Ostiralean abiatuko da ‘Gida Bira, gure museoak bertsotan’ ekimena Bizkaian

Ekimenak Bizkaiko museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza uztartuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat luzatzeko helburuarekin. Azaroaren 29an eta 30ean eta abenduaren 1ean eta 3an izango dira bisita gidatuak. Euskarak munduari begiratzeko aparteko modu bat eskaintzen du, eta, aurten ere, begirada hori bertsolarien bidez islatu nahi dute Bizkaiko museo eta aretoetan, Gida […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da ‘Gida Bira, gure museoak bertsotan’ ekimena Bizkaian

Nafarroako Bertso Eskoletako gaztetxoenek egonaldia egingo dute abenduan

Abenduaren 26tik 27ra izango dira Bertso Negulekuak, Legasan eta Amaiurren. Izena emateko epea zabalik da jada. Nafarroako Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, azken urteetako ohiturari eutsiz. Aurten ere bi txandatan bereiziko dira Nafarroako Bertso Negulekuak, ikasmailaren arabera: DBHko ikasleek Amaiurren gozatuko dute egonaldiaz, Amaiurko Aterpean; LHkoek Legasan, Kattalin Aterpetxean. Bi txandak […]

Read More… from Nafarroako Bertso Eskoletako gaztetxoenek egonaldia egingo dute abenduan

Ekain Alegrerentzat Baztango Izeta Sariketako txapela

Epaimahaiak saioko bertso onenaren saria ere eman zuen. Kasu honetan, Beñat Astizentzat izan zen, hamarreko txikiko bigarren bertsoagatik. Joan den larunbatean jokatu zen XI. Mariano Izeta Bertso Sariketa, Baztanen. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak antolatu zuten sariketa, Mariano Izeta bertsozale eta euskaltzale baztandarraren (Elizondo, 1915-2001) omenez. Denera, Nafarroako hamabi bertsolari gaztek hartu zuten parte […]

Read More… from Ekain Alegrerentzat Baztango Izeta Sariketako txapela

Nafarroako bertsolari gazteei bultzada emateko asmoz Izeta Bertso Sariketa antolatu dute Baztanen

Mariano Izetak herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertzeko helburua du bere izena daraman sariketa honek. Azaroaren 23an, 16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamasei bertsolarik hartuko dute parte Mariano Izeta Bertso Sariketaren hamaikagarren edizioan. Sariketa arratsaldean izango da, Baztanen. Erratzun eta Elizondon aldibereko bi kanporaketa izango dira seina bertsolarirekin. Horietatik sei […]

Read More… from Nafarroako bertsolari gazteei bultzada emateko asmoz Izeta Bertso Sariketa antolatu dute Baztanen

Astelehenean emango diote hasiera Bertsolari Gazteen BBK Sariketari

Bertsolari gazteen plazaratzea helburu du ekimenak. Astelehenean, azaroak 4, abiatuko da Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren lehenengo kanporaketa Bilboko Urretxindorra Ikastolan. Honetan bertsolariek taldean hartuko dute parte. Aissa Intxausti bertsolariak aurkezpenean nabarmendu duenez, “plazaratzea ez da erraza, gorputza jartzea eta inprobisatzea ez dira errazak, eta taldean egiteak laguntzen du”. Taldeen osaketari dagokionez, adina kontuan hartuta, bi […]

Read More… from Astelehenean emango diote hasiera Bertsolari Gazteen BBK Sariketari

‘Bertso bira’ egitasmoa abian da Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Orotara 30 saio egingo dira udazken honetan. Bertso Bira kultur ekimenaren edizio berria antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk, lurraldeko adinekoen egoitzekin lankidetzan. Lehen Adin-adin izenarekin ezaguna zen proiektua Bertso bira izango da hemendik aurrera, eta bederatzigarren edizioa beteko du aurten. Egitasmoaren helburua bertsolaritzaren bidez adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gaitasun kognitiboak sustatzea da. Denera […]

Read More… from ‘Bertso bira’ egitasmoa abian da Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Bortzirietako ‘Hor gu!’ taldea da aurtengo Bardoetako txapelduna

Garesko Zamariain Pilotalekuan jokatu zen larunbatean 2024ko Bardoen finala, ehun entzule baina gehiagoren aurrean. Baztango Baztanzopak, Bortzirietako Hor gu! eta Baztan-Bortzirietako Mutilatuak taldeak aritu ziren kantuan, giro ederrean. Hogeita bi saioren ostean, larunbatean jokatu zen Bardoen, Nafarroako taldekako bertso egitasmoa, finala Garesko Zamariain pilotalekuan. Taula gainean, Baztango Baztanzopak, Bortzirietako Hor gu! eta Baztan-Bortzirietako Mutilatuak talde […]

Read More… from Bortzirietako ‘Hor gu!’ taldea da aurtengo Bardoetako txapelduna

Hitzen Lihoa kultur zikloa egingo dute azaroaren 4tik 10era Oiartzunen

Zazpigarren edizio honetan, gorputzaz aritzeko diziplina ezberdinetako artista eta pentsalariak gonbidatu dituzte. Hitzen Lihoa kultur zikloa antolatu dute izen bereko elkarteko kideek azaroaren 4tik 10era bitartean, Oiartzunen. Urtero bezala, gai baten bueltan antolatu dute egitaraua. zazpigarren edizio honetan, beraz, gorputzaz aritzeko diziplina ezberdinetako artista eta pentsalariak gonbidatu dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, “arteak eskaintzen dizkigun hainbat […]

Read More… from Hitzen Lihoa kultur zikloa egingo dute azaroaren 4tik 10era Oiartzunen

Gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa abian da Araban

Azaroaren 15era arte egongo da bideoak bidaltzeko epea zabalik. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Alea hedabideak Araba osoko 14 urtera arteko gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketaren bosgarren edizioa aurkeztu dute. Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, Arabaren euskararen erabilera sustatzea du helburu ekimenak. Modu honetan, bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuta, taldeka, Arabako bertsolari gazteek beraien […]

Read More… from Gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa abian da Araban

‘Mutilatuak’, ‘Baztanzopak’ eta ‘Hor gu!’ taldeak Bardoetako finalerako bidean

Finalaurrekoetatik hiru talde sailkatuko dira finalera. Urriaren 26an jokatuko da finala, Zamariain Pilotalekuan, 17:30ean. Honezkero salgai daude sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian. Irurtzunen, Tafallan eta Iruñean jokatu dira lehen hiru finalaurrekoen joaneko saioak, eta Mutilatuak, Baztanzopak eta Hor gu! taldeek lortu dute garaipena, hurrenez hurren. Giro ederrean joan dira hiru saioak. 2024ko Bardoetako finalaurrekoetako lehen hiru saioak […]

Read More… from ‘Mutilatuak’, ‘Baztanzopak’ eta ‘Hor gu!’ taldeak Bardoetako finalerako bidean