Uda osoan zehar egingo dira Irulegiko Burdin Aroko herrixkako indusketa arkeologikoak. Helburu nagusia eraikin oso bat induskatu eta eskua agertu zen herriaren okupazio-faseen ikerketan sakontzea da. Aranzadi Zientzia Elkartearen arabera, Irulegiko Eskua aurkitzea “mugarria izan zen Euskal Herriko arkeologian, eta aparteko aurkikuntza euskararen jatorriaz gehiago jakiteko”, baina Irulegiko Burdin Aroko herrixkaren garrantzi arkeologikoa haratago doala […]
Kategoria: Bestelakoak
Krisiak krisi, Baztandarren Biltzarra uztailaren 16an Elizondora bueltatuko dela iragarri dute
60. urteurrena ospatzeko, Ion Mayorrek eta Hasier Larretxeak egindako abestia eta bideoklipa ere plazaratu ditu lantalde berriak. Abestia eta bideoklipaz gain, aurtengo kartela ere aurkeztu dute. Pello Fagoaga erratzuarrak sortu du eta urteurrena ospatzeko garai zahar eta berrien arteko lotura irudikatu nahi izan du. Baztandarren Biltzarra Elkarteak pasa den urtarrilean iragarri zuen bestaren ardura utziko […]
Orereta Ikastolak Sorgingarra jaia antolatu du larunbatean
Herritar oro gonbidatu nahi du Ikastolak Sorgingarrean parte hartzera, Sorgingarrak ere herritik sortu eta herriarentzako zein herritarrentzako festa izan nahi baitu. Orereta Ikastolak Sorgingarra jaiaren bigarren edizioa antolatu du. Udaburuko suaren lehen garraren jaia da, azken horren osagarri izateko eta bere izaera paganoa azpimarratu nahiz indartzeko asmoz sortutako egitasmoa. Larunbat honetan, ekainak 17, egingo da, […]
Read More… from Orereta Ikastolak Sorgingarra jaia antolatu du larunbatean
D8 Sorkuntza Faktoriak egoitza artistikoen programa jarri du martxan
Dantza-proiektu berrien sorrera, garapena eta zabalkundea Bizkaian sustatzea du helburu egitasmoak. Proiektuak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 15etik uztailaren 15era bitartean izango da. D8 Sorkuntza Faktoriak egoitza artistikoen programan parte hartzeko deialdia aurkeztu du. Dantza-proiektu berrien sorrera, garapena eta zabalkundea Bizkaian sustatzea du helburu egitasmoak eta egonaldiak D8 Sorkuntza faktoriaren instalazioetan garatuko dira 2023ko irailetik aurrera. Gehieneko iraupena bi […]
Read More… from D8 Sorkuntza Faktoriak egoitza artistikoen programa jarri du martxan
Nekane Artola Labordeta izendatu dute Ikastolen Elkarteko trantsiziozko lehendakaria
Erik Etxart (Bernart Etxepare Lizeoko ordezkaria) izango da lehendakariordea, eta Unai Mendizabalek (Armentia ikastolako ordezkaria) beteko ditu idazkari lanak. Elena Zabaleta (Baztan ikastolako ordezkaria) eta Josune Bañales (Kirikiño Ikastolako ordezkaria), berriz, idazkariorde izendatu ditu Artezkaritza Kontseiluak. 14 urteren ondoren, Koldo Tellitu Mejiak Ikastolen Elkarteko lehendakari izateari utzi dio eta Euskal Herriko Ikastolen Artezkaritza Kontseiluak trantsizioko […]
Read More… from Nekane Artola Labordeta izendatu dute Ikastolen Elkarteko trantsiziozko lehendakaria
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berriari buruzko irakurketa kritikoa egin dute Gasteizko Legebiltzarrean hainbat eragilek
Legeak euskal kulturaren transmisioa berma dezan eskatu dute. Euskal Kultur Transmisioaren Talde Eragileko Amagoia Gurrutxaga eta Gotzon Barandiaran Gasteizko Legebiltzarrean izan dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berriari buruzko irakurketa kritikoa azaltzeko. Euskal kulturaren transmisioaren ikuspegitik, Euskal herritarrak heztea gizarte osoaren ardura dela adierazi dute Gurrutxagak eta Barandiaranek. “Euskarazko kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun eragileok […]
Azpeitiko Hitzaren Eskolan izena emateko epea zabalik da
Laugarren edizio hau aldaketekin dator. Laburragoa izango da oraingoan, baina lehen bezain trinkoa izateko xedez. Lau irakaslek hartuko dute parte, baina bakoitzak irakasle gonbidatu bat ekarriko du bere azken saioan, bere jarduna eta eskolarena aberasteko. Azpeitiko Dinamoak Hitzaren eskolan izena emateko epea zabaldu du. Hiru hilabeteko iraupena izango du eskolak aurtengoan, irailaren 2tik azaroaren 18ra […]
Read More… from Azpeitiko Hitzaren Eskolan izena emateko epea zabalik da
Gipuzkoako artxibo historikoek ateak irekiko dizkiete herritarrei bihar
Bisita gidatuetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserba egitea, 943 41 50 60 telefono zenbakira deituta, 08:30etik 14:30era edo ahpggpah@gipuzkoa.eus helbidera idatzita. Artxiboen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Oñatin dagoen Gipuzkoako Artxibo Historiko Probintzialak eta Tolosako Gipuzkoako Artxibo Nagusiak ateak irekiko dizkiete herritarrei beren egunerokotasuna nolakoa den ezagutarazteko. Artxiboen Nazioarteko Egunak artxiboek belaunaldiz belaunaldi […]
Read More… from Gipuzkoako artxibo historikoek ateak irekiko dizkiete herritarrei bihar
Prototipoak, Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala, bueltan da Bilbon
Edizio honetako proposamenek dantza, eskultura, zinema, ikus-entzunezkoak edo hitza site specifics, performanceak, instalazioak, espazio publikoko esku-hartzeak edo arkitektura iragankorrak zeharkatzen dituzte. Alondegia zentroak Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala ekimenaren edizio berri bat martxan jarriko du gaur, Bilbon. Topaketa hauek arte-forma berrien eta sorkuntza garaikidearen erreferente gisa sendotzen ari direla diote antolatzaileek, eta, horretarako, hainbat artistek hartuko […]
Read More… from Prototipoak, Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala, bueltan da Bilbon
Euskal kulturaren eragiletzan master berria aurkeztu du Mondragon Unibertsitateak
Masterraren bultzatzaileen iritziz, euskal kulturak maila askotako desafioak bizi ditu, eta horiei erantzuteko gai izango diren eragileak trebatzea beharrezkoa da. Horregatik, kultura eragileen harrobia prestatzea da masterraren helburua. Aurtengo urrian Mondragon Unibertsitateak abian jarriko duen Euskal Kulturaren Eragiletzan master berri aurkeztu dute Eskoriatzako campusean. Bertan izan dira Nagore Ipiña, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa, […]
Read More… from Euskal kulturaren eragiletzan master berria aurkeztu du Mondragon Unibertsitateak
