Bertsotan trebatzeko karta-jolasak sortu dituzte

Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek sei karta sortez osatutako bilduma aurkeztu dute bertso eskolentzat. Karta-jolasak haurrekin bat-bateko ariketa ezberdinak lantzeko aukera emango die. Haurrek bat-batean egiteko karta-jolasak aurkeztu dituzte Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek. Bertso eskoletan eta ikastetxeetan baliatzeko materiala dela azaldu dute. Bertsozale Elkarteko irakasle lantaldean sortu dituzte kartak. Hala, iragarri dutenez, […]

Read More… from Bertsotan trebatzeko karta-jolasak sortu dituzte

Eskolartekoak plazara jauzia egingo du

Eskolatik Plazara ekimena “Eskolartekoko parte-hartzaileok egun plazetan aritzen diren bertsolariekin elkartuko dituen proposamena da”. Lehen saioa urtarrilaren 29an izango da Gernika-Lumon. Iazko ekainean izan behar zuen Eskolarteko azken hitzorduak, Euskal Herrikoak, berriz, azaroan, baina Bertsozale elkartearen arabera, “saiakera bat zein bestea ezin izan ziren gauzatu, osasun egoeraren bilakaera tarteko. Lurraldeetan saioak egiteko aukera izan zen, […]

Read More… from Eskolartekoak plazara jauzia egingo du

Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa abiatu dute

Lanak otsailaren 28ra arte bidali ahal izango dira. Bertsopaper lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guztien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da. Bertsularien Lagunak elkarteak Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketaren lehen edizioa abiatu du. Urteroko lehiaketa izan nahi duen honek gazteen eta helduen sailak barne izango ditu. Hala, gazteen saila hamasei urte […]

Read More… from Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa abiatu dute

Hazparneko Bertso Eguna maiatzera atzeratu dute

Bertsozale elkartearen arabera, “Lapurdin egun dauden neurriekin ezinezkoa da bertso saiorik egitea”. Hala, maiatzaren 22ra atzeratuko da Bertso Eguna. Urtarrilaren 30ean izan behar zen Hazparnen 2021erako iragarritako lehen Bertso Eguna, baina Bertsozale elkartearen arabera, “Lapurdin egun dauden neurrien arabera, antzokiek itxita egon behar dute eta ez dago kultur ikuskizunik egiteko aukerarik”. Hori horrela izanda, hilaren […]

Read More… from Hazparneko Bertso Eguna maiatzera atzeratu dute

Bizkaiko bertsolari gazteentzako ‘Plazara!’ ekimena abian da

Ekimenak gazteen plazaratzean eragitea eta beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea ditu helburu. Izena emateko epea urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik. Parte hartzaileen adin tartea 1996-2002 urte artean jaiotakoena izango da. Bertsozale Elkarteak Bizkaiko bertsolari gazteentzako Plazara! ekimena abiatu du. Gazteentzako bertso-zirkuitu honek gazteen plazaratzean eragitea eta beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea […]

Read More… from Bizkaiko bertsolari gazteentzako ‘Plazara!’ ekimena abian da

Bertsozale Elkarteak hiru Bertso Egun antolatu ditu datorren urterako

Urtarrilaren 30ean egingo da lehena Hazparnen; otsailaren 13an, Iruñean; eta hirugarrena, martxoaren 27an, Getarian. “Plaza biziberritzeko apustuaren parte” izango dira saioak. Hiru hitzorduetarako sarrerak eskuragai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian. “2020ak egun bat gehiago izan du egutegian, baina egun gutxiago utzi dizkigu bertso plazan”, adierazi du Bertsozale Elkarteak bere webgunean. Pasa den astean aipatu bezala, pandemiak […]

Read More… from Bertsozale Elkarteak hiru Bertso Egun antolatu ditu datorren urterako

2021eko Bertsolari Txapelketa Nagusia atzeratzea erabaki dute

Pandemiaren eraginez, txapelketa gauzatzeko bermerik ez dagoela adierazi du Bertsozale elkarteak. Egoera ohikoa balitz, datorren irailean hasi beharko litzateke 2021eko Bertsolari Txapelketa Nagusia, baina Bertsozale elkarteak bere webgunean adierazi duenez, “ohikotik gutxi du egoerak”, eta nekez betetzen dira txapelketa behar bezala gauzatzeko baldintzak. Pandemiaren eraginez, bertso saio ugari bertan behera geratu dira, eta bertso-eskolek zailtasunak […]

Read More… from 2021eko Bertsolari Txapelketa Nagusia atzeratzea erabaki dute

‘Ahots Baten’ sormen egonaldia bi egunetan egingo da aurten

Azpeitiko Dinamoa sormen gunean izango da egonaldia, abenduaren 28an eta 29an. Azaroaren 23tik aurrera egongo da izena emateko epea zabalik. Gabonetako oporraldiak baliatuta, lauzpabost eguneko sormen egonaldia antolatu izan du urtero Mintzola Ahozko Lantegiak. Aurten, baina, baldintzak betetzen ez direnez, bi saiotan gauzatzea erabaki du. Abenduaren 28an eta 29an izango da, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldia bi egunetan egingo da aurten

Arabar gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa abian

Abenduaren 3ra arte egongo da lehiaketa honetan izena emateko aukera. Gaztetxoek koplak sortzeko eta ondoren, kantatuz, bideoak grabatzeko aukera izango dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Alea aldizkariak elkarlanean, herrialde honetako 14 urtetik beherako gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa abiatu dute. Hala, gaztetxoek koplak sortzeko eta ondoren, kantatuz, bideoak grabatzeko aukera izango dute. “Bertsolaritza eta teknologia berriak […]

Read More… from Arabar gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa abian

Bertsozale Elkarteak bertsotan trebatzeko Karta-jolasen bilduma ondu du

Bertso-eskolek ale bana jasoko dute opari gisa. Gainera, ale gehiago nahi izanez gero, bertso-eskolek eskaintza berezia izango dutela aurreratu dute; baita Orainmenean argitalpena eskuratzeko ere. Bertsozale Elkarteak Karta-jolasak eta Orainmenean argitalpena esku-eskura jarri nahi dizkie bertso-eskolei, eta, hala, eskaintza berezia prestatu dute. Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek bat-batekoan hasiberriak diren haurrentzako Karta-jolasak argitaratu dituzte; […]

Read More… from Bertsozale Elkarteak bertsotan trebatzeko Karta-jolasen bilduma ondu du