Nafarroako Guneko etxaldeak hartuko du baserriko uztaren udazkeneko edizioa

Agroekologia eta musika uztartzen dituen ekimena da Baserriko Uzta. Udazkeneko aldi honetan, Ines Osinaga musikaria izango da gonbidatua, eta kantaldia eskainiko du bisitarientzat. Azaroaren 22an, Nafarroa Garaiko erdialdean murgilduko da Baserriko Uzta ekimena, San Martin de Unx eta Erriberri artean dagoen Lakar ingurunean, hain zuzen. Guneko etxaldean Agroekologia eta musika uztartzeko eguna izango da, egitarau […]

Read More… from Nafarroako Guneko etxaldeak hartuko du baserriko uztaren udazkeneko edizioa

Auzmendi Hezkuntza beka martxan da, ikastetxeei eraldaketan laguntzeko asmoz

Abenduaren 1era arte bidali ahal izango dira proposamenak; 12.000 euroko zenbatekoa izango du bekak. Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Beka, Hik Hasik eta Hernaniko Udalak hezkuntza komunitatearen esku jartzen duten tresna bat da. Bekak hobekuntza pedagogikoan eta ikerketan jartzen du arreta: “Bekara aurkeztuko diren proiektuek ikastetxeei hobekuntzan eta eraldaketa pedagogikoan laguntzea nahi dugu, eta horretarako, ikerketa […]

Read More… from Auzmendi Hezkuntza beka martxan da, ikastetxeei eraldaketan laguntzeko asmoz

Mintzola Mintegia izango da azaroaren 6an Donostiako Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan

Mikel Perez, Oihana Lujanbio, Fernando Oiartzun, Alex Artzelus, Odei Guirado, Ines Azkarate, Libe Miner, Garazi Irastorza, Igor Yugueros eta Irati Urreta izango dira parte-hartzaleak. Azaroaren 6an izango da Mintzola mintegia Donostian, hain zuzen, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan. Bertan aurkeztuko dira: batetik, aurtengo ikerketa-deialdietan saritutako gradu- eta master-amaierako lanen ondorioak; bestetik, berriz, aurten saritutako ikerketa-lan monografikoen helburuak […]

Read More… from Mintzola Mintegia izango da azaroaren 6an Donostiako Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan

Aixe Getxo! Kultur sarietarako hautagaitzak proposatzeko epea zabalik da

Proposamenak urriaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira. Sariak azaroaren 19n jakinaraziko dira Muxikebarrin egingo den sari-banaketa ekitaldian. Getxo Kulturak aurtengo Aixe Getxo! Sariak abiatu ditu eta horretarako hautagaientzako proposamenak jasotzeko epea ireki du. Hala, urriaren 13ra arte, herritarrek sarien 14. ediziorako beren proposamenak emailez bidali ahal izango dituzte. Antolatzaileek, ekimen honen bitartez, udalerriko kultur […]

Read More… from Aixe Getxo! Kultur sarietarako hautagaitzak proposatzeko epea zabalik da

Taupak Gau Beltzaren inguruko doako online formazio saioa eskainiko du urriaren 22an

Formazio saioa Nere Erkiaga Hil Arte Bizi proiektuko arduradunak eta Edurne Mitxeo idazleak emango dute eta, ospakizun gisara, GAU BELTZAK heriotzarekiko hurbilketa soziala egiteko ematen duen aukera izango dute hizpide. Taupa euskaltzaleen mugimenduak Gau Beltzaren inguruko doako online formazio saioa eskainiko du urriaren 22an, arratsaldeko 18:30ean. Saioa edonori zuzenduta egongo da eta Gau Beltza ospakizunaren […]

Read More… from Taupak Gau Beltzaren inguruko doako online formazio saioa eskainiko du urriaren 22an

Gasteizko Artium Museoak ‘Trama’ programaren bigarren edizioa aurkeztu du

Aurtengo edizioan, ekofeminismoak eta ingurumen-justizia landuko dira, proiekzioen, hitzaldien, performanceen eta zuzeneko musikaren bidez. Yayo Herrerok, Marc Badalel, Monica Nepotek, Amaia Mirandak, Lizar Begoñak, Idoia Zabaletak, Xiana do Teixeirok eta Teresa Castrok hartuko dute parte. Gasteizko Artium Museoak Trama, mugimendudun irudia pentsatzen eta beste arte eta jakintza-arlo batzuekin erlazionatzen duen diziplinarteko programa aurkeztu du. Bigarren […]

Read More… from Gasteizko Artium Museoak ‘Trama’ programaren bigarren edizioa aurkeztu du

Eskola Feministaren udazkeneko programazioa martxan da Errenterian

Urriaren 4tik aurrera bost laborategi, hiru elkargune eta lau saregune jarriko dira abian. Errenteriako Udalak 2025-26 ikasturterako Eskola Feministaren udazkeneko programazioa aurkeztu du. Nahiz eta aurreko ikasturtean Emakumeen Etxeko obren ondorioz ikasturteko programazioa urtarriletik ekainera bitartean bakarrik egin zen, parte-hartze datuak positiboak izan ziren: 170 izen-emate jaso ziren eta 191 plaza bete ziren antolatu ziren […]

Read More… from Eskola Feministaren udazkeneko programazioa martxan da Errenterian

Labar-artea biltzen duen historiaurreko aztarnategi berri bat aurkitu dute Gamiz-Fikan

Juan Carlos Lopez Quintanak eta Juan Carlos Izagirrek egin zuten aurkikuntza. Labar-artea biltzen duen historiaurreko aztarnategi berri bat aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Juan Carlos Lopez Quintanak eta Juan Carlos Izagirrek Gamiz-Fikan aurkitu zuten joan den ekainaren 26an, Atxispeko San Pedro ermitaren ingurunea berreskuratzeko interbentzio-programa baten esparruan. Erlapiku aztarnategia hipogeo deritzon koba artifiziala da, orain […]

Read More… from Labar-artea biltzen duen historiaurreko aztarnategi berri bat aurkitu dute Gamiz-Fikan

Lourdes Iriondo Mujikari emango diote Gipuzkoako Urrezko Domina

Iriondok euskal kantagintzan eta haur literaturan egindako ekarpen aitzindaria aitortu nahi izan dute, hala nola garaiko estereotipoak eta oztopoak gaindituz emakume sortzaileak euskal kulturaren erdigunean kokatzeko izan zuen adorea. Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937 – Urnieta, 2005) emango dio aurten, haren heriotzaren 20. urteurrenean. Ekitaldia abenduan egingo da, eta “omenaldi […]

Read More… from Lourdes Iriondo Mujikari emango diote Gipuzkoako Urrezko Domina

Durangoko Azokaren egitaraurako proposamenak aurkezteko epea zabalik da

Sortzaileek urriaren 6ra arte erregistratu ahalko dituzte proposamen horiek Durangoko Azokaren webgunean. Durangoko Azokaren egitaraua, kultura arloan euskaraz diharduten sortzaileen ekarpenarekin osatzen da, eta aurtengo edizioan ere ekitaldi sorta aberatsa eskaintzeko asmoa du antolakuntzak. Horra bidean, egitaraurako proposamenak egiteko epea zabaldu da gaur. Gunez gune, diziplina anitzetako artistek aurtengo nobedadeen berri emateko aukera izango dute. […]

Read More… from Durangoko Azokaren egitaraurako proposamenak aurkezteko epea zabalik da