 2021ean ere. Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak ikerketa beka deitu dute berriro; aurtengoan, Gipuzkoako ikastolen jaia antolatzeko ardura hartu duten Beasaingo Andramendi, Ordiziako Jakintza eta […]

Read More… from Pello Mari Otaño Bekarako deialdia zabalik da

2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute

Apirilaren 17an abiatuko da Izarran eta maiatzaren 22an amaituko da Legutioko kiroldegian.  “Udazkenean Arabako txapelketako lau kanporaketa saio egin ondoren, egoeraren ziurgabetasunak bultzatuta eta banakako txapelketak izan zitzakeen oztopoen aurrean txapelketari forma aldatzea erabaki zen”, azaldu du Bertsozale elkarteak. “Bertsolariek lasai kantatu ahal izateko baldintza egokiak bermatzen ez zirenez eta egoeraren aldakortasunak berak sortu zitzakeen […]

Read More… from 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute

‘Zapla!’ zazpi bertso saiok osatuko duten zikloa abiatuko dute Nafarroan

“Txapelketarik ez den honetan, nafar bertsolariei plazak eskaintzea da asmoa, kultura segurua dela erakustearekin batera. Era berean, saio moldeetan berritzeko baliatuko da aukera”. Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertso plaza aktibatu eta sustatzeko asmoz, Zapla! egitasmoa jarri du martxan. “Pandemiak bertso plaza ia desagerrarazi duen honetan, eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratuta, nafar bertsolari eta gai-jartzaileei plazak eskaintzea, […]

Read More… from ‘Zapla!’ zazpi bertso saiok osatuko duten zikloa abiatuko dute Nafarroan

Euskal kulturari eskainitako bildumako ‘Basque. Bertsolaritza’ liburua berreditatu dute

Joserra Garziak bertsolaritzaren inguruko hainbat alderdi jaso ditu. Basque. Bertsolaritza Etxepare Euskal Institutuak sustatu duen hamabi kultur adierazpideri eskainitako bildumatik berreditatu den bigarren lana da. Lehen edizio hura duela zortzi urte kaleratu zen, eta aurten, Joxerra Garziak idatzitako sorta guztia eguneratuta plazaratuko da. Garziak bertsolaritzaren inguruko hainbat alderdi jaso ditu Basque. Bertsolaritza liburuan: lehenengo eta […]

Read More… from Euskal kulturari eskainitako bildumako ‘Basque. Bertsolaritza’ liburua berreditatu dute

Musika, zirkua, antzerkia eta bertsoa biltzen dituen egitaraua prestatu dute Ondarroan Aste Santurako

Apirilaren 1, 2 eta 3rako hiru ekintza antolatu dituzte: Erik eta Win bertso-antzerki saio umoretsua, Moonshine Wagon taldearen heavy-bluegrass kontzertua eta Sarini Zirkoren umeentzako Txoriak-Txori ikuskizuna. Iazko Aste Santua oso berezia izan zela dio Ondarroako Udalak, eta, horregatik, Aste Santua Etxetik programazioa prestatu zuen. “Aurtengoa ere ohikoa izango ez den arren, gutxienez kultura jarduerak bertatik […]

Read More… from Musika, zirkua, antzerkia eta bertsoa biltzen dituen egitaraua prestatu dute Ondarroan Aste Santurako

Haatik Dantza Konpainiak bertsoari mugimendua emango dio ‘Errimak bi oinetan’ ikuskizunarekin

Martxoaren 17an eskainiko dute emanaldia Bilboko Alondegian. Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi eta Odei Barroso bertsolarien errimekin, besteak beste, dantzatuko dute. Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da Errimak bi oinetan ikuskizunaren berezitasuna, horrekin batera, bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez, gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratu nahi dituzte taula gainean. Bilboko […]

Read More… from Haatik Dantza Konpainiak bertsoari mugimendua emango dio ‘Errimak bi oinetan’ ikuskizunarekin

“Bertsoa etengabe egokitzen eta berritzen ari da hezkuntza arautuan”

53 irakasle eta 29.500 ikasle ari dira egunero hezkuntza arautuan bertsolaritza lantzen; beste zenbait eremutan bezala, hemen ere bertsoa egokitzen ari da egunerokora eta honek aldaketak ekarri ditu. Bertsozale Elkartearen arabera, indar handia hartu du azken urteetan hezkuntza arautuan abiatutako proiektuak. “Une honetan, 229 herritan eskaintzen da bertsolaritza, 511 ikastetxetan, eta 29.500 ikaslerengana iristen gara, […]

Read More… from “Bertsoa etengabe egokitzen eta berritzen ari da hezkuntza arautuan”

Urteko bigarren Bertso Eguna Getarian egingo dute, martxoaren 27an

Sarrerak eskuragarri daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian eta Getariako Turismo Bulegoan. Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi bertsolariak arituko dira oholtza gainean, Maite Berriozabal lemazain dutela. Martxoaren 27an Bertso Eguna egingo dute Getariako Cristobal Balentziaga museoan. Bertan, Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan, Maite Berriozabal lemazain dutela. Bertsozale elkarteak antolatutako urteko […]

Read More… from Urteko bigarren Bertso Eguna Getarian egingo dute, martxoaren 27an

Bertso Udalekuetarako prestaketa lanetan hasi dira

Oraindik ez dakite udalekuak egin ahal izango diren, baina lanak aurreratzen hasi dira Bertsozalekoak. Martxoaren 1ean hasiko da hezitzaileen izen-ematea; haurrena, berriz, ez dute oraindik abiatuko. Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “egoeraren bilakaerak erakutsiko digu aurten Bertso Udalekuak egingo ditugun ala ez”. Maiatzaren hasieran hartuko dute erabakia, une horretan indarrean egongo diren neurri eta legeak aintzat […]

Read More… from Bertso Udalekuetarako prestaketa lanetan hasi dira