Apirilaren 26an eta 27an Hernanin egingo den Bizipoza Jaia aurkeztu dute

Ekitaldi nagusia apirilaren 27an izango da Atsegindegin, goizeko 10:30ean. Hilaren 26rako, Badator Bizipoza Jaia antolatu dute Gudarien plazan, Hernaniko ikastetxeen eskutik, motorrak berotzen joateko. Ekitaldi nagusia, berriz, apirilaren 27an izango da Atsegindegin, goizeko 10:30ean. Bizipoza Elkarteak Hernaniko Udala, Dobera Euskara Elkartea, Super H Elkartea, Gaztelekua, Pausoka elkartea eta Kanika Aisialdi taldearekin batera apirilaren 26 eta […]

Read More… from Apirilaren 26an eta 27an Hernanin egingo den Bizipoza Jaia aurkeztu dute

Durangaldeko bisita gidatuen katalogoa osatzen ari da Gerediaga Elkartea

Durangaldeko herri guztiek gutxienez bisita bat izatea da helburua. Bestetik, Durangoko kale eskulturak ezagutzeko bisita gidatu berria diseinatu du elkarteak. Durangaldeko ondarea eta historia ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak taldeei zuzendutako bisita gidatuen katalogoa osatzen ari da, eskualdeko herri guztiek gutxienez bat izan dezaten. Gaur gaurkoz, Durango, Iurreta, Garai, Elorrio eta Otxandioko bisitak daude prest. […]

Read More… from Durangaldeko bisita gidatuen katalogoa osatzen ari da Gerediaga Elkartea

Almadiaren Eguna egingo dute apirilaren 27an, Burgin

31. edizio honetan, Orhipean elkartea eta Xabier Agote omenduko dituzte. Apirilaren 27an, larunbata, Almadiaren Eguna egingo da Burgin. Festa honetan, hainbat almadia Eska ibaitik, Nafarroako Burgi herriko Erdi Aroko zubiraino jaisten dira. Antolatzaileek aurreratu dutenez, 31. edizioak “nobedade interesgarriak ekarriko ditu, almadiazainak omentzen dituen jai honetara etortzen direnentzat, erakargarriagoa eta osoagoa izan dadin”. Iaz UNESCOk La […]

Read More… from Almadiaren Eguna egingo dute apirilaren 27an, Burgin

Gasteizko Lazarraga Elkarteak 112.817 euro itzuli beharko dizkio Udalari

Elkarteak tentuz aztertuko du egoera, eta beharrezkoak diren erabakiak hartuko ditu, baina egitasmoaren egoera oso larria dela jakinarazi nahi die gasteiztarrei. Lazarraga Kultur Elkarteak “kezka izugarriz eta harridura handiz” hartu du Gasteizko Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakia, elkarteari Gasteiz Antzokia-Euskararen Etxea proiektua garatzeko emandako diru-laguntzaren zati bat itzultzeko prozedura modu horretan hasi izana, baina, batez […]

Read More… from Gasteizko Lazarraga Elkarteak 112.817 euro itzuli beharko dizkio Udalari

Kobazuloen Eguna ospatuko dute bihar Ekainberrin

Bisitak ilunpetan egingo dira, zuziak diruditen linternak eta kobazuloak argiztatzeko erabiltzen ziren gantz lanparak erabiliz. Bihar, martxoak 16, Kobazuloen Eguna ospatuko dute Gipuzkoan Ekainberrira bi bisita gidatu eginez. Horretarako, duela 14.000 urteko historiaurreko gizakiaren larruan jarriko dira bisitariak, eta bisitak ilunpetan egingo dira, zuziak diruditen linternak eta kobazuloak argiztatzeko erabiltzen ziren gantz lanparak erabiliz. Bisitak […]

Read More… from Kobazuloen Eguna ospatuko dute bihar Ekainberrin

Piarres Lafitteren artxiboa Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai

Neurri batean, Georges Lacomberen artxiboaren segidako lantzat har daiteke, harekin osagarria guztiz, bi-biek Ipar Euskal Herriko historia, literatura eta euskalgintzaren iturri-dokumental mamitsu eta garrantzitsuak biltzen baitituzte. Hemen kontsulta daiteke, osorik: https://www.euskaltzaindia.eus/lafitte-funtsa Euskaltzaindiak Piarres Lafitte euskaltzale, idazle eta euskaltzain osoaren (1901-1985) artxiboa bere webgunean eskegi du. Adierazi duenez, “egundoko bilduma dokumentala da Lafitterena, ezinbestekoa Euskal Herriko […]

Read More… from Piarres Lafitteren artxiboa Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai

Mintzolaren ikerketa-sarien 2024ko deialdiak martxan

Euskaraz egiten den ahozko jardunari (euskarazko hizkerari) buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzeko xedea dute deialdi berriek. Honela, bi deialdietan. Azken bi urteotako ildoari jarraituz, ahozkotasunaren alorrean ikerketa sustatzeko deialdi berriak egin ditu Euskaltzaindiak, Mintzolaren eskutik. Deialdietan, hizkeraren adierazkortasuna da lehentasunezko ikerketa-lerroa. Lehenengoan, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko zortzi gradu- eta master-amaierako lan sarituko dira (bakoitzari […]

Read More… from Mintzolaren ikerketa-sarien 2024ko deialdiak martxan

Bizipozaren jaia egingo dute apirilaren 27an Hernanin

Gonbidatu bereziak izango dira, besteak beste Ttarla dantza taldeko kideak, Porrotx eta Marimototsek ere ikuskizuna eskainiko dute, eta Hernaniko Herburu erraldoi eta buruhandien konpartsakoak ere bertan izango dira. Parte hartzailea den gune bat ere osatu da, tailerren gunea deitutakoa. Bizipoza Elkarteak jaia antolatu du datorren apirilaren 27rako Hernanin. Bizipoza elkarteko ordezkari Leire Elizegik azaldu duenez, […]

Read More… from Bizipozaren jaia egingo dute apirilaren 27an Hernanin

Zenbat Gara Elkarteak Jose Arrueren beiratea dohaintzan eman dio Bilboko Arte Ederren Museoari

Dohaintza honekin, elkarteak museoaren bilduman sartuko den lehendabiziko beiratea izango den hau Gabriel Aresti euskaltegiaren baitatik atera eta Bilbotarren esku jartzea du helburu. Gabriel Aresti euskaltegiak eta Zenbat Gara elkarteak Bilboko Arte Ederren Museoaren esku utzi dute Jose Arrue margolariak 1920ko hamarkadan egindako beirate polikromoa, Abandoko artistak sortu zuenetik Kale Nagusiko 24an euskaltegiak duen egoitzan […]

Read More… from Zenbat Gara Elkarteak Jose Arrueren beiratea dohaintzan eman dio Bilboko Arte Ederren Museoari

“Genozidioari stop!” esango diote martxoaren 17an Donostian egingo den Manifestazio nazionalean

Mobilizazioa 12:30ean abiatuko da Alderdi Ederretik Haizearen Orraziraino. Espaloietatik gertatuko den mobilizazio bat izango dela adierazi dute San Telmo Museoan bildu diren kulturgileek. Ibilbide guzti horretan arte diziplina desberdinetako kide eta artistek euren agerraldiak egingo dituzte, mobilizazioa lagunduz. Hainbat kulturgilek manifestazio nazionala deitu dute martxoaren 17rako, Donostian. Horretarako Kulturatik Genozidioa Stop kolektiboa sortu dute eta […]

Read More… from “Genozidioari stop!” esango diote martxoaren 17an Donostian egingo den Manifestazio nazionalean