La Encartada Fabrika Museoak bere ondarearen berreskuratze programa abiatu du

Proiektu horren helburua fabrikako makinak berreskuratzea eta martxan jartzea da, baita etorkizunean jantziren bat ekoiztea ere. Balmasedako La Encartada Fabrika Museoaren berreskuratze mekaniko eta erabilgarriaren programa abian da. Proiektu horren helburua fabrikako makinak berreskuratzea eta martxan jartzea da, baita etorkizunean jantziren bat ekoiztea ere, garai bateko lantegiaren makineria baliotsua martxan jarriz, non denbora duela 100 […]

Read More… from La Encartada Fabrika Museoak bere ondarearen berreskuratze programa abiatu du

‘Oinak hodeietan’ programarako proposamen eszenikoak aurkezteko deialdia zabalik da

Proposamenak ekainaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dira. Nafarroako arte eszenikoen sektore profesionala laguntzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak Oinak hodeietan programa aurkeztu dute. Azaldu dutenez, “lurraldean zehar kultur programazioa dibertsifikatzea eta antzerkirako, zirkurako, magiarako edo dantzarako espazio berriak aurkitzea du helburu ekimenak, eta, beraz, ikusleek esperientzia kultural eta artistikoaz gozatzeko beste modu bat […]

Read More… from ‘Oinak hodeietan’ programarako proposamen eszenikoak aurkezteko deialdia zabalik da

Euskal artista eta udalerrien ordezkaritza zabal batek bat egin du ‘Geuretik Sortuak’ egitasmoarekin

  Udalbiltzak proiektuari buruzko bi datu berri eman ditu aditzera: bost film laburrekin film luzea egingo duen ekoiztetxea Adabaki Ekoizpenak izango da; ipuinak, berriz, Udalbiltzaren izenarekin argitaratuko dira, profesional-talde baten laguntzaz. Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren aurkezpen ekitaldia egin dute Oiartzungo Arizmendi Enea eraikineko lorategian. Zita honen helburua bikoitza izan da: batetik, proiektuan parte hartuko duten […]

Read More… from Euskal artista eta udalerrien ordezkaritza zabal batek bat egin du ‘Geuretik Sortuak’ egitasmoarekin

Martin Ugalde gogoratzeko hainbat jarduera antolatu dituzte datozen hilabeteetarako

Urtean zehar garatuko den egitasmoak bi helburu ditu: Ugalde gogora ekarri, eta bere lana berriro azaleratu, erakutsi eta edonorren eskura jarri. Martin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarraren (Andoain, 1921 – Hondarribia, 2004 ) jaiotzaren mendeurrenaren karietara antolatuko diren egitasmoak aurkeztu dituzte Andoaingo Martin Ugalde parkean. “Bertaratutako erakunde eta eragileok denon artean urtean zehar garatuko den […]

Read More… from Martin Ugalde gogoratzeko hainbat jarduera antolatu dituzte datozen hilabeteetarako

Ikastolen jaiek Euskal Joko eta Kirolen Topaketak aurkeztu dituzte

Topaketa hauen oinarria ludikoa izango dela adierazi dute Ikastolen elkarteko kideek. “Lehia egongo den arren, ongi pasatzea da helburua, elkar ezagutu, harremanak estutu eta guztiak txapeldun izatea. Ikastolen jaiek, Ikastolak Herriari dinamikaren baitan, Euskal Joko eta Kirolak ekimena antolatu dute gaur, Euskadiko Herri Kirol Federazioaren egoitzan. Azaldu dutenez, bost topaketa antolatu dituzte: Ipar Euskal Herrian, […]

Read More… from Ikastolen jaiek Euskal Joko eta Kirolen Topaketak aurkeztu dituzte

Eneko Bidegain ikertzaileak irabazi du ‘Jon Bilbao 2021’ katedra

Euskal Herrian jatorria duten eta diasporan bizi diren euskal herritarrek Euskal Herriari buruzko informazioa nola lortzen duten aztertuko du. Eneko Bidegain idazle eta kazelaria (Baiona, 1975) izango da aurtengo Jon Bilbao Katedrarako ikerlaria. Bidegainek hilabeteko egonaldia egingo du abuztu eta abendu artean, AEBetako University of Nevada, Renoko Center For Basque Studies egoitzan. Ikerlariak Euskal Herri kontinentaleko jatorriko […]

Read More… from Eneko Bidegain ikertzaileak irabazi du ‘Jon Bilbao 2021’ katedra

Ekidak ‘Manifestua’ ikuskizuna taularatuko du Elorrion, Gasteizen, Azkoitian eta Berriozarren

Literatura, musika eta eszenografia uztartuz, kantuen eta poesiaren bidez hausnarketa politikoak plazaratzea eta arteak eta artistek duten eginbeharri buruzko galderak egitea da ikuskizunaren asmoa. Hiru musikari, hiru abeslari eta bi errezitatzaile oholtza gainean, artearen potentzial iraultzaileaz hitz egiten ikusiko ditugu Ekida kultur ekimen sozialistak antolatutako Manifestua ikuskizunean. “Literatura, musika eta eszenografia uztartuz, kantuen eta poesiaren […]

Read More… from Ekidak ‘Manifestua’ ikuskizuna taularatuko du Elorrion, Gasteizen, Azkoitian eta Berriozarren

Maskarada gogoratzeko unitate didaktikoa eta argazki erakusketa ibiltaria, Leioan

Ikus-entzunezko materiala ere izango da ikusgai www.lamiakomaskarada.eus webgunean. “Asmoa da Leioako ikasleen artean gure tradizio baliotsuenetako bat ezagutaraztea, eta, gainera, haien xehetasunak ezagutuz gozatzea”. Maiatzeko azken ostiralean egin ohi dute urtero Maskarada Leioako Lamiako auzoan, aurten, baina osasun egoera kontrolpean ez dagoenez, bertan behera utzi behar izan dute ekimena. Hori dela eta, Leioako Udalak eta […]

Read More… from Maskarada gogoratzeko unitate didaktikoa eta argazki erakusketa ibiltaria, Leioan

‘H-Artzetik, poesia musu zapietan’ ikuskizuna taularatuko dute igandean, Gasteizen

Diziplina ezberdinak uztartzen dituen ordubete inguruko emanaldia da; Artzeren poemak, zuzeneko musika, arte plastikoak, ikus-entzunezko proiekzioa… barnebiltzen dituen ikuskizuna da”. Joxan Artzeren ibilbide poetikoaren irakurketa eta berrinterpretazio bat egitea da H-Artzetik, poesia musu zapietan ikuskizunaren helburua. Sorkuntza prozesu kolektibo baten bidez poeta eta bere obra ezagutu, eta gaur egungo galbahetik igaro ondoren egindako kontaketa bat […]

Read More… from ‘H-Artzetik, poesia musu zapietan’ ikuskizuna taularatuko dute igandean, Gasteizen

Durangoko Azokak IV. Sormen Beka DA! aurkeztu du

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Bekaren zenbatekoa 15.000 euro izango da, eta sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak laugarren urtez jarraian jarriko dute abian Sormen Beka DA egitasmoa, Durangoko Azokan. Aurtengoan kultur sorkuntza digitala izango da saritua, edozein generotakoa. Egitasmoaren helburua da euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile […]

Read More… from Durangoko Azokak IV. Sormen Beka DA! aurkeztu du