Arte eszenikoetako proiektu bat sarituko da Durangoko Azokaren 5. Sormen Bekan

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Aurtengo Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute bosgarren urtez Sormen Beka Da. Bosgarren edizio honetan arte eszenikoen arloko pieza laburreko proiektu proposamen bat sarituko […]

Read More… from Arte eszenikoetako proiektu bat sarituko da Durangoko Azokaren 5. Sormen Bekan

Gasteiz Antzokia Izaskun Arrue Kulturunea deituko da

Kulturune berria Gasteizko Alde Zaharrean eraikitzen ari dira. Arrue 1972an jaio zen Nafarroan eta 60ko hamarkadan iritsi zen Gasteizera. Arabako lehen andereñoa izan zen, euskarazko irakaskuntzan murgildutako emakume bat eta hiriko lehen ikastolaren bultzatzaileetako bat. Gasteizko Alde Zaharrean irekiko duten Antzokiak Izaskun Arrue Kulturunea izena izango du. Hala, Gasteizko Udalak hiria euskalduntzeko aitzindaria izan zena […]

Read More… from Gasteiz Antzokia Izaskun Arrue Kulturunea deituko da

#badon proiektuak irabazi du Korrika-AEK Kultur sorkuntzarako beka

Olatz Salvador eta Ines Osinaga  musikariak izan dira proiektuaren ordezkari gisa gaurko aurkezpenean, eta bideo baten bidez, haiekin batera arituko diren gorputz konplizeen aurpegiak azaldu dira. Joan den urtarrilean amaitu zen proposamenak aurkezteko epea, eta, azken hilabeteetan, aurkeztu diren hamahiru egitasmoak aztertu ondoren, gaur epaimahaiaren esleipena ezagutzera eman du AEK-Korrikak. Azaldu dutenez, “oso maila oneko […]

Read More… from #badon proiektuak irabazi du Korrika-AEK Kultur sorkuntzarako beka

Loraldia Eskolako proiektu hezitzailearen emaitza Gernikan, Igorren eta Mungian eskainiko da

Kultur Elkartearen Eskola proiektuak balio eta kulturaren transmisioa eta euskara sustatzea ditu helburu. 2016-17ko ikasturtean jarri zen martxan eta orain arte 20 ikastetxetan egin da. Aurtengo proiektuetan 500 ikaslek hartuko dute parte. Loraldia Kultur Elkarteak Eskola proiektua bideratzen du ikasturtero hezkuntza formaleko ikastetxeetan. Bost proiektu ezberdin eskaintzen ditu eta izena ematen duten ikastetxeetako taldeetan ikasturtean […]

Read More… from Loraldia Eskolako proiektu hezitzailearen emaitza Gernikan, Igorren eta Mungian eskainiko da

Bihar abiatuko da ‘Erro(re)tik’ mintegiaren bigarren edizioa Donostiako Tabakaleran

Zaurgarrituak eta prekarizatuak diren talde, erakunde zein norbanakoekin egon, partekatu eta aliantzak esploratzeko topagunea izango da. Hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak… biltzen ditu egitarauak. Maiatzaren 12tik 14ra bitartean, Donostiako Tabakalera zentroak Erro(re)tik mintegiaren bigarren edizioa hartuko du. Mintegi honek gogoeta eta elkarrizketarako plaza izan nahi du eta zaurgarrituak eta prekarizatuak diren talde, erakunde zein norbanakoekin egon, partekatu […]

Read More… from Bihar abiatuko da ‘Erro(re)tik’ mintegiaren bigarren edizioa Donostiako Tabakaleran

Euskal Herriak itsasoarekin izan den lotura berreskuratzeko zeharkaldi kulturala egingo dute euskal kostaldean

Maiatzaren 26an Pasaiako Itsas Festibalean hasita, Juanita Larando patatxak euskal kostaldeko hogei herri baino gehiago zeharkatuko ditu eta irailean bukatuko da Getariako Elkano Egunean parte hartu ondoren.  Elkano Itsas Herria kultur zeharkaldiaren helburua itsasoarekiko harremana berreskuratzea da, Euskal Herri osoak partekatzen duen itsas historiaren bidez. Elkano Fundazioa, Albaola Itsas Kultur Faktoria eta Donostiako Euskal Itsas […]

Read More… from Euskal Herriak itsasoarekin izan den lotura berreskuratzeko zeharkaldi kulturala egingo dute euskal kostaldean

Emilio Alfredo Martinez de Mendivil Garcia de Albenizek ‘Andetxa’ izeneko liburua aurkeztu du

  Liburuak XIV. mendearen amaieratik XXI. mendera arte herriaren eta haren inguruen bilakaera ulertzeko erreferentzia historiko eta herrikoi nagusiak biltzen ditu. Lana liburu dendetan, Arabako liburutegietan eta mugakide diren beste lekuetan egongo da eskuragai 12 euroren truke. Andetxa izeneko liburua aurkeztu dute gaur, Andetxako Administrazio Batzarrak 2016an Emilio Alfredo Martinez de Mendivil Garcia de Albeniz […]

Read More… from Emilio Alfredo Martinez de Mendivil Garcia de Albenizek ‘Andetxa’ izeneko liburua aurkeztu du

Elkar Fundazioak 50 urte bete ditu

Taldeak urteurren eta Adunako egoitza berria baliatzea erabaki du, bere jarduna euskal eragileen artean ahalik eta gehien ezagutarazteko. Elkar Fundazioak 50. urteurrenaren berri eman eta bere egoitza berria ezagutzera emateko agerraldia egin du gaur goizean. Adunako egoitza berrian, Joxemari Sors, Fundazioko lehendakaria, Olatz Osa, Elkar argitaletxeko zuzendaria eta Mikel Esnal, Elkar Taldeko zuzendari-kudeatzailea agertu dira hedabideen aurrean.50 […]

Read More… from Elkar Fundazioak 50 urte bete ditu

Teresa Catalenek Eusko Ikaskuntzaren Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso du

Gazteei zuzendutako deialdian, Imanol Zubiauz gazte gipuzkoarrak Pidgin lanarekin eskuratu du. Teresa Catalanek eraman du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria. Hala ebatzi du sariaren epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako eta Musikeneko ordezkariek, baita Eusko Ikaskuntza eta Laboral Kutxako ordezkariek ere. Epaimahaiaren ustez, “Catalan konposizio garaikideko egile […]

Read More… from Teresa Catalenek Eusko Ikaskuntzaren Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso du

Maiatzaren 8an Gipuzkoako Erroten Egunaren 1. edizioa ospatuko dute

Ondare-elementu horien inguruko jarduera programa zabala antolatu da, horiek balioan jarri eta jendeari ezagutarazteko Errotak gure ondare historiko, teknologiko, antropologiko eta etnografikoaren parte dira. Mende askotan zehar garrantzi handia izan dute Gipuzkoako garapen sozial, ekonomiko eta industrialean. Lurraldearen antolaketaren eta giza jardueraren adierazpenik esanguratsuenetako bat dira, ondare adierazgarria, gizakiak bere ingurunearekin dituen harremanei buruz hitz […]

Read More… from Maiatzaren 8an Gipuzkoako Erroten Egunaren 1. edizioa ospatuko dute