Asteburuan emango diote hasiera Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari, Oñatin

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, Oñatin eta Villabonan jokatuko dira larunbat eta igandean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-Zortzirenak. Datorren larunbatean, irailaren 14an abiatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Oñatiko Santa Ana Antzokian, 17:00etan eta lehen final-zortzirenean honako seikotea arituko da kantari: Felix Zubia, Aratz Igartzabal, Haritz Mujika, Andoni Mujika, Amaia Iturriotz eta Maider Arregi. Aurkezle lanak […]

Read More… from Asteburuan emango diote hasiera Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari, Oñatin

Gazte Sortegietan izena emateko epea zabalik

Gazte Sortegiak, sormen laborategian 2019-2020 ikasturtean parte hartzeko izen ematea zabalik da irailaren 25era arte. Irailaren 30etik ekainaren 14ra bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. 14-18 urte arteko gazteei zuzendua, ekimenak lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean  eragitea du helburu. 2019-2020 ikasturtean Oihane Pereak, Miren Narbaizak, […]

Read More… from Gazte Sortegietan izena emateko epea zabalik

Irailaren 20an hasiko da Taldekako Xilaba, Itsasun

34 bertsolarik parte hartuko dute txapelketan. Iazko txapelketaren arrakasta ikusirik eta bertsolarien beharrei erantzuteko asmoz, Bertsularien Lagunak elkarteak Taldekako Xilaba antolatuko du aurten ere. 34 bertsolari aritu eta hasi berri bilduko dira irailaren 20an Itsasun hasiko den txapelketa honetan eta azaroaren 16an bazkari handi batekin amaituko da Izturitzen. Lehen fasean bederatzi saio izango dira, ondoren […]

Read More… from Irailaren 20an hasiko da Taldekako Xilaba, Itsasun

Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Oñatin

(Informazioa eta argazkia: bertsozale.eus) 48 bertsolarik hartuko dute parte. Saioetarako sarrerak irailaren 2an jarriko dira salgai . Denetara hamasei saio izango ditu irailaren 14an Oñatiko Santa Ana antzokian hasi eta abenduaren 14an Donostiako Illlunben amaituko den 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. 48 izango dira parte hartuko duten bertsolariak, horietatik 34k maiatzean jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen […]

Read More… from Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Oñatin

Bertso Jaialdi Mundiala izango da bihar iluntzean, Algortan

Ezinbesteko hitzordua bilakatu da Algortako Bertso Jaialdi Mundiala. Aurten baina, Biotz Alai plazako agertokia utzi eta Muxikebarri antzokian ikusiko ditugu ostiralean, uztailak 12, Imanol Uria, Sustrai Colina, Julio Soto, Jon Maia, Alaia Martin eta Unai Iturriaga bertsolariak, gaueko 21.00etatik aurrera. ALBE Algortako Bertsolari Eskolak iragarri duenez, aurtengo gaia Herriaren Mundiala izango da, “herriak Mundiala behar […]

Read More… from Bertso Jaialdi Mundiala izango da bihar iluntzean, Algortan

Irati Alcantarillak irabazi du Eskolartekoa

“Eskolartekoak 15-18 urte bitarteko gazteak elkartzen ditu, eta zerbait esan nahiko du denek 18 urte bete arte jarraitzen badute!”, dio Bertsozale Elkartetik Eskolartekoa koordinatzeko ardura duen Esti Alberdik. Eta zeozer badu: gazteei oholtzan bertsotan egiteko espazioa eskaintzea ez ezik, hori guztia lagunarte ederrean egiten dutela erakusten baitute. Aurtengoa ez da salbuespena izan. Hain zuzen, asteburuan, […]

Read More… from Irati Alcantarillak irabazi du Eskolartekoa

‘Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak’ ikastaroa antolatu dute Donostian

Belaunaldiz belaunaldi egiten den transmisioaz ere hitz egingo da abuztuaren 22an eta 23an izango den eskolan. Matrikula merkeago egiteko aukera hilaren 31ra arte egongo da zabalik. Zer kultura da euskaraz kontsumitzen duguna? Nola transmititzen da euskal kultura? Nolakoa da horren baitako bertsozalea? galdera horiek eta bidean sortzen diren gehiago erantzuten ahaleginduko dira aurten Mintzola Ahozko […]

Read More… from ‘Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak’ ikastaroa antolatu dute Donostian

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala ekainaren 8an, Saran

Informazioa: Bertsozale.eus Pasa den asteburuan ospatu zen Bizkaiko Eskolartekoa; bat-bateko saioa eginda ezagutu genituen Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan arituko diren ordezkari bizkaitarrak, eta osatu da oholtzaratuko den talde osoa. Sara prestatzen ari da ekainaren 8rako. 13 parte-hartzaile izango ditu 2019ko Euskal Herriko Eskolarteko Bat-bateko Txapelketak. Edonola ere, beste hainbat lagunek ere hartu dute parte lurraldez […]

Read More… from Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala ekainaren 8an, Saran

Naia Etxeberrik jantzi du txapela Zuberoa, Lapurdi, eta Behe Nafarroako Eskolarteko Txapelketan

Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoko gazteen mailako Eskolarteko Txapelketa izan zen joan den larunbatean Hazparneko Haritz Barne zinema gelan. Asier Arbelaitz, Daia Harlouchet, Ekhi Perrier, Irati Alcantarilla, Josu Txoperena, Leire Casamajou, Mae Laskarai, Naia Etxeberri, eta Unai Harlouchet. Gaiak, Xan Alkhatek emon ditu, eta epaile lanetan hirukote honek jardun dau: Joakin Arregi Goenaga, Lur Renteria […]

Read More… from Naia Etxeberrik jantzi du txapela Zuberoa, Lapurdi, eta Behe Nafarroako Eskolarteko Txapelketan

Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako eskolartekoa

Informazioa: Arabako Bertsozale Elkartea Legution izan da asteburu honetan Arabako Eskolarteko bertsolari txapelketako finala Bertsoa Bizi Gazte Egunaren baitan. Ikastolen Elkarteak eta Arabako Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen duten ekimenak 14 urtetik 18 urtera bitarteko Arabar bertsozaleak batu nahi izan ditu hirugarren urtez. Antolatzaileen arabera, lehiaketara aurkeztutako zazpi bideoklipak proiektatu eta ikusleek txalo zaparrada eta giro […]

Read More… from Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako eskolartekoa