Xabier Amurizak jasoko du 2023ko Monzon-Ganuza Euskal utopikoei saria

Euskal Herriari, bere kultura, hizkuntza, historia eta etorkizunari bizitza osoko lana eskaini dioten bergarar zein Bergaraz gaindiko herritarrak omentzea du helburu sari honek. Xabier Amurizak jasoko du 2023ko Monzon-Ganuza Euskal utopikoei saria. Halaxe jakinarazi dute Bergarako alkate Gorka Artola Alberdik eta Olaso Dorrea Fundazioko presidente Iratxe Esnaola Arribillagak egindako prentsaurrekoan. 2021. urtean Olaso Dorrea Fundazioak […]

Read More… from Xabier Amurizak jasoko du 2023ko Monzon-Ganuza Euskal utopikoei saria

Larrabetzuko Memoria historikoan oinarritutako hiru proiektu artistiko aurkeztu dituzte

1936ko gerra zibila eta diktaduraren garaia eta gerraren giza dimentsioa dituzte abiapuntu proiektuek. Larrabetzuko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak herriko Memoria historikoan oinarritutako hiru proiektu artistiko aurkeztu dituzte. Zehaztu dutenez, “1936ko gerra zibila eta gerra osteko diktaduraren garaia eta gerraren giza dimentsioa dituzte abiapuntu obra hauek, orduko andre, gizon eta umeen egoerak […]

Read More… from Larrabetzuko Memoria historikoan oinarritutako hiru proiektu artistiko aurkeztu dituzte

Gertatu ez diren errealitate posibleei buruzko hitzaldia eskainiko dute Ula Iuretagoienak eta Beñat Saratxagak Bilbon

Erronda kaleko Bira Kulturgunean izango da hitzaldia asteazkenean, doako sarrerarekin, arratsaldeko 19:00etan. “Eta hamar urtez konfinatuta egon izan bagina, nola aldatuko ziren gure hiriak? Eta gure bizimodua?”, galdera horiei erantzuna ematen ahaleginduko dira Ula Iuretagoiena eta Beñat Saratxaga asteazkenean, otsailak 8, Bilboko Bira Kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan, antolatu duten Errealitatearen agertokian izeneko hitzaldian. Maiatzean Euskal Herriko […]

Read More… from Gertatu ez diren errealitate posibleei buruzko hitzaldia eskainiko dute Ula Iuretagoienak eta Beñat Saratxagak Bilbon

XVI. mendeko Iruñeko armarria Kondestablearen jauregian kokatu dute

Pieza Huarte familiaren Kale Nagusiko etxebizitzan zegoen. Iruñeko Kondestablearen jauregian balio historiko eta artistiko handiko pieza berri bat jarri dute. Hiriaren armarria irudikatzen duen XVI. mendeko harrian egindako eskultura-multzoa da. Pieza hori Kale Nagusiko etxebizitza batean zegoen eta Udalak erosi du, multzoaren ondare-balioa baieztatzen duen azterketa bat egin ondoren. Inauguratu berri den pieza Iruñeko armarriaren […]

Read More… from XVI. mendeko Iruñeko armarria Kondestablearen jauregian kokatu dute

Topa! Abian da Gasteizen, sormena eta kudeaketa kulturalen inguruko ekimenak bultzatzeko egitasmoa

Arrakala Koop., Kalakalab, Parasite Kolektiboa, Pez Limbo eta Teklak taldeek sortu dute ekimena, artea, kultura eta sormena oinarritzat hartuta. Topa!, sormen garaikidearen, publikoekin egindako lanaren eta kudeaketa kulturalaren inguruko ekimenak garatzeko xedearekin sortutako lankidetza-proiektua, aurkeztu dute. Arrakala Koop., Kalakalab, Parasite Kolektiboa, Pez Limbo eta Teklak taldeek sortu dute ekimena, artea, kultura eta sormena oinarritzat hartuta, […]

Read More… from Topa! Abian da Gasteizen, sormena eta kudeaketa kulturalen inguruko ekimenak bultzatzeko egitasmoa

2023rako ehun kultura jarduera baino gehiago antolatu dituzte Bizkaiko museo eta aretoetan

Bizkaiko museo eta aretoetako kultura jardueren urteko katalogoa aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Aurten Bizkaiko museo eta aretoetan eskainiko den programa anitza eta zabala dela dio Bizkaiko Foru Aldundiak, publiko guztientzat diseinatutako egitaraua da eta hamabi leku hauetan garatuko da: Arkeologi Museoa (Bilbao), Santimamiñe (Kortezubi), Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Europako Herrien Parkea […]

Read More… from 2023rako ehun kultura jarduera baino gehiago antolatu dituzte Bizkaiko museo eta aretoetan

Artxibo Historikoak Cristobal Balenciagaren 8.000 marrazki eta dokumentu baino gehiago eskuratu ditu

Balenciaga enpresako zuzendari artistiko gisa lan egin zuen Lorenzo Riva diseinatzaile italiarraren bilduma pribatu bat da. Balenciagak eta bere taldeak 1940 eta 60ko hamarkaden artean sortutako dokumentuak eta marrazkiak jaso ditu Euskadiko Artxibo Historikoak. Aurkezpenean Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak eta Getariako Balenciaga Museoko zuzendari Miren Vivesek hartu dute […]

Read More… from Artxibo Historikoak Cristobal Balenciagaren 8.000 marrazki eta dokumentu baino gehiago eskuratu ditu

Durangoko San Agustin Kulturguneak 25 urte beteko ditu aurten eta ezustekoz beteriko egitaraua antolatu du

Besteak beste, Ane Gabarain, Iñaki Salvador, Jose Sacristan, Aitziber Garmendia edota Charo Lopez aktoreen antzezlanak izango dira ikusgai Bizkaiko antzokian. 1998. urtean ireki zituen ateak Durangoko San Agustin Kulturguneak eta mende laurdena ospatzeko ekitaldi berezi bat antolatu zuten pasa den ostiralean. Bertan, datozen hilabeteetarako prestatu duten programazio berezia aurkeztu zuten. Dantza, antzerki eta umore dosi handiarekin, […]

Read More… from Durangoko San Agustin Kulturguneak 25 urte beteko ditu aurten eta ezustekoz beteriko egitaraua antolatu du

Musikari elkarteak positibotzat jo du Ministroen Kontseiluak sektore artistikoari zuzenean eragiten dioten hainbat neurri onartu izana

Euskal Herriko Musikarien Elkarteak urteak daramatza Artistaren Estatutua garatzearen alde lanean, eta, beraz, bertako kideek uste dute erabaki hori gehiegi atzeratu dela denboran. Estatu espainiarreko Ministroen Kontseiluak sektore artistikoari zuzenean eragiten dioten hainbat neurri onartu ditu. Horien artean daude: norberaren eta besteen konturako lan artistikoaren eta erretiroaren arteko bateragarritasuna; 1435/1985 Errege Lege Dekretuaren lan-harreman berezia duten artista […]

Read More… from Musikari elkarteak positibotzat jo du Ministroen Kontseiluak sektore artistikoari zuzenean eragiten dioten hainbat neurri onartu izana

Baztandarren Biltzarra Elkarteak bestaren ardura utziko duela iragarri du

Elkarteko kideek zikloa ixteko tenorea dela diote. Beraz, bestaren gidaritza inork ez badu hartzen kolokan geldituko da. Baztandarren Biltzarra Elkarteko kideek bestaren ardura utziko dutela jakinarazi dute sare sozialetan zabaldu duten ohar baten bidez. Bertan azaldu dutenez, “urte hauetan, jende anitzen laguntza boluntarioa hartu dugu eta bihotzez eskertzen dugu. Hala ere, denbora luzez ardura gure […]

Read More… from Baztandarren Biltzarra Elkarteak bestaren ardura utziko duela iragarri du