Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak irabazi du laugarren beka. 15.000 euroko diru-laguntzarekin, urtebeteko epea izango du bere proiektua garatzeko, eta hurrengo urteko Azokan aurkeztuko du. Barraka izeneko euskarazko bideojoko proiektuak irabazi du Durangoko Azokako IV. Sormen Beka. Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarra da lan honen bultzatzailea, eta urtebeteko epea izango du proiektua garatzeko, […]
Kategoria: Bestelakoak
Bertsoa eta zirkua elkartuko ditu ‘Gure Bertso Zirkua’ ikuskizunak abenduaren 11n, Tolosan
Bertsolariek eta Gure Zirkuko artistek ahozko inprobisazioa eta zirkuko diziplina desberdinak uztartuko dituzte. Bi emanaldi izango dira: goizean haur eta gaztetxoentzat, eta arratsaldean helduentzat. Bertsoa eta Zirkua uztartuko dituen saio berezia antolatu dute elkarlanean Harituz Bertsozale Elkarguneak, Gure Zirkuak eta Tolosako Galtzaundi Euskara Taldeak. “Plaza biziberritzeko egiten ari garen apustuaren parte da ikuskizuna”, azaldu dute. […]
‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea astelehenetik aurrera zabalik
Egonaldia abenduaren 27tik 30era izango da Amaiurko aterpetxean. Bertan, Ane Labaka bertsolaria, Maialen Belarra gai-jartzailea, Intza Alkain aktorea, Joseba Larratxe Josevisky komikigilea eta Miren Narbaiza MICE musikagile eta kantaria izango dira. Euskarazko ahozko kultur sorkuntzan trebatutako gazteak Ahots Baten sormen egonaldian elkartuko ditu Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak. “Iaz, pandemiaren eraginez egun banatako bi saio egin […]
Read More… from ‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea astelehenetik aurrera zabalik
Euskarabideak 50 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Nafarroan
Gora Gora Fest 2021 zikloa abenduaren 12ra arte luzatuko da. Ekimenak Nafarroa osoan euskararen ahozko kultura zabaltzea du xede. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, Euskarabideak Gora Gora Fest 2021 euskarazko kultur zikloa antolatu du. Egitarauak antzezlanak, itzalen tailerrak, berdintasuna sustatzen duten liburutegi ibiltariak eta beste hainbat jarduera biltzen ditu. Mikel Arregi Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak iragarri […]
Euskararen Urtaroa programa antolatu dute azaroaren 19tik abenduaren 3ra, Ipar Euskal Herrian
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan 100 jarduera antolatu dira euskaraz gozatzeko eta hizkuntzaren erabilpena sustatzeko. Egitarauak ikuskizunak, tailerrak, hitzaldiak, zinema edota ibilaldiak biltzen ditu. Bi urtez behin, udazkenean, Euskal Elkargoak, Herriko Etxeekin, elkarteekin eta beste hainbat eragilerekin batera, Euskararen Urtaroa ekimen partehartzailea antolatzen du. Herritarrak eta eragileak euskararen inguruan biltzeko xedea du egitasmoak, euskaraz gozatzeko […]
Durangoko Azokak ‘PortaDA!’ lehiaketa antolatu du Euskal Herriko ikastetxeentzat
Euskarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, liburu eta diskoen azalak izango dira lehiaketako gaia. Parte hartzeko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Durangoko Azokak Ikasle Goizaren ordez, erronka bat antolatu du Euskal Herriko ikasleentzat: PortaDA! lehiaketa. LH, DBH eta Batxilergoko ikasleek lehiaketa honetan parte hartzeko aukera izango dute azaroaren 30era arte. […]
Read More… from Durangoko Azokak ‘PortaDA!’ lehiaketa antolatu du Euskal Herriko ikastetxeentzat
Jentilak Ataunera itzuliko dira bihar
Euskal mitologian oinarritutako ikuskizunaren bi emanaldi ikusteko aukera egongo da: lehenengoa arratsaldeko 19.00etan,bigarrena, berriz, 21.00etan. 1.981an sortu zen Jentilen Etorrera eta bi urtez behin, azaroaren lehen asteburuan, ospatzen da. Euskal mitologian eta esaera zaharretan oinarritzen den ospakizun eta ikuskizun berezi hau, beraz, bihar, hilak 6, egingo da Ataunen. Antolatzaileen arabera, herriaren sinesmen, kontu zahar eta […]
Sormene: transmisioa, euskara eta emakumea ardatz dituen kultur eskaintza aberatsa
Musika, dantza, antzerkia, zinema, ipuinak. Komikia eta bertsoa, ilustrazioa, literatura. Euskaraz, eta emakumeen eskuak nagusi direla. Azaroaren 16tik 21era izango da Sormene, Galdakaoko sorkuntzen plaza. Sormene egitasmoak sormena du oinarri, eta euskarazko kulturaren etorkizuna bermatzea helburu. “Egungo sortzaileak babestu nahi ditu, euskarazko kultur sorkuntzen kontsumoa sustatu, eta, aurrera begira, sortuko dutenen eta kontsumitzaile izango direnen […]
Read More… from Sormene: transmisioa, euskara eta emakumea ardatz dituen kultur eskaintza aberatsa
Galdakao euskal kulturaren plaza bilakatuko da azaroaren 16tik 21era
Egitasmoaren helburu nagusiak dira: Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak Sormene plazara gonbidatzea, herrialde guztietako euskaldunak euskarazko kulturara erakartzea, kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea eta euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea. Azaroaren 16tik 21era bitartean, Galdakaok Durangori lekukoa hartu eta Euskal Herriko hainbat sortzaileren plaza bilakatuko da, Sormene proiektuaren bidez. Duela bi urte hasitako hausnarketa […]
Read More… from Galdakao euskal kulturaren plaza bilakatuko da azaroaren 16tik 21era
Gazteen proiektu kulturalei bultzada emateko, ‘Batera, kultur proiektuak elkarrekin’ deialdia martxan
Euskal Herriko 16 eta 30 urte bitarteko edozein gazte euskaldunei zuzenduta dago Batera, kultur proiektuak elkarrekin egitasmoa. abenduaren 21era arte egongo da izena emateko epea zabalik. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Batera, kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntzaren laugarren deialdia abian jarri du. Gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur-proiektuak sustatzea du helburu deialdi honek. Antolatzaileek azaldu dutenez, deialdian aukeratutako hiru proiektuetako […]
