Literatura ardatz Gasteizko FotoArte lehiaketan

Interesa dutenek martxoaren 20ra arte izango dute argazki-lehiaketaren 17. edizioan parte hartzeko aukera. Iazko etenaldiaren ondoren, Gasteizen urtero egiten den FotoArte lehiaketaren edizio berria aurkeztu du Udalak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Esibaliz Cantok azaldu duenez. “FotoArte lehiaketak herritarrak argazkilaritzara gerturatzea, sormena bultzatzea eta sorkuntza-prozesua sustatzea du helburu, eta dagoeneko sendotuta dago. Gure asmoa da  jarduera […]

Read More… from Literatura ardatz Gasteizko FotoArte lehiaketan

Bogotako Teatro Mayor antzokiak euskal artisten emanaldiak eskainiko ditu datozen hilabeteetan

Lehenbizikoa Iparraldeko Lumi elektro-indie bikotearen kontzertua izango da bihar, otsailak 19. Kolonbiako hiriburuko Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak Ventana Vasca (Euskal Leihoa) programa berezia antolatu du, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Egitasmo honen bidez, datozen hilabeteetan euskal sorkuntza deskubritzeko eta Euskal Herrian egindako musika, dantza eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango du Bogotako publikoak hiriburuko […]

Read More… from Bogotako Teatro Mayor antzokiak euskal artisten emanaldiak eskainiko ditu datozen hilabeteetan

Bilboko Aratusteak eta Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak aurkeztu dituzte

Jai Batzorde Mistoak publiko guztientzako 50 bat ekitaldi prestatu ditu, “asperdurak lekurik izan ez dezan”. Jai Batzordeko presidente Itziar Urtasun zinegotziak eta Bilboko Konpartsen ordezkari Ioritz Varonak egin duten aurkezpenean adierazi dutenez, “badira bi urte Bilbok azken aldiz inauteriak ospatu zituela. Aratusteak izan ziren, hain zuzen ere, gure hirian normaltasunez ospatu ziren azken jaiak. Pandemiak […]

Read More… from Bilboko Aratusteak eta Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak aurkeztu dituzte

“Bizi Euskalduna” programa aurkeztu dute Bilbon

Programak 15 ekitaldi eta 18 emankizun eskainiko ditu 9 aretotan: familiei zuzendutako ikuskizunak, tailerrak, bisita gidatuak, hitzaldiak, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko erakusketa bat eta bost kontzertu. Datorren otsailaren 26an, Bilboko Euskaldunak jauregia herritarrei hurbiltzeko aukera eskainiko du. “Pertsona guztiei euren espazioa eta ideiak eta proiektuak gauzatzeko aukera eskaintzen dien leku inklusiboa, askotarikoa eta irisgarria”, diote […]

Read More… from “Bizi Euskalduna” programa aurkeztu dute Bilbon

Artziniegako Museo Etnografikoaren bideragarritasuna bermatzeko hitzarmena sinatu dute

Artziniegako Udalak, Foru Aldundiak eta Artea elkarteak sinatu dute hitzarmena eta lau urterako izango da. Kultura eta Kirol saileko foru diputatu Ana del Valek, Artziniegako alkate Joseba Vivancok eta Artea Etnografia Elkarteko lehendakari Maria Francisca Ofizialdegik erakundeen arteko hitzarmen bat sinatu dute Artziniegako Museo Etnografikoa kudeatu eta finantzatzeko. Hitzarmen horren azken helburua da, epe luzerako […]

Read More… from Artziniegako Museo Etnografikoaren bideragarritasuna bermatzeko hitzarmena sinatu dute

Programazioa, telematika eta dantza lotzen dituen liburua argitaratu dute Iñaki Goirizelaiak eta Maider Huartek

Sareetan zehar dantzan Java erabiliz testuliburu lagungarri gisa diseinatuta dago objektuetan oinarritutako programazioa eta ingurune banatuetako programazioa ikasten hasten diren ikasleentzat. Era berean, egileek diote egokia izan daitekela kontzeptu horiek modu autodidaktan ikasi nahi dituztenentzat. Iñaki Goirizelaia eta Maider Huarte irakasleek Sareetan zehar dantzan Java erabiliz izeneko liburua argitaratu dute. Lanak itxuraz bata bestetik horren […]

Read More… from Programazioa, telematika eta dantza lotzen dituen liburua argitaratu dute Iñaki Goirizelaiak eta Maider Huartek

Gerediaga Elkarteak 1. Ikerlari Gazteen Saria aurkeztu du

Proposamenak gerediaga@gerediaga.eus helbidera bidali beharko dira apirilaren 6ra arte. Gerediaga Elkarteak Ikerlari Gazteen Saria aurkeztu du, Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko asmoz. Horretarako, euskarazko ikerketa, sormen eta dibulgazio lanak sustatu eta ezagutzera eman nahi dituzte. Lanaren gaiari dagokionez, historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, […]

Read More… from Gerediaga Elkarteak 1. Ikerlari Gazteen Saria aurkeztu du

Leire Llano artistaren ilustrazio inprobisatuak Bermeoko Arrantzaleen Museoan

MusEkintza jaialdiak datorren larunbatean izango du jarraipena bat-bateko ilustrazioekin. MusEkintza Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen lehen jaialdiak hileko azken larunbatetan ikuskizunak eskaintzea du helburu, honako museo hauetan: Balmasedako Encartada La Fabrika Museoan, Muskizko El Pobal Burdinolan, Bakioko Txakolingunean, Gernikako Euskal Herria Museoan, Bilboko Arkeologi Museoan, Bermeoko Arrantzaleen Museoan eta Muñatones Gazteluan. Hala, jaialdiak datorren larunbatean, hilak […]

Read More… from Leire Llano artistaren ilustrazio inprobisatuak Bermeoko Arrantzaleen Museoan

Ikusi eta Ikasi Bilboko umeen aisialdirako eta hezkuntzarako euskarazko programa martxan da

4 eta 10 urte bitarteko haurrei euren familiekin gozatzeko euskarazko jarduerak antolatu dituzte ekainaren 3ra arte. Ikusi eta Ikasi programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean antolatzen du, eta 4 eta 10 urte bitarteko gaztetxoei euskaraz, dibertsiorako aukerak eskaintzea du helburu, “euskarazko aisialdi hezigarria sustatuz”, azaldu dute. Guztira 59 proposamen jasotzen dira aurtengo egitarauan, diziplina askotarikoak, […]

Read More… from Ikusi eta Ikasi Bilboko umeen aisialdirako eta hezkuntzarako euskarazko programa martxan da

TopAraba, Arabako euskal kulturaren sormena sustatzeko egitasmoa martxan da

Otsailaren 7ra arte egongo da topaketan izena emateko epea zabalik. Aurten bigarren aldiz, Oihaneder Euskararen Etxeak TopAraba egitasmoa jarriko du martxan. Kultura diziplina ezberdinetako sortzaile arabarrei zuzendutako proposamena da eta euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea ditu helburu. Egitasmoak otsailaren 12an burutuko den topaketan izango du abiapuntua; Kultiba enpresak dinamizatuko […]

Read More… from TopAraba, Arabako euskal kulturaren sormena sustatzeko egitasmoa martxan da