EHUko ikerketa baten arabera, metaforak interpretatzeko gaitasuna 6 urterekin garatzen da erabat

Adin txikiagoetan badute nolabaiteko intuizioa irudizko adierei antzemateko, baina haien gaitasuna ez dago erabat garatuta. Ondorio horiek lortzeko modu berriak erabili ditu EHUko ikertzaile Isabel Martinek, irudiak hautatzeko metodologiak eta begi-mugimenduen jarraipena egitekoak konbinatuta. Euskal Herriko unibertsitateko Lindy Lab ikerketa-taldeak 3 eta 9 urte bitarteko 80 haurrekin egindako azterlan batek ondorioztatu du metaforen erabateko interpretazioa […]

Read More… from EHUko ikerketa baten arabera, metaforak interpretatzeko gaitasuna 6 urterekin garatzen da erabat

Baztandarren Biltzarrak Elizondoko kaleak hartuko ditu igandean

Orga apainduak izaten da bestaren muina, hauetan herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak udalaren, gobernuaren eta herritarren aitzinean agertzeko; herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana eta izena azaltzeko erabiltzen baitira. “Karrozak eta musika”, “baserritarrez beztitzen gara”, “besta, besta eta besta”, “baztandar guzien besta”, “aitatxok karroza egiten du lagunekin”… horixe erantzuten dute bailarako haurrek Baztandarren Biltzarra zer […]

Read More… from Baztandarren Biltzarrak Elizondoko kaleak hartuko ditu igandean

Hernaniko Ave Maria parkea kultur plaza bihurtuko da aurten ere

Denetara hamar ekitaldi antolatu dira udan parkeaz gozatu ahal izateko. Aurtengo Uda Parkean uztailaren 25etik 27ra egingo da Hernaniko Ave Marian. Edizio honetarako hamar jarduera antolatu dituzte, eta gaur aurkeztu dute egitarau hori. Hala, Aitor Huizi Kultura zinegotziak Uda Parkean jaialdi “berezia” dela aitortu du: “Ikasturtean zehar kultur programazio handia izaten da Hernanin, baina udan […]

Read More… from Hernaniko Ave Maria parkea kultur plaza bihurtuko da aurten ere

Zirku erromatar bat aurkitu dute Iruña Veleiako aztarnategian

Penintsulako iparraldeko erdialdean ezagutzen den hirugarren zirku erromatarra izango litzateke. Arkikus enpresak diseinatutako eta zuzendutako proiektu pilotu baten emaitzak ezagutzera eman ditu gaur Arabako Foru Aldundiak: Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako erromatar garaiko egitura baten aztarnak. Aurkikuntza LiDAR kartografiari lotutako teknologiari eta drone bidez hartutako irudiei esker lortu da. Arkikusek, Javier eta Iker Ordoño anaiekin batera, nabarmendu […]

Read More… from Zirku erromatar bat aurkitu dute Iruña Veleiako aztarnategian

Gorabeherak gaindituta, uztailaren 18an irekiko ditu ateak Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak

Kulturgune berriak, beraz, Oihaneder Euskararen Etxearen erreleboa hartuko du, eta kultura ekipamendu bat izatetik harago, Oihanederren errotzen hasitako Euskararen Etxea eta Gasteiz Antzokia uztartuko dira egitasmo bakarrean. Lazarraga Kultur Elkartea ekainean 2024ko hitzarmena sinatu zuenetik eta Ruiz de Bergara Jauregiko giltzak jaso zituenetik buru belarri aritu da lanean kulturguneak lehenbailehen ateak ireki ditzan. Hasierako egunetan, […]

Read More… from Gorabeherak gaindituta, uztailaren 18an irekiko ditu ateak Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak

‘Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara’ jardunaldia abian da Baionan

Katixa Dolhare Zaldunbide literatura irakasleak bertan parte hartuko du, bere ustez, “iteratura hezkuntzaren zimendua da”. Seaskak eta UEUk Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara jardunaldia antolatu dute elkarlanean Baionan, Udako Ikastaroen barruan, eta bertan parte hartuko du Katixa Dolhare Zaldunbidek (Ezpeleta, 1982). Nafarroa Beherean errotu den literatura ikasle honen arabera, “literaturaren irakaskuntzan aurki daitezke lehenagoko […]

Read More… from ‘Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara’ jardunaldia abian da Baionan

Landarteren aurtengo edizioak sorkuntza garaikideko bost prozesu garatuko ditu Nafarroako landa eremuan

Programa honen zortzigarren edizioa urrira arte egingo da Oibarren, Elgorriagan, Oteitzan, Arradadan eta Untzitibarren. Nafarroako Landarte programa bost herri txikitan garatuko da aurten. Bertan, egoitza Nafarroan duten sortzaileek sorkuntza garaikideko prozesu parte-hartzaileak gauzatuko dituzte. Zehazki, Peru Galbete sortzailea Oibar udalerrian izango da; Ekhiñe Etxeberria zinemagilea Elgorriagan; Estefania de Paz Asin diziplina anitzeko artista Oteitzan; Maria […]

Read More… from Landarteren aurtengo edizioak sorkuntza garaikideko bost prozesu garatuko ditu Nafarroako landa eremuan

Nagore Ugarte eta Itziar Ituño izango dira aurtengo Bilboko txupinera eta pregoilaria

Txupinera aukeratzeko, azken urte hauetan txupinerarik izan ez duten konpartsen artean egiten da zozketa. Pregoilaria, berriz, Jai Batzorde Mistoak aukeratzen du. Bilboko Jai Batzordeak ezagutzera eman ditu aurtengo Aste Nagusiko txupinera eta pregoilariaren izenak. Zorrotza auzoko Txinbotarrak konpartsako kide Nagore Ugarte izango da txupinera eta Aste Nagusiaren hasiera markatzen duen suziriari, sua emateko ohorea izango […]

Read More… from Nagore Ugarte eta Itziar Ituño izango dira aurtengo Bilboko txupinera eta pregoilaria

Gerediaga Elkarteak 25 dokumental eta erreportaje sareratu ditu Garaia ikus-entzunezkoen biltegian

Biltegia amaigabea izatea da asmoa. Plataforma hau herritarren eta eragile ezberdinen eskura egotea nahi dute. Horregatik, Durangaldeari buruzko edozein dokumentalek edo erreportajek izango du lekua. Gerediaga Elkarteak Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia online, jarri zuen martxan otsailean, eskualdeko memoria eta ondarea jasotzeko eremuan ekarpena egiteko asmoarekin. Biltegiaren lehen urratsak, gerra zibilari lotutako lekukotzekin eman zituzten. Orain, […]

Read More… from Gerediaga Elkarteak 25 dokumental eta erreportaje sareratu ditu Garaia ikus-entzunezkoen biltegian

Euskal Herriko Kobazuloetan Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela dio ikerketa batek

Euskal Herriko Unibertsitateko eta Kantabriako Unibertsitateko ikertzaileek egin dute ikerketa eta Archaeological and Anthropological Sciences aldizkari zientifikoan argitaratu dute. Ikerketak alderdi anitzeko izaera proposatzen du lurrazpiko eremu sakonetako arte parietalerako. Lana Iñaki Intxaurbe Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia Sailean egiten ari den doktore tesiaren barruan kokatzen da, Martin Arriolabengoa (Euskal Herriko Unibertsitatea) […]

Read More… from Euskal Herriko Kobazuloetan Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela dio ikerketa batek