Urtarrilaren 26an izango da 2019ko Bertso Eguna, Barañainen

Donostiatik kanpo abiatu zuen bideari segika, berriro ere kokalekuz aldatuko da Bertso Eguna. Azkena Mungian egin zen, eta urtebete ibilian eginda Barañainera helduko da urtarrilaren 26an. 50. Bertso Eguna izango da datorren hau. Bertsozale Elkartearen arabera, egun osoko egitaraua prestatu dute eta, tartean, bazkaria eta bertso emanaldia izango dira. Horietarako txartelak eskuragai jarri dira www.bertsosarrerak.eus […]

Read More… from Urtarrilaren 26an izango da 2019ko Bertso Eguna, Barañainen

Ane Labaka: “Emakumeei esker aldaketa handiak gertatu dira bertsolaritzan”

    (Musika: Olatz Salvador) ‘Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik’ infografia batean jaso dute Ane Labaka, Uxue Alberdi, Miren Artetxe eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek eta Txakur Gorria kolektiboko Malen Amenabarrek eta Mariñe Arbeok. Egileek modu grafiko eta artistiko batean, azken lau hamarkadetan izandako ekarpenak eta eraldaketak bildu dituzte. […]

Read More… from Ane Labaka: “Emakumeei esker aldaketa handiak gertatu dira bertsolaritzan”

Zortzi finalistak prest daude larunbateko finalerako

Dena dago prest Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako. Zortzi finalistek prentsaurrekoa eskaini dute gaur eta euren alboan izan dira Jon Enbeita txapela ipiniko duena eta Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakaria. Bilbao Arenan eskaini dute prentsaurrekoa, finala egingo den leku berean. Bertsozaleren arabera, “gogoz eta talde sentsazio itzelagaz azaldu dira prentsaurrekoan 2018ko finalistak”: Aitor Bizkarra Ruiz […]

Read More… from Zortzi finalistak prest daude larunbateko finalerako

Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko dokumentala ikusgai

What is bertsolaritza? (Zer da bertsolaritza?) galdera honi erantzunez sortu dute 20 minutuko dokumentala, nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko helburuarekin. Bertsolaritza praktika unibertsala eta bakarra da. Unibertsala dela diogu, kantu inprobisatua kultura askotan gertatzen den fenomenoa delako. Baina, aldi berean, bakarra da, beste hainbat faktoreren artean, euskaraz egiten delako. Ideia horrekin, ekin zioten iaz, Etxepare Euskal Institutua eta […]

Read More… from Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko dokumentala ikusgai

2019ko Arabako bertsolari Txapelketako 18kotea erabakita

Asteburu honetan, 2019ko Txapelketako bertsolariak definitzeko azken hiru kanporaketak jokatu dira, Bastida, Agurain eta Murgian. Honenbestez, erabakita geratu da otsailean hasiko den Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartuko duen18kotea. Bost kanporaketa  hauetatik hamahiru bertsolari sailkatuko dira txapelketara. 2017ko txapelketako bost finalistak sailkatuta daude zuzenean. Hauek dira: Oihane Perea, Manex Agirre, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Serapio […]

Read More… from 2019ko Arabako bertsolari Txapelketako 18kotea erabakita

53. Duragoko Azokan erakusmahaiak alokatzeko epea zabalik

Durangoko Azokako 53. edizioan erakusmahaiak alokatzeko epea zabalik dago jada. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta auto ekoizleek irailaren 30era bitartean dute horretarako epea. Aurtengo edizioa abenduaren 5etik 9ra izango da. […]

Read More… from 53. Duragoko Azokan erakusmahaiak alokatzeko epea zabalik

Datorren ostiralean abiatuko da Hernandorena Bertso Sariketa

Bi egun baino ez dira falta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan egiten den Hernandorena Bertso Sariketari hasiera emateko. Txapelketa hau urteroko ezinbesteko zita bilakatu da bertsolari gazteen artean. […]

Read More… from Datorren ostiralean abiatuko da Hernandorena Bertso Sariketa