Nahia Etcheverry ainhiztarrak eraman du 2025eko Gazte Xilabako txapela

Larunbatean jokatu zen finala Itsasun eta Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko sei bertsolari gazte aritu ziren kantuan. Sanoki gela jendez beteta zegoela egin zen larunbatean 2025eko Gazte Xilabako finala, Itsasun. Goizane Etcheverry, Amaiur Aizpuru, Unax Aizpurua, Nahia Etcheverry, Leina Alkhat eta Gana Berhokoirigoin bertsolariak aritu ziren kantuan eta Elixabet Etxandi gai jartzaile lanetan. Finala goizeko […]

Read More… from Nahia Etcheverry ainhiztarrak eraman du 2025eko Gazte Xilabako txapela

Enara Gallastegik irabazi du Bizkaiko Eskolarteko txapela

Gallastegirekin batera, Ekhi Zuluaga izan zen puntu gehien batu zituen bertsolaria. Bizkaiko Eskolarteko bertso idatzien finalak eta bat-bateko finala jokatu ziren asteburuan Iurretako Kepa Arroitajauregi frontoian. Eskolarteko txapelketa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean. Larunbatean 10:00etan 150 gazte batu ziren DBH eta batxilergoko idatzizko finala jokatzeko. Apirilean eta maiatzean herri eta eskualdeetan egin […]

Read More… from Enara Gallastegik irabazi du Bizkaiko Eskolarteko txapela

Jokin Onaindiak eraman du aurtengo Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolartekoaren txapela

Aroa Arrizubietak jantzi zion txapela Onaindiari eta urtero txapeldunez txapeldun ibiltzen den egurrezko mikrofonoa ere jaso zuen haren eskutik. Onaindiarekin batera, June Astegieta izango da Arantzako Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantuan arituko den beste finalista arabarra. Larunbatean egin zen XXX. Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolarteko finala Aramaioko Kultur Etxean. Bertan, 14 eta 18 urte bitarteko sei […]

Read More… from Jokin Onaindiak eraman du aurtengo Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolartekoaren txapela

Bertsolaritzaren bidez, adinekoen memoria eta ongizate emozionala sustatzeko ekimena abian da, Bizkaian

Adinekoak euskal kulturaren protagonista aktibo bihurtzea du helburu Bertso Ardatz ekimenak. Lehen edizioak izan zuen arrakastaren ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak eta adinekoentzako udal-egoitzek Bertso Ardatz kultura-ekimena jarri dute abian aurten ere. Bertsolaritzaren bidez egoiliarren memoria, adierazpen emozionala eta gaitasun kognitiboak sustatzea du helburu egitasmoak. Hala, bertsoen bidez, bertsolariek eta egoiliarrek oroitzapenak, bizipenak eta anekdotak partekatzen […]

Read More… from Bertsolaritzaren bidez, adinekoen memoria eta ongizate emozionala sustatzeko ekimena abian da, Bizkaian

Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak ostiralean abiatuko dira

Hamabi bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara. Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. Hamabi bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara. Urriaren 4tik azaroaren 29ra bitartean egingo da […]

Read More… from Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak ostiralean abiatuko dira

Maiatzaren 10ean abiatuko da Señora Sariketaren bosgarren edizio berezia, Eskoriatzan

Bosgarren urteurrena edizio berezia egiteko baliatu du antolakuntza lan-taldeak eta plazan ez dabiltzan bertsolariak izango dira sariketan parte hartuko dutenak, bertso plazara salto egiteko bide “hertsia” arrakalatu nahi dute horrela. Bost urte igaro dira hainbat bertsolarik eta bertsozale feministek Señora Sariketa martxan jarri zutela eta urteurrena ospatzeko asmoz, edizio berezia aurkeztu dute Laudion. Azaldu dutenez, […]

Read More… from Maiatzaren 10ean abiatuko da Señora Sariketaren bosgarren edizio berezia, Eskoriatzan

Kattin Madariagak irabazi du aurtengo Nafarroako Eskolartekoa

Madariagak berak eta Kattalin Lizarraga txapeldunordeak ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan. Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoan jokatu zen larunbatean 39. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Sei bertsolarik hartu zuten parte txapelketan, ondorengoek: Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Sarriguren), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza) eta Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza). […]

Read More… from Kattin Madariagak irabazi du aurtengo Nafarroako Eskolartekoa

Gasteizko Pinto pintto taldeak irabazi du aurtengo Arabako Kuadrillartekoa

Bat bateko hamalau talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatuta egon da. Gasteizen eman zaio amaiera aurtengo Arabako Kuadrillartekoari, finala eta jai eguna izan da. Taldeetako parte hartzaileak eta taldeetako lagunak lau talde finalisten bertsoaldiak plazaz plaza entzuteko prest gerturatu dira hiriburura. “Egun polit bat bertso eskola eta eskualde ezberdinetako kideek elkarrekin pasatzeko aitzakia, […]

Read More… from Gasteizko Pinto pintto taldeak irabazi du aurtengo Arabako Kuadrillartekoa

Laurunbatean jokatuko da Kuadrillarteko finala Gasteizen

Goizean hasiko da finalaren aurrekoa, ondoren lau talderen artekoa izango da eta bazkalostean bi talderen arteko finalarekin amaituko da. Urtarrilaren 18an abiatu zen Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Zortzi eskualdetan banatuta hamalau bertso egun ezberdin burutu dira Araban zehar lehen fasean. Bigarren fasea, fase lehiatua izan da, lau finalerdi eta finala. Honela finalerako txartela finalerdi bakoitzeko […]

Read More… from Laurunbatean jokatuko da Kuadrillarteko finala Gasteizen

[BIDEOA] Bertsozalek ‘Babes Kutxa’ egitasmoa sortu du, sortzaileen lan baldintzak duintzeko asmoz

Elkarteak azaldu duenez, “Babes Kutxa diru poltsa bat da, irizpide sorta baten baitan, sortzaileen ezintasun puntual eta behin-behinekoei erantzuna emango dio. Labur esanda, soldatapeko langileekin gizarte segurantzak betetzen duen funtzioa beteko luke”. Bertsozale elkarteak sortzaileen lan baldintzak duintzeko bidean urrats txiki bat eman nahi izan du eta Babes Kutxa izeneko egitasmoa sortu du. “Lanarteak 2025eko […]

Read More… from [BIDEOA] Bertsozalek ‘Babes Kutxa’ egitasmoa sortu du, sortzaileen lan baldintzak duintzeko asmoz