‘Erakusteko kamisetak’ diseinu grafikoko proiektuak bost sari jaso ditu, horien artean dago Ilustrazioaren Nazioarteko Urrezko Pelikanor saria

Irudiak sortzeko prozesuan sormen grafikoko metodologia berritzaile bat erabili da, Leire Fdez. Iñurritegik eta Eduardo Herrerak sortu eta praktikan jarri dutena. Erakusteko kamisetak egitasmoak Ilustrazioaren Nazioarteko Urrezko Pelikanor saria jaso du, “Ilustrazioan oinarritutako piktograma serie onena” atalean. Pelikanor Applied Illustration International Award 2023 saria Veredictas Internacional erakundeak antolatzen du, diseinuaren arloko bikaintasun estandarren kudeaketan espezializatutako […]

Read More… from ‘Erakusteko kamisetak’ diseinu grafikoko proiektuak bost sari jaso ditu, horien artean dago Ilustrazioaren Nazioarteko Urrezko Pelikanor saria

Lanarteak ‘Profesionalak izan ginen urtea’ bigarren liburua plazaratu du

Laineza. Kultura haragi bizitan (2022) miszelanea osatzera dator argitaratutako liburu berria, eta Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkariek Euskal Prentsaren Urte izendatu zutenaren, 1976aren, errepasoa egiten du, hemeroteka lana Antton Olariagari eta Elixabete Garmendiari egindako elkarrizketa mamitsu banarekin osatuz. Lanartea Euskararen Langile Profesionalakek Profesionalak izan ginen urtea bigarren liburua aurkeztu du gaur Donostiako Kaputxinoetan. Laineza. Kultura […]

Read More… from Lanarteak ‘Profesionalak izan ginen urtea’ bigarren liburua plazaratu du

‘Gurean zeurea’ Bizkaiko kultura-ondarera hurbiltzeko 2024ko egitaraua aurkeztu dute

2024ko programazioan 150 kultur jarduera baino gehiago, aldi baterako hamar erakusketa berri baino gehiago, zazpi programa berezi eta zazpi argitalpen berri izango dira. Bizkaiko kultura-ondarera hurbiltzeko aurtengo programazioa Gurean zeurea lelopean antolatu dute aurten. Egitarauak aldi baterako hamasei erakusketa berri jasotzen ditu aurten, gure kulturaren eta ondarearen inguruan antolatu direnak. Arkeologia Museoak Neandertales. La Historia de […]

Read More… from ‘Gurean zeurea’ Bizkaiko kultura-ondarera hurbiltzeko 2024ko egitaraua aurkeztu dute

Ondarroako Beikozini aretoak ateak itxi ditu

“Tamalez, ezin dugu jarraitu gure proiektuarekin, oroimen on asko eta ederrekin geratzen gara sasoi ilun honetan”, adierazi dute arduradunek. Beikoziniren itxiera Durango Plateruena antzokia, Donostiako Altxerri eta aldi baterako bada ere, Donostiako Dokaren itxieren ostean dator. Sare sozialetan zabaldutako ohar baten bidez, arduradunek ia hamarkada bat irekita egon den aretoa ixteko asmoa azaldu dute. “Esker […]

Read More… from Ondarroako Beikozini aretoak ateak itxi ditu

‘17. Logela’ ihes-gela Oiartzunen izango da otsailaren 9tik 11ra bitartean

Irekita dago jada erreserba egiteko aukera, www.euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela webgunean. Denetara 20 txanda izango dira eta saio bakoitzean gehienez bost lagunek hartu ahal izango dute parte. Ekimena doakoa da eta 16 urtetik gorakoa den eta euskara ulertu edo hitz egiteko gai den edonork parte har dezake. Otsailaren 9tik 11ra bitartean Oiartzunen egingo du geldialdia Euskaraz Barra-Barra kanpainaren […]

Read More… from ‘17. Logela’ ihes-gela Oiartzunen izango da otsailaren 9tik 11ra bitartean

Agurne Barruso izendatu dute Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi

Azken zazpi urteotan Armentia ikastolako zuzendari izan da bergararra. Jose Luis Sukia ordezkatuko du taldean. Agurne Barruso Lazkano izendatu dute Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi berri. Urte hasierarekin batera hartu du kargua, eta Jose Luis Sukia ordezkatuko du eginkizun horietan. Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluak iragan irailean izendatu zuen Barruso zuzendari nagusi, baina beraren eta Sukiaren arteko […]

Read More… from Agurne Barruso izendatu dute Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi

Haur hezkuntza eraldatzeko asmoz, Gookapi plataforma interaktiboa sortu dute

Magia, euskara eta errealitate areagotua uztartzen dituen hezkuntza-proposamen berritzailea da egitasmoa. Gookapi.eus 0 eta 9 urte bitarteko haurrentzat berariaz diseinatutako euskarazko edukiak dituen lehen plataforma interaktiboa da, “magia, euskara eta errealitate areagotua uztartzen dituen hezkuntza-proposamen berritzailea” dela diote egitasmoaren sustatzaileek. “Orain, magia eskura duzu eta IOS-en eta Google Play-n deskarga dezakezu. Aplikazioa topagune dibertigarria da, […]

Read More… from Haur hezkuntza eraldatzeko asmoz, Gookapi plataforma interaktiboa sortu dute

Bizipoza Eskolak Euskal Herria inklusioan barneratzeko gida didaktiko eta material osagarriak bildu ditu

Denona eta denontzat izango den Euskal Herria eraikitzeko bidean, behar bati erantzutera dator Bizipoza Eskola: Hezkuntza inklusiboa. Hezkuntza arautuan, ez-arautuan zein herrigintzan erabili ahal izateko gida didaktikoak bildu dituzte bizipozaeskola.eus webgunean. “Adin eta maila guztietara irekia, koloretako betaurrekoak jantzi eta norbera eta norbere ingurua zipriztintzeko gonbidapena egin dugu”, adierazi dute Bizipoza elkarteko kideek. Azaldu dutenez, […]

Read More… from Bizipoza Eskolak Euskal Herria inklusioan barneratzeko gida didaktiko eta material osagarriak bildu ditu

‘Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak’ aztergai

Pello Apezetxea Zubiri ikerketa bekara aurkeztutako sei proiektuetatik, Jon Martin Etxebestek, Paula Laita Pallaresek eta Ane Osua Cabidak landutako lana izan da puntuaziorik handiena lortu duena. Pello Apezetxea Zubiri ikerketa bekara aurkeztutako sei lanak aztertu ondoren, epaimahaiak Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak lana saritzeko erabakia hartu du. Bekak hiru ikerketa esparru […]

Read More… from ‘Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak’ aztergai

Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzeko aukera galduko dela salatu du Ikastolen Elkarteak

Ikastolen mugimenduak eremu desberdinetan proposamen propioak lantzen jarraituko du, hezkuntza sistemari eta gizarteari ekarpena eginez, eta Euskal Hezkuntza Sistema propioa eta eraldatzailea aldarrikatuz. Azaroaren 29an Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean onartu den Hezkuntza Lege proiektuaren irizpenaren aurrean Ikastolen Elkarteak egin duen balorazioaren berri emateko agerraldia egin du, gaur, Ikastolen Etxean. Lehen balorazio gisa, eta lege proiektua […]

Read More… from Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzeko aukera galduko dela salatu du Ikastolen Elkarteak