Martxoaren 31ko bonbardaketan ehortzitakoen familiartekoak bilatzeko ikerketa abiatu dute, Durangon

Momentuz, lurperatuta dauden 82 izenetatik dozena bat ehortzitakoren familiartekoen erreferentziak aurkitu dituzte. Durangok 1937ko Martxoaren 31n bonbardaketa handia jasan zuen. Ez zen bakarra izan, baina biktima gehien eta hondamendi handiena utzi zuen erasoa izan zen. Guztira, 336 biktima zuzen zenbatu ziren. Gehiago ere izan zirela diote, zeharkakoak kontuan hartu ezkero. Erasoan hildakoak Durangoko kanposantura eraman […]

Read More… from Martxoaren 31ko bonbardaketan ehortzitakoen familiartekoak bilatzeko ikerketa abiatu dute, Durangon

Maialen Lujanbioren ‘Bizitza happening’ soinu-instalazioa paratu dute, Tabakaleran

2022ko otsailaren 27ra arte egongo da ikusgai Donostiako zentroan. Donostiako Tabakalerak Maialen Lujanbio bertsolariaren (Hernani, 1976) Bizitza happening izeneko soinu-instalazioa aurkeztu du. Scala proiektuaren hirugarren sorkuntza da honakoa eta eraikinaren eskailera nagusirako propio sortutako lana da. Egileak eskailera atzealdean bertan bere begiz ikusitako pasarte batetik eta hark sortutako talkatik abiatzen da instalazioa. Kultura Garaikidearen Zentroaren […]

Read More… from Maialen Lujanbioren ‘Bizitza happening’ soinu-instalazioa paratu dute, Tabakaleran

Jon Baguesek jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Epaimahaiak euskal musika ondarearen alde egindako lana nabarmendu du. Jon Bagues Erriondo (Errenteria, 1955) da Eusko Ikaskuntzaren aurtengo Manuel Lekuona Saria jasoko duena. Saria 1983an sortu zen, euskal kulturaren aldeko Euskal Komunitate Globaleko pertsona ospetsuen lan osoa aitortzeko eta aurten, bere 38. edizioa beteko du. Baguesek Filosofia eta Letrak ikasi zituen Donostian, eta Musikaren Historian […]

Read More… from Jon Baguesek jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

1980ko Arrasatera bidaia proposamena Ez Donk Amaitu ekimenaren bidez

(Egilea: Jokin Bereziartua Lizarazu. Albistea Goienaren webgunetik hartu dugu Creative Commons lizentziari esker) Arrasateko Biona taberna zena ireki dute gaur, urriak 19, Ez Donk Amaitu ekimena aurkezteko. 1980ko hamarkadako Arrasatera bidaia bat proposatuko dute urriaren 28tik azaroaren 30era, punka oinarri hartuta baina beste hainbat arlo ere landuko dituena. Egitarau interesgarri batekin datoz: erakusketa eta mahai-inguruak […]

Read More… from 1980ko Arrasatera bidaia proposamena Ez Donk Amaitu ekimenaren bidez

Abian da Gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa

Hizki Laburrak lehiaketa 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta hitz jakin baten inguruan, gehienez 1000 hitz erabilita, istorio bat asmatzea izango da erronka. Aurten aukeratu den hitza oihartzun izango da. Gauekoak aisialdi programak Oihaneder Euskararen Etxearekin batera Hizki Laburrak euskarazko kontakizun laburren lehiaketa antolatu dute bigarrenez. Lehiaketa 16 eta 30 urte bitarteko […]

Read More… from Abian da Gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa

Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa sendotzeko jardunaldiak aurkeztu dituzte

Jardunaldiak Senpere, Laudio, Lesaka eta Azpeitian izango dira. Matrikula egiteko epea zabalik dago jada. Euskal Kultur Sorkuntzaren Transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi jardunaldiak antolatu dituzte bigarren aldiz elkarlanean Ahotseneak, Oinherrik, Bertsozale Elkarteak, Azpeitiko Udalak eta UEUk. Azaldu dutenez, “topagune honek egungo kultur bitartekaritza hartuko du hizpide, euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzea eta sendotzea helburu duelarik”. Hala, […]

Read More… from Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa sendotzeko jardunaldiak aurkeztu dituzte

Korrika-AEK-Kultur Sorkuntza Bekarako proposamenak jasotzeko epea zabalik da

Euskal sortzaile ororentzat izango da beka, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute. Proposamenak 2021eko urriaren eta 2022ko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dira. AEK-k lan bat sarituko du bi urterik behin, Korrika kulturalaren bidez. “Beka honen xedea euskal kulturaren baitako sormen lanak bultzatzea da, […]

Read More… from Korrika-AEK-Kultur Sorkuntza Bekarako proposamenak jasotzeko epea zabalik da

Ozaetako Garaion Sorginguneak ‘Emakume Sortzaileak Plazara!’ egitasmoa aurkeztu du

23 emakumeren sormen lanak eta iritziak plazaratuko dituzte: antzerkia, musika, dantza, instalazioak, ibilbideak, mahainguruak, hitzaldiak eta kontzertuak. “Emakume sortzaileak izan badirelako gure inguru hurbilean eta plaza merezi dutelako sortu dugu ekimen hau”. Ozaetako Garaion Sorginguneko kideek Emakume Sortzaileak Plazara! egitasmoa antolatu dute gaur hasi eta azaroaren 19ra arte, “udazkena emakumeen sormenez eta euren lanen plazaratzearen […]

Read More… from Ozaetako Garaion Sorginguneak ‘Emakume Sortzaileak Plazara!’ egitasmoa aurkeztu du

Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak ‘Nomadak Gaitun’ azoka antolatu du, Gernikan

Azokak larunbatean, arratsadeko 16:00etan irekiko ditu ateak eta sortzaileen lanak bertan izango dira ikusgai gaueko 21.30ak arte. Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak Nomadak Gaitun azoka ibiltaria antolatu du urriaren 16an, larunbata, Gernikako Astran. Bertan, hainbat alorretako hogei emakume sortzailek jarritako postuak izango dira; “ilustrazio, moda, bitxigintza, zeramika eta beste osagarri batzuk hurbiletik ikusi eta ezagutzeko aukera […]

Read More… from Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak ‘Nomadak Gaitun’ azoka antolatu du, Gernikan

Anestesia, Soziedad Alkoholika eta Olatz Salvador Kultura Bizia espazioan

Iradier Arenan kultura programatzen jarraitu ahal izateko lankidetza 2022ko urtarrilaren 10era arte luzatuko dela iragarri dute. Erakundeek eta kultura eragileek Kultura Bizia gunea aurkeztu zuten apirilean, Gasteizen. Asmoa Iradier Arenan kokatutako espazioak mota guztietako kultura ekitaldiak hartzea izan zen eta horretarako irailera arte luzatu den egitarau oparoa prestatu zuten. Orain balantzea egiteko unea heldu zaie […]

Read More… from Anestesia, Soziedad Alkoholika eta Olatz Salvador Kultura Bizia espazioan