Bertso-eskola feministetan izena emateko epea zabalik

Urriaren 4ra arte egongo da matrikulatzeko aukera zabalik. 2020-2021 ikasturtean ere eskainiko dira Ahalduntze Bertso Eskola eta Gizonentzako Bertso Eskola Feminista; urrian hasiko dira biak. Bertsozale Elkarteak bertso-eskola feministetan izena emateko epea ireki du. Hala, Ahalduntze Bertso Eskolan edota Gizonentzako Bertso Eskola Feministan parte hartu nahi duenak urriaren 4ra arte izango du aukera. Urriaren 5ean […]

Read More… from Bertso-eskola feministetan izena emateko epea zabalik

Udabarria Bertsotan irailaren 16tik 24ra bitartean jokatuko da

60 bertsolarik eman dute izena. Denetara hamar saio izango dira. Urrian hasiko da 2020ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Aurretik, baina, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Udabarria Bertsotan txapelketarako sailkapen fasea dator, irailaren 16tik 24ra bitartean jokatuko dena, hain zuzen. Bertsozale elkartearentzat Udaberria Bertsotan “sailkapen fase bat baino gehiago da, Bizkaian bertsolaritzak bizi duen osasunaren isla da, besteak beste, […]

Read More… from Udabarria Bertsotan irailaren 16tik 24ra bitartean jokatuko da

Xilaba 2020 Bertsulari Txapelketa Hiriburun abiatuko da irailaren 19an

Denetara hamar saio egingo dira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan zehar. Azaroaren 21ean, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko da finala. Bertsularien Lagunak elkarteak jakitera eman duenez, irailaren 19an Hiriburuko La Perle aretoan hasiko da 2020. urteko Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketa. Azaroaren 21ean, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko da finala, […]

Read More… from Xilaba 2020 Bertsulari Txapelketa Hiriburun abiatuko da irailaren 19an

Irailean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

Udabarria Bertsotan sailkapen fasean aritzeko 60 bertsolarik eman dute izena. Sailkapen faseko hamar saioak bost egunetan jokatuko dira: egun eta ordu berean, herri desberdinetan saio bi egingo dira. Horrela, bost egunetan egingo dira hamar saioak. Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, udazkenaren atarian jokatuko da Udabarria Bertsotan 2020. “Maiatzean egin behar zen, baina egoera berezia da […]

Read More… from Irailean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

Haira Aizpuruak irabazi du Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsulari Gazteen Txapelketa

Ondoko bertsolari hauek hartu zuten parte txapelketan: Oneka Arteaga, Haize Blanco, Ximun Sansonetti, Josu Txoperena, Aetz Etxart, Ibai Lekuona, Mae Laskaray, Asier Arbelaitz, Irati Aizpurua, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Laida Etxeberri. Joan den larunbatean, uztailaren 11an, jokatu zen Ziberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskolarteko Txapelketa Senpereko Larraldea baserrian. Bertsularien Lagunak elkartearen arabera, “aretoa ikuslez […]

Read More… from Haira Aizpuruak irabazi du Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsulari Gazteen Txapelketa

Xabi Igoa garaile Maeztuko Oholtzapetik saioan

Felipe Zelaieta, Peru Abarrategi eta Oihane Perearekin batera kantatuko du Igoa uztailaren 17an, Araiako kaleko frontoian. Maeztun burutu zen aurreko ostiralean Arabako bertsolariak Oholtzapetik entzulea epaile egitasmoko 4. jardunaldia. Bertan Eli Pagola gai jartzailearen aginduetara aritu ziren honako bertsolariak: Manex Agirre, Manu Bendala, Xabi Igoa eta Rikardo Gonzalez de Durana. Azken hilabeteetan sortutako egoera eta egungo […]

Read More… from Xabi Igoa garaile Maeztuko Oholtzapetik saioan

‘Sagardoak elkartzen gaitu’ ekimena aurkeztu dute Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak

Sagardoa eta bertsolaritza uztartuko dituen saio ugari izango dira uda honetan, eta horietako bi bertso otordutarako txartelak jada eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Bertsozale Elkarteko Oier Iurramendiren arabera, “sagardoa eta bertsolaritza betidanik egon dira lotuta”. Aspalditik dator bien arteko harremana, eta urteen poderioz bilakaera izan duen arren, aurtengo uda bereziak harreman hori are gehiago estutzera bultzatu […]

Read More… from ‘Sagardoak elkartzen gaitu’ ekimena aurkeztu dute Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak

Iruñeko I. Bertsopaper Lehiaketa martxan

Parte hartu nahi dutenek irailaren 30era arte izango dute lanak aurkezteko aukera, hiru kategoriatan. Luzaroan Iruñeko Egile Berrien Lehiaketa barruko modalitateetako bat izan da bertsopaperena. Aurrerantzean, berriz, bertso idatzien sorkuntzak lehiaketa propioa izango du. Hala, Nafarroako Bertsozale elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatuta, Iruñeko I. Bertsopaper Lehiaketa martxan da eta parte hartu nahi dutenek irailaren 30era […]

Read More… from Iruñeko I. Bertsopaper Lehiaketa martxan

‘Aiztondoren zirtotsa’ lanak lortu du Pello Mari Otaño beka

“Aiztondoko ondarea biltzeaz eta ikertzeaz gainera, egungo ahozko sormen eta komunikazio beharrak hezkuntzan lantzeko balioko du, proiektuak proposatzen duen aplikazio didaktikoaren bidez. Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa izeneko lanak lortu du Pello Mari Otaño beka. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak sinatu du proposamena; zehazki, Beñat Iguaran, Haritz Mujika, Imanol Artola, Mikel Artola, Oihana […]

Read More… from ‘Aiztondoren zirtotsa’ lanak lortu du Pello Mari Otaño beka

Gorbeialdeko bertso abentura ibiltaria irailaren 2tik 4ra Legutio, Aramaio eta Murgian izango da

10 urtetik 13 urtera bitarteko gaztetxoek izango dute parte hartzeko aukera. Eguneko egonaldiak izango dira, goizeko 10.00etatik eguerdiko 13:00etara eta autobus zerbitzua egongo da. Izen ematea uztailaren 10a baino lehen egin beharko da online bidez. Arabako Bertsozale eta Gorbeialdeko kuadrilla elkarteek, urtero legez, udaberrian egin behar zuten Gorbeialdeko bertso abentura ibiltaria, baina koronabirusaren krisiak eragindako […]

Read More… from Gorbeialdeko bertso abentura ibiltaria irailaren 2tik 4ra Legutio, Aramaio eta Murgian izango da