Bihar hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

Informazioa eta argazkia: Bertsozale.eus Bizkaiko eskolarteko bat-bateko txapelketa hastear dago. Bihar izango da lehenengo kanporaketa Deustuko Bidarte Kultur gunean, 17:00etatik aurrera. Lau kanporaketa jokatuko dira: • Maiatzak 7: Deustun, Bidarte kultur gunean, 17:00etan • Maiatzak 8: Durangon, Kurutziaga ikastolan, 17:00etan • Maiatzak 13: Lemoan, Jubilatuen gaineko aretoan, 16:30ean • Maiatzak 15: Getxon, Erromoko kultur etxean, […]

Read More… from Bihar hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

Bertsogintzari buruz solasteko eta hausnartzeko saioak antolatu dituzte

Informazioa: Mintzola ahozko lantegia Bertsogintzaren inguruan solasteko plaza eskaintzen du Bertsolamintzak; eta, zentzu horretan, bertsogintza hainbat aldetatik begiratu eta haren inguruan ekarpenak egin eta hitz egiteko aukera izango da. Plaza, ordea, batetik bestera mugituko dutela iragarri dute antolatzaileek maiatza osoan zehar: maiatzaren 2an, 16an, 22an, 23an eta ekainaren 1ean izango dira Bertsolamintza jardunaldiak, Iruñean, Senperen, […]

Read More… from Bertsogintzari buruz solasteko eta hausnartzeko saioak antolatu dituzte

Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan

Udazkenean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, hitzordu garrantzitsua izango dute bertsozaleek: Gipuzkoa Bertsotan, txapelketarako sailkapen fasea. Sailkapen fase bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan. Antolatzaileek diotenez, Gipuzkoan bertsolaritzak bizi duen osasunaren isla da, besteak beste, bertso eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan zein lehiaketa eta sariketetan bizi dugun emankortasunaren erakuslea. Maiatzaren 4tik 25era, 14 […]

Read More… from Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan

Iñaki Viñaspre, 2019ko Arabako txapelduna

Informazioa: Bertsozale.eus Larunbat arratsaldean, Gasteizen jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Oier Suarez aurkezle eta Marta Ugarte gai-emaileren eskutik sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre pasatu ziren buruz-burukora. Azken ariketak bien artean jokatu ondoren, Viñaspre nagusitu zen eta beraz, 2019ko Arabako txapelduna da. Finaleko epaimahaia bost epailek osatu zuten:  Ainhoa Aizpurua, […]

Read More… from Iñaki Viñaspre, 2019ko Arabako txapelduna

Arabako Bertsolari Txapelketako finala prest!

Larunbatean jokatuko da 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala Gasteizko Printzipal Antzokian. Sei finalistak gogotsu eta prest daude saio on bat egin eta txapela janzteko. Lierni Altunak jantziko dio txapela garaileari. Hauek dira finalistak: XABI IGOA: 1992. urtean jaiotako aramaioarra. Hirugarren aldia da finalean parte hartuko duela. MANEX AGIRRE 1982. urtean jaiotako aramaioarra. 2015eko txapelduna da. […]

Read More… from Arabako Bertsolari Txapelketako finala prest!

Abian da Bertso Udalekuetako bigarren izen-ematea

Gaur hasi eta apirilaren 12ra arte, bertso eskolako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek ez ezik, gainerako interesdunek ere eman ahal izan dute izena; alegia, ez da beharrezkoa izango aipatutako bi baldintza horietako bat betetzea. Aurrekoan bezala, bi eratara egin ahal izango da: Bertsozaleren webgunearen bitartez, atarian egokitutako izen-emate orria betez, edo +34 […]

Read More… from Abian da Bertso Udalekuetako bigarren izen-ematea

Julio Soto, 2019ko Nafarroako txapelduna

Bosgarren txapela eskuratu du Gorritikoak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Bertsolaritzaren alde lan eskerga egin duen Joxema Leitzak jantzi dio txapela irabazleari. 1.350 lagun elkartu ziren larunbatean Iruñeko Anaitasunan, 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken hitzordua bertatik bertara jarraitzeko. 15:30ean zabaldu zituzten aretoko ateak, eta eserlekuen urdin-laranjak ezkutatu ahala, 17:00etan oholtzaratu ziren bertsolariak: Joanes […]

Read More… from Julio Soto, 2019ko Nafarroako txapelduna

Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteen egonaldia Lasturren egingo da

Informazioa eta argazkia: Bertsozale Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteentzat egonaldirako izen ematea zabalik dago. Seigarren urtez Lasturren ospatuko da bertso eskoletako 14 eta 20 urte bitarteko gazteentzat antolatutako egonaldia. Aurtengoa apirilaren 5etik 7ra izango da eta ostiral iluntzean Eskolarteko bat-bateko finalarekin emango zaio hasiera. Asteburuan berriz, ekintza ugari izango dira burutuko direnak, besteak beste, bertso bazkaria eta […]

Read More… from Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteen egonaldia Lasturren egingo da

Araian hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, otsailaren 9an

Arabako Bertsozale Elkarteak, Zalduondoko Lazarraga Jauregian, 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu du. Ekimen honek Arabako bertsogintzak egin duen bidea goraipatu nahi izan du. Eraikitako zubiek eta urteetan pausuz pauso eginiko lanak duen garrantzia goraipatuz. Hiru zalduondarrek hartu dute hitza. Lehenengoa, Oihane Perea 2017ko txapelduna izan da eta Txapelketari hasiera eman dion testua irakurri du. Ondoren Bernardo […]

Read More… from Araian hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, otsailaren 9an

Tuteran emango diote hasiera Nafarroako Bertsolari Txapelketari

30 bertsolarik eman dute izena, eta behin aurre-kanporaketak igarota, 24 izango dira Erriberan abiatuko den ibilbidean. Guztira, lau final-laurden, hiru finalaurreko eta finalak osatuko dute otsailaren 9an hasiko den txapelketa. Iruñeko Anaitasunan berriz,  azken puntua jarriko zaio, martxoaren 23ko finalean. Hastear da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Otsailaren 9an abiatuko da Tuteran, eta martxoaren 23an bukatuko […]

Read More… from Tuteran emango diote hasiera Nafarroako Bertsolari Txapelketari