Kattin Madariagak irabazi du 2024ko Nafarroako Eskolartekoa

Madariagak berak eta Kattalin Lizarraga txapeldunordeak ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan. Apirilaren 26an jokatu zen Iruñeko Laban Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 38.edizioa. Bertan, sei bertsolarik hartu zuten parte txapelketan, ondorengoek: Amaia Fernandez Tabernero (Iruñea), Antton Ciriza Saragüeta (Iruñea), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza) eta Manex Leone Baraibar […]

Read More… from Kattin Madariagak irabazi du 2024ko Nafarroako Eskolartekoa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastear da

Eskoriatzan izango da lehen saioa ostegunean. Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian jarri dituzte salgai. Gipuzkoa Bertsotaneko lehen bi jardunaldiak izango dira aste honetan. Eskoriatzan hasiko du bidea sailkapen faseak: saio bakarra izango da apirilaren 25ean. Hurrengo egunean bi saio gehiago izango dira: Zestoan eta Gabirian. Zestoako saioan, dagoeneko, sarrera guztiak saldu dira. Udaberriko fasea bi multzotan […]

Read More… from Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastear da

‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?’ ikastaroa eskainiko du Bertsozalek EHUko ikastaroetan

Donostiako Miramar Jauregian izango da ikastaroa, uztailaren 4an eta 5ean. Matrikula egiteko epea zabalik dago jada, eta maiatzaren 31ra bitartean merkeagoa izango da. Bertsozale Elkarteak bertsolaritzari loturiko ikastaroa eskainiko du aurten ere EHUko Uda Ikastaroetan Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan? izenburupean. Ikastaroa uztailaren 4an eta 5ean eskainiko da Donostiako Miramar Jauregian. Elkarteak azaldu duenez, […]

Read More… from ‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?’ ikastaroa eskainiko du Bertsozalek EHUko ikastaroetan

June Aiestaranek irabazi du Gipuzkoako Eskolartekoa

Joanes Azpillaga izan da bigarren, eta biak izango dira Euskal Herriko txapelketan. Finalistek zein 14 urtez gorako bertso-eskoletako kideek Lasturren asteburu pasa geratzeko aukera izan zuten. Hamabost gaztek eman zuten izena, eta, besteak beste, bertso-bazkariaz eta umorezko bakarrizketaz gozatzeko aukera izan zuten. June Aiestaran, Joanes Azpillaga, Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, Danel Etxeberria eta Sustrai Goenaga […]

Read More… from June Aiestaranek irabazi du Gipuzkoako Eskolartekoa

Hernandorena bertsolari gazteen sariketa abiatuko da hilaren 20an, Irisarrin

Eskolarteko txapelketako ibilbidetik, plazako ibilbidera jauzia ematen ari diren 22 urtera arteko gazteei, beren burua ezagutarazteko parada ematea da xedea, txapelketa handien lehiakortasunetik kanpo, lagun arteko norgehiagoka batean. Bertsularien Lagunak elkarteak Hernandorena bertsolari gazteen sariketa aurkeztu du. Bi urtez behin egiten duten sariketa da eta 16 eta 22 urte arteko Euskal Herri guztiko hamabi bertsolarik […]

Read More… from Hernandorena bertsolari gazteen sariketa abiatuko da hilaren 20an, Irisarrin

Apirilaren 25ean abiatuko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastera doa: 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute. Gipuzkoa Bertsotanen aurtengo edizioa apirilaren 25ean hasiko da eta ekainaren 2ra artean 20 saio jokatuko dira, bi itzulitan. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak aurreko bi […]

Read More… from Apirilaren 25ean abiatuko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

‘Bilintxen Menda’ bertso hamabostaldia antolatu dute apirilerako, Donostian

Donostiak historikoki bertso-plaza gisa izan duen garrantzia aldarrikatzea, bertsozaleei gozatzeko paradak eskaintzea eta bertsogintzaren zenbait erpini buruzko gogoeta egitea ditu helburu hamabostaldiak. Lau ekitaldi izango dira denetara apirilaren 19tik maiatzaren 2ra bitartean. Jarduera hauetako bietarako sarrera beharrezkoa izango da. Bilintxen Menda izeneko bertso hamabostaldia antolatu zuten 2021ean Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak , Bilintx […]

Read More… from ‘Bilintxen Menda’ bertso hamabostaldia antolatu dute apirilerako, Donostian

Aroa Arrizubieta bertsolari gazteak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa

Gasteiztarra Manex Agirrerekin aritu zen buruz burukoan. Xabi Ricok jantzi zion txapela irabazleari, 700 lagunen aurrean. Larunbat arratsaldean, Gasteizko Printzipal antzokian jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala 700 lagunen aurrean. Bertan, Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz), Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio), Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio), Paula Amilburu Izargarai  (Aramaio), Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko) eta Asier Otamendi Alkorta (Urretxu/Gasteiz) bertsolariak ikusi […]

Read More… from Aroa Arrizubieta bertsolari gazteak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa

Ainhoa Urien, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Igoa Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritzara batu dira

Lehendakaritza talde berria Bertsozale Elkarteak atzora arte izan zuen zuzendaritzara batuko da, eta sailetako arduradunekin, Lankuko zuzendariarekin eta lurraldeetako elkarteetako lehendakariekin batera partekatuko dute Bertsozale Elkartearen gidaritza. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Ohiko Batzar Nagusia egin zuten atzo Aguraingo udaletxeko pleno aretoan. Jorratzeko izan zituzten puntuak ugari izan arren, azkenak, lehendakaritzaren erreleboak, izan zuen interes handiena […]

Read More… from Ainhoa Urien, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Igoa Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritzara batu dira

Xabi Rico Iturriotzek jantziko dio txapela Arabako bertsolari txapeldunari

Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “Ricok euskara etxean jaso ez bazuen ere 26 urterekin euskaldundu zen eta 1981ean sortu zion bertsoak zirrara, Xabier Amurizaren gidaritzapean UEUko bertsolaritza ikastaroan parte hartu zuenean. Ikastarotik bueltan arabar gazte talde batek Abel Enbeitaren atera jo zuten bertsotan ikasteko asmoz”. Martxoaren 16an jokatuko da finala Gasteizen.  Arabako Bertsozale Elkarteak orain dela […]

Read More… from Xabi Rico Iturriotzek jantziko dio txapela Arabako bertsolari txapeldunari