Herrialdeetako eskolartekoak martxan dira

Euskal Herri osoan egingo dira eskolartekoak ekainera bitartean. Finala ekainaren 14an izango da Arantzan eta herrialde bakoitzetik sailkatutako gazteek jokatuko dute honetan. Gaztetxoei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera emateko asmoz, lehenengo eskolarteko saioak iristen dira udaberriaren atarian. Hala, urtaroak irauten duen bitartean gazteak bertsotan entzuteko aukera izaten da urtero herrialdeetako eskolartekoen bidez. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen […]

Read More… from Herrialdeetako eskolartekoak martxan dira

Maiatzaren 8an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea

Denera zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko ostegunetan Udaberria Bertsotan fase honetan. Sarrerak eskuragai daude jada bertsosarrerak.eus atarian. “Aurten txapelketa urtea da Bizkaian, udaberri zein udagoien”, nabarmendu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Izan ere, maiatzaren 8an hasiko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Elkarteak zehaztu duenez, “maiatzeko ostegunetan izango dira saioak, guztira zortzi, saio […]

Read More… from Maiatzaren 8an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea

‘Gaztetxeak bertsotan’ txapelketa berria abiatuko da ostiralean Itsasun

Denera zazpi saioz osatuta egongo da sariketa: lau kanporaketa, bi finalerdi eta finala. 2000. urtetik aurrera jaiotako 24 bertsolarik hartuko dute parte. Gaztetxeak Bertsotan binakako bertso-sariketa berria antolatu dute Euskal Herriko hainbat bertsolarik gaztetxeko asanbladekin batera. Bertsoa.eus atariak eman du egitasmoaren berri eta Aroa Arrizubieta eta Ander Sarriugarte bertsolari antolatzaileetako bi elkarrizketatu ditu horretarako. Arrizubietak […]

Read More… from ‘Gaztetxeak bertsotan’ txapelketa berria abiatuko da ostiralean Itsasun

Gelatik Plazara egingo dute jauzi Gipuzkoako bertso eskoletan

Datozen asteetan hamabi saio egingo dira Gipuzkoako eskualdeetan. Saioaren bukaeran talde guztiek jasoko dute sariren bat, eta saioak aurkezteaz zein gaztetxoen lana epaitzeaz bertso eskoletako irakasleak arduratuko dira. Gelatik Plazara ekimenaren hirugarren edizioa antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean. “Hamalau urtez azpiko bertso-eskoletako ikasleei bideratuta dagoen ekimena da Gelatik Plazara. Ikasleek bertsoarekin gozatzeko […]

Read More… from Gelatik Plazara egingo dute jauzi Gipuzkoako bertso eskoletan

Bertso Udalekuetan izena emateko epea zabalik da

2025eko Bertso Udalekuetako txandak Uitzin, Bidarrain, Zuhatzan eta Sarrian izango dira, guztiak uztailean. Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetan izena emateko epea ireki du hilaren 16ra arte, “oraindik udaberriaren atarian bagaude ere, udako planak egiteko garaia iritsi da: bertso udalekuetan izena emateko sasoia. Gaurtik hasita martxan da izen-ematea, eta webgune honen atarian dauden galdetegien bidez egin ahal […]

Read More… from Bertso Udalekuetan izena emateko epea zabalik da

“Ikusle mordoa eta giro ederra” izan da Nafarroako 34. Bertsoaroan

Bertsozale Elkartearen arabera, “aro honek Iruñean duen garrantzia berretsi dugu, eta ondorioz, egitasmoa zaintzeko, elikatzeko eta berritzeko bideak bilatzeko grina sentitzen dugu”. Oraindik amaitu ez bada ere, aurtengo Nafarroako Bertsoaroari buruzko balantzea egin du jada Bertsozale Elkarteak. Saio guztietan “ikusle mordoa eta giro ederra” izan dela nabarmendu du, “ondo errotuta dagoena eta fruitua ematen duena, […]

Read More… from “Ikusle mordoa eta giro ederra” izan da Nafarroako 34. Bertsoaroan

Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea otsailaren 16ra arte egongo da zabalik

Bertso Udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari lanak egitera joan nahi duten guztiek izena emateko aukera izango dute otsailaren 16ra arte. Begirale praktikak egin nahi dituztenentzat ere zabalik dago deialdia. Hezitzaileen izen-ematea amaitu ostean, udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoen txanda izango da: martxoaren 3an irekiko da izena emateko epea. Otsailaren 6an zabaldu da izena emateko […]

Read More… from Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea otsailaren 16ra arte egongo da zabalik

Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetako txandak ezagutzera eman ditu

Martxoaren 3an hasiko da izen-ematea gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat edota bertso-eskolako kide direnentzat. Ondoren, betetzeko geratzen diren txandekin bigarren izen-emate epea irekiko da gainerako interesdunentzat, martxoaren 19tik apirilaren 14ra. Bertso Udalekuetako gazteak Bidarrain, Sarrian, Uitzin eta Zuhatzan elkartuko dira aurtengoan. Uztailean izango dira txanda guztiak, eta ohi bezala adinaren arabera banatu ditu Bertsozale […]

Read More… from Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetako txandak ezagutzera eman ditu

Otsailaren 4an abiatuko da 2025eko Bertsoaroa Iruñean

Sei emanaldi izango dira guztira, Iruñeko hainbat gunetan. Bertsoaroaren 34. edizioa ate joka dugu Iruñean. Otsailaren 4an hasi eta 27ra arte luzatuko da aurtengoan. Tartean, sei emanaldi izango dira, hiriko hainbat espaziotan. Urtero bezala, Bertsoaroak unean uneko bertsolaritzaren berri, kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu. Programazioaren baitan, bi bertso jaialdi izango dira: Bertso Trama eta […]

Read More… from Otsailaren 4an abiatuko da 2025eko Bertsoaroa Iruñean

Gaur abiatuko da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa Oionen

Aiaraldea, Arabar Errioxa, Mendialdea, Trebiñu, Añana, Lautada, Gorbeialdea (lau talde) eta Gasteiz (lau talde) eskualdeek hartuko dute parte zortzigarren edizio honetan. Larunbatean aurkeztu zuten Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketa, taldekako egitasmoa Gasteizen. Arabako Bertsozaleren arabera, “2010eko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa mugarri bat izan da Arabako bertsolaritzarentzat. Ordutik hona, bi urtean behin taldekako ekimen hau antolatzen […]

Read More… from Gaur abiatuko da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa Oionen