Gipuzkoako Eskolartekoan izena emateko epea zabalik

14-18 urte bitarteko gazteek urtarrilaren 20ra arte eman ahal izango dute izena bat-bateko txapelketan. Azken urteetan egin duten bezala, Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatu dute 2020ko Gipuzkoako Eskolarteakoa. XL. edizio izango da honakoa eta bat-batekoaz Gipuzkoako Bertsozale arduratuko dela iragarri dute, idatzizkoaz berriz, Ikastolen Elkartea. Bat-batekoa 14-18 urte bitarteko gazteentzat antolatzen dute eta […]

Read More… from Gipuzkoako Eskolartekoan izena emateko epea zabalik

Ozaetan egingo da gazte bertsozaleen egonaldia urtarrilaren 2, 3 eta 4an

Bertsoa eta sormenaz gozatzeko aukera eskaintzen du Bertsoa Bizi Gazte egonaldiak. interesa dutenek abenduaren 20ra arte izango dute izena emateko aukera 688616531 telefonora deituz edota araba@bertsozale.eus helbidera idatziz. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta, urteari hasiera ondo emateko, Arabako gazte bertsozaleek neguko oporraldirako plana izango dute urtarrilaren 2, 3 eta 4an, Ozaetako Otaza auzoko Garaion sorgingunean. Bertan, […]

Read More… from Ozaetan egingo da gazte bertsozaleen egonaldia urtarrilaren 2, 3 eta 4an

Aramaion egingo dute Bertso Eguna, urtarrilaren 18an

Bertso bazkarirako txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian: urtarrilaren 10era arte erosi ahal izango dira. Lau elkartetan otordu bana eskainiko da eta bakoitzean bina bertsolari ariko dira. Urtarrilaren 18an Bertso Eguna Aramaion egingo dutela iragarri du gaur, Bertsozale Elkarteak. Horrekin batera, egun horretarako bazkarirako txartelak ere salgai jarri dituzte, “bertso bazkaria izango da egitarauko plater nagusia”. […]

Read More… from Aramaion egingo dute Bertso Eguna, urtarrilaren 18an

Beñat Gaztelumendik irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Xabier Gaztelumendik izan zuen txapela Beñat Gaztelumendiri jartzeko ardura, entzuleen txalo artean; Agin Labururekin jokatu zuen buruz-burukoa txapeldunak. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa iritsi da bukaerara. 6.000 lagun bildu ziren atzo,  arratsaldean Donostia Arenan (Illunbe) bertsolarien lanaz gozatzeko. Finalistak Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Lizaso Alberdi, Jon Maia Soria, […]

Read More… from Beñat Gaztelumendik irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako dena prest

2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa larunbatean amaituko da, Donostia Arenan (Illunben) jokatuko den finalarekin. Larunbatean beteko dira hiru hilabete 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Oñatin abiatu zela. Hamabost saioren ondoren, Donostian jokatuko den finalarekin amaituko da txapelketa. Gaur aurkeztu da finala Donostiako San Telmo Museoan eta bertan izan dira, azalpenak ematen, Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, […]

Read More… from Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako dena prest

Idoia Ilundainen gradu amaierako lanak eraman du EHUko Mikel Laboa Katedra eta Mintzola Ahozko Lantegiaren Saria

Ahoz gorako irakurketak sozializazio esperientzia bihur daitezkeela aztertu du Ilundainek. Ahoz gorako irakurketa eta kontaketa haur hezkuntzan: ahotsaren eta entzumenaren bitartez sozializatzeko esperientzia izenburupean Idoia Ilundainek garatutako lanak eskuratu du EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak banatutako 1.GRAL saria, gradu amaierako lanentzako saria, alegia. Atzo eman zuen sarituaren berri Laboa Katedrako Jone Miren […]

Read More… from Idoia Ilundainen gradu amaierako lanak eraman du EHUko Mikel Laboa Katedra eta Mintzola Ahozko Lantegiaren Saria

Lehen aldiz launa emakume eta gizon arituko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Abenduaren 14an Donostia Arenan (Ilunben) jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta Xabier Gaztelumendik (Añorga, 1961) jantziko dio txapela irabazleari. Pasa den asteburuko Tolosako finalaurrekoa jokatuta, erabakita geratu da abenduaren 14an,  Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko duten bertsolarien zerrenda. Lau emakume eta lau gizon lehiatuko dira aurten lehen aldiz Donostia Arenan (Illunben). Agin Laburu Rezola (Arrasateko […]

Read More… from Lehen aldiz launa emakume eta gizon arituko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Nork-Nori-Nor trilogiaren bigarren atala aurkeztu dute Xabi Payak eta Patxi Gallegok

Nori saldu diote euskara batua? Izenpean dator eleberri grafikoa. Bi urteko lanaren ostean eta oraingoan ere, umorea eta satira baliatuz, Nori eleberri grafikoa aurkeztu dute Xabi Paya bertsolariak eta Patxi Gallego marrazkilariak, Bilbon. Nork-Nori-Nor trilogiaren bigarren atala dugu komiki berria. “Nori saldu diote euskara batua?”, Payak idatzi du komikiaren gidoia eta, azaldu duenez, Nori-ren abiapuntua […]

Read More… from Nork-Nori-Nor trilogiaren bigarren atala aurkeztu dute Xabi Payak eta Patxi Gallegok

Andoni Egañak 1999ko abenduan Hernanin, egin zuen bertso saio oso bat argitaratu dute

Jasota Bezala bildumaren baitan argitaratu du Lankuk Houston, arazotxo bat daukagu izeneko “harribitxia”. Bildumaren laugarren argitalpen honek bertso saio oso bat jasotzen du. Aurreko hirurak berriz bertsolarien antologiak izan ziren. Hogei urte joan dira 1999ko abenduaren 28an Hernanin Joxerra Garziak Andoni Egaña bertsotan jarri zuela. Aurretik baina, gai jartzaileak enkargu berezi bat jaso zuen Hernaniko […]

Read More… from Andoni Egañak 1999ko abenduan Hernanin, egin zuen bertso saio oso bat argitaratu dute

‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik

Ahots Baten sormen egonaldia abenduaren 26tik 30era izango da aurten. Bertan, Ainara Gurrutxaga aktorea, Iban Urizar Amorante kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariak elkartuko dira taldearekin. Euskarazko ahozko kultur sorkuntzan trebatutako gazteak Ahots Baten sormen egonaldian elkartuko ditu Mintzola Ahozko Lantegiak bosgarren urtez jarraian. Azkoitiko Abaraxka aterpetxean egingo dute egonaldia, […]

Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea zabalik