Garabide Elkarteak jasoko du 2022ko Abadia saria

Munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan egiten duten lanagatik jasoko du saria elkarteak. Euskararen esperientziatik abiatzen dira kooperazio lan horiek egiteko eta gaur egun mundu mailako hamaika hizkuntza komunitaterekin egiten dute lan. Garabide Elkarteak jasoko du 2022ko Abadia saria, munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan egiten duen lanagatik. Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Eider Mendozak abenduaren 10ean jakinarazi […]

Read More… from Garabide Elkarteak jasoko du 2022ko Abadia saria

Loraldiak euskarazko sormen digital beka berrian izena emateko epea ireki du

Bi dira deialdi honen helburuak: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea.  Loraldia Elkarteak euskarazko sormen digital beka baterako deialdia zabaldu du. Ekimenak euskaraz sortutako proiektu digital bat laguntzea du helburu eta proposamenak jasotzeko epea otsailaren hasierara arte egongo da zabalik. Beka bi […]

Read More… from Loraldiak euskarazko sormen digital beka berrian izena emateko epea ireki du

Gerrari buruzko diziplina anitzeko egitasmoak irabazi du Hi(ZKI)bridoak laguntzaren bigarren deialdia

Hautatutako lanak 3.000 euroko ordainsaria jasoko du, eta lehenengo emanaldia 2023ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaini beharko dute. Aurten euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntzaren bigarren deialdia abiatu du Bilboko Euskararen Etxeak, eta jasotako proposamenak aztertu ondoren, epaimahaiak deliberatu du Laudioko Piszifaktoria Ideien Laborategiak aurkeztutako diziplina anitzeko Hau gerra bat da egitasmoak jasoko duela 3.000 euroko Hi(ZKI)bridoak laguntza. […]

Read More… from Gerrari buruzko diziplina anitzeko egitasmoak irabazi du Hi(ZKI)bridoak laguntzaren bigarren deialdia

Jose Migel Barandiaran Katedra sortuko dute, Euskal kulturaren eta identitatearen gogoeta eta transmisiorako

Katedraren helburu nagusiak izango dira, batetik, Jose Migel Barandiaranen izena eta izana bultzatzea, haren obraren, ondarearen eta hark landutako ikerketa esparruen azterketa zientifikoa sustatuz eta egindako ekarpenak aitortuz; eta, bestetik, euskal kulturari eta euskal identitateari buruzko gogoeta eta transmisioa sustatzea, aita Barandiaranek ezarritako nortasun oinarriak ezagutaraziz, eta oinarri horiek gaur egungo gizartearekiko elkarrekintzaren bidez eguneratuz. […]

Read More… from Jose Migel Barandiaran Katedra sortuko dute, Euskal kulturaren eta identitatearen gogoeta eta transmisiorako

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria kalean da

Webguneak eta paperezko edizioak bi atal nagusitan banatu dituzte edukiak: 0-12 urte bitarteko haurrei zuzendutakoak, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzakoak. Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Hego Euskal Herriko 100 bat udal […]

Read More… from Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria kalean da

Martxoan irekiko ditu ateak Durangoko Plateruena berriak

Modu ofizialean datorren urtetik aurrera zabalduko bada ere, herriko eragile eta elkartekin ‘Kultur Mahaia’ osatuko du Durangoko Udalak, Plateruenaren dinamika elikatzeko. “2020ko abenduan Plateruena kudeatzen zuen elkarteak berau desegin eta espazioaren kudeaketa uztea erabaki ostean, Durangoko eta Euskal Herriko sortzaile zein kulturzaleek hutsune handia nabaritu dute azken hilabeteetan”, halaxe adierazi du Durangoko Udalak egin duen […]

Read More… from Martxoan irekiko ditu ateak Durangoko Plateruena berriak

Maddi Soroak eta Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Ruben Sanchezen taldeak irabazi dituzte Mikel Laboa Katedra sariak

Maddi Soroaren Bertsolariaren formazioan bertsoa sortzeko eta interpretatzeko konpetentzia arloak gradu amaierako lanak eta Iñaki Viñasprek, Izar Mendigurenek, Oihane Pereak eta Ruben Sanchezek taldean aurkeztutako Bertso-eskola Zaballako espetxean: presoen, espetxearen eta bertso mugimenduaren arteko elkarreragina proiektuak eskuratu dute saria. Irabazleek urtebeteko epean egin beharko dute ikerlana. UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak uztailean aurkeztu […]

Read More… from Maddi Soroak eta Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Ruben Sanchezen taldeak irabazi dituzte Mikel Laboa Katedra sariak

[BIDEOA] ‘Sorioneku’ hitza da baskoien hizkuntzan aurkitutako testurik zaharreneko lehena

Bere antzinatasuna Kristo aurreko I. mendearen lehen herenean kokatzen dela zehaztu du Aranzadi Zientzia Elkarteak. Izan ere, “dokumenturik zaharrena da, baita luzeena ere, euskaraz idatzia”. Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia talde batek Arangureneko Irulegi mendian dagoen Burdin Aroko herrixka bat induskatzen ari da 2017tik eta bertan topatu dute, hain zuzen, Kristo aurreko I. mendeko esku baten […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Sorioneku’ hitza da baskoien hizkuntzan aurkitutako testurik zaharreneko lehena

‘Elikaduraren maleta ibiltaria’ Iruñeko ikasgeletan egiteko hezkuntza-proiektua dagoeneko eskuragarri dago

Elikadura jasangarriari eta osasungarriari buruzko hezkuntza-proiektu hori Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei doan uzten zaizkien bi maletaz osatuta dago. Elikaduraren maleta ibiltaria ikasgelan egiteko hezkuntza-proiektua dagoeneko eskuragarri dago Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeentzako. Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute baliabide horren erabilera sustatzeko. Hala, Nafarroako […]

Read More… from ‘Elikaduraren maleta ibiltaria’ Iruñeko ikasgeletan egiteko hezkuntza-proiektua dagoeneko eskuragarri dago

Geuretik Sortuak egitasmoaren bigarren edizioa martxan da

Zinegintzan, antzerkigintzan, literaturan eta, estreinakoz, komikigintzan aritzen diren sortzaileei zuzendutako beka deialdia da. “Aurreko edizioaren arrakastak bultzatuta, eta hainbat hilabetez luzatu den prestaketa garai baten ostean, martxan da berriro ere Geuretik Sortuak ekimena”, halaxe iragarri du egitasmoa Udalbiltzak. Euskaraz sortutako artea sustatu eta hedatzea helburu duen egitasmo honek bigarren edizioa izango du, eta 2023. eta […]

Read More… from Geuretik Sortuak egitasmoaren bigarren edizioa martxan da