Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza sariari, Palestinako genozidioan CAFek duen inplikazioa salatzeko

Nafarrak nabarmendu duenez, “Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu. Genozidioaren konplize den enpresak kulturaren bidez zuritu nahi izan du bere burua, eta fokua behar den lekuan kokatu beharra dago: Palestinaren kontrako genozidioan”. Joan den asteazkenean XXVIII. Igartza saria jaso zuen Saioa Alkaiza bertsolari eta idazleak Katu ileak txandaletan izeneko nobela proiektuagatik. Orain, […]

Read More… from Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza sariari, Palestinako genozidioan CAFek duen inplikazioa salatzeko

‘Emakume zientzialarien argitan’ zikloa bueltan da, Donostian

Hiru saio egingo dira: irailaren 30ean (Maialen Araolaza), urriaren 21ean (Aitana Lertxundi) eta azaroaren 6an (Eli Gallego). Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Amarako Kultur Etxeko areto nagusian. Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatu duten Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak udazkenean jarraipena izango du. Egitasmo honek emakume zientzialariak ezagutzera ematea du helburu. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen […]

Read More… from ‘Emakume zientzialarien argitan’ zikloa bueltan da, Donostian

Loraldiak Sormen Digitala Bekaren laugarren edizioa abiatu du

Urriaren 19ra arte jasoko dira proposamenak eta 10.000 euroko ordainsaria izango du. Loraldia, euskarazko kultura dinamizatzen eta ikusarazten duen kultur proiektu garaikideak, Sormen Digitala Bekaren laugarren edizioa abiatu du. Ekimenak euskarazko eduki original eta natibo digitalen ekoizpena sustatzea du helburu, euskal kulturaren panoraman sormenerako eta berrikuntzarako bide berriak irekiz. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “proiektu irabazlea sorkuntza-lan […]

Read More… from Loraldiak Sormen Digitala Bekaren laugarren edizioa abiatu du

Zetak taldeak Bilbon emango dio amaiera Mitoaroaren trilogiari

2026ko ekainaren 20an izango da Mitoaroaren azken kontzertua, San Mames estadioan. Sarreren aurresalmenta irailaren 10ean, asteazkena, irekiko da eta salmenta orokorra irailaren 11n, osteguna, goizeko 10:00etan. Bizkaian, San Mames estadioan, itxiko du Zetak taldeak Mitoaroa showaren trilogia, 2026ko ekainaren 20an. Hala, “Mitoaroa III mugarri historikoa izango da Bizkaiarentzat eta euskal kulturarentzat. Izan ere, euskara hutsean […]

Read More… from Zetak taldeak Bilbon emango dio amaiera Mitoaroaren trilogiari

San Adrian-Lizarrate tunelean neandertalak bizi izan zirela berretsi du Aranzadik

San Adriango tunela ia 1.000 metrora dago eta Gipuzkoan altitude handienean dagoen aztarnategi arkeologikoa da. Jatorri karstikoko pasabide natural horretan, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia talde bat gure iraganeko piezak lurpetik ateratzen aritzen da udan. Gure historiaurreko aztarnak aurkitzeko asmoz, hamar bat boluntariok eta arkeologok osatutako taldea bi zundaketa oso sakon induskatzen aritu da hil honetan, […]

Read More… from San Adrian-Lizarrate tunelean neandertalak bizi izan zirela berretsi du Aranzadik

Ortube arrantza-ontzia berreskuratu eta zabaltzeko zaharberritze-proiektua azken fasean sartu da

Azken urteetan, Ortube Izaro, Elantxobe eta Mundakara joateko erabiltzen zen soilik, Madalena egunean. Bermeoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Ortube Ontziaren Lagun Elkarteak eta Itsasmuseumek hitzarmen berri bat sinatu dute EAEn bizirik dirauten tamaina handiko zurezko azken hiru ontzietako bat berreskuratzeko lanak amaitzeko, hura museo nabigagarri bihurtzeko helburuarekin. Ontzia, bere ezaugarriengatik, XX. mendean Bizkaian izandako eraikuntza-garapenaren […]

Read More… from Ortube arrantza-ontzia berreskuratu eta zabaltzeko zaharberritze-proiektua azken fasean sartu da

Mintzolak Odei Guirado eta Fernando Oiartzunen ikerketa-lan monografikoak saritu ditu

Hiru lan aurkeztu dira deialdi honetan, eta epaimahaiak horietako bi hautatu ditu, hain zuzen, Odei Guiradoren Babes-sistema, haurrak eta eguneroko mintzamoldea. Harreman-mundu bat euskaratik eta euskaraz harilkatzeko ikerketa aplikatua, eta Fernando Oiartzunen Leitzako hitanoa: corpusa osatzeko eta erabilera berpizteko saiakera. Ikertzaile bakoitzak 3.000 euro gordin jasoko ditu, eta 2026ko otsailaren 27ra bitarteko epea izango du […]

Read More… from Mintzolak Odei Guirado eta Fernando Oiartzunen ikerketa-lan monografikoak saritu ditu

Izaskun Ellakuriaga kazetari eta euskaltzalea hil da

Durangoko Azokaren Komunikazio eta Marketin arduraduna izan zen hainbat urtez eta lan horretan jarraitu zuen heriotzara arte. Horrekin batera Bizkaia Irratian esatari eta Gerediaga Elkarteko komunikazio lanetan ziharduen. 53 urte zituela hil zen atzo arratsaldean Izaskun Ellakuriaga Bustintza. Gerediaga Elkarteko komunikazio arduraduna, Durangoko Azokaren komunikazio eta Marketinaren erantzulea eta Bizkaia Irratiko esataria zen. Gerediagak adierazi […]

Read More… from Izaskun Ellakuriaga kazetari eta euskaltzalea hil da

Markalariak, euskarazko komunikazio-agentzien lehen topaketa

Besteak beste, belaunaldi berriei euskaraz sortzeko pizgarri eta eredu izatea du helburu egitasmoak. Arteman, AZK, Burutu, Sorland, TaPuntu eta The Niu euskal komunikazio-agentziak lehen aldiz elkartu ziren ostiralean, Markalariak izenarekin aurkeztutako jardunaldian, eta Euskal Herriko komunikazio-agentzien artean topagune bat sortzeko helburuarekin. Ekitaldia sektoreko profesionalen arteko ezagutza partekatzeko, lankidetza bultzatzeko eta komunikazioaren erronka berriei elkarlanean erantzuteko […]

Read More… from Markalariak, euskarazko komunikazio-agentzien lehen topaketa