Lurraldeko liburutegi-mediateketako langileei zuzendutako euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio mintegiak antolatu dituzte

Urtarrilaren 21 eta 28an, irakurketa publikoaren profesionalek joan berri den urteko euskarazko berritasunen hautaketa baten deskubritzeko parada ukanen dute. Honela, literatura, disko eta ikus-entzunezko produkzioari buruzko ezagutzak hobetzeko aukera eskainiko zaie. 2010az geroztik Bilketa proiektuarekin bat eginik, Baionako Mediatekaren eta Biblio64-ren partaidetzarekin, Euskal Kultur Erakundeak euskararen eta euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio egunak antolatzen ditu irakurketa […]

Read More… from Lurraldeko liburutegi-mediateketako langileei zuzendutako euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio mintegiak antolatu dituzte

‘Geuretik Sortuak’ beka deialdian parte hartzeko epea zabalik da

Euskal artisten sormena eta euskal herrietako idiosinkrasia uztartzea du helburu Geuretik Sortuak proiektuak, euskaraz egindako artearen sormena eta hedapena bultzatzeko. Udalbiltzak abenduaren 2an Durangoko Plateruena antzokian aurkeztutako Geuretik Sortuak kultur proiektuak eman ditu bere lehen pausuak. Zinemagintza, literatura eta antzerkigintzan aritzen diren euskal artistei zuzendutako beka deialdia zabaldu du, eta otsailaren 5era arte iraungo du […]

Read More… from ‘Geuretik Sortuak’ beka deialdian parte hartzeko epea zabalik da

Durangoko Plateruena antzokia agurtzeko ‘Zilak hautsak’ zikloa antolatu dute

Garik eta Josuk (Hertzainak), Aiorak eta Pitik (Zea Mays) eta Anarik parte hartuko dute, besteak beste, Durangoko Plateruena antzokia agurtzeko antolatu duten Zilak hautsak izeneko zikloan. Durangoko Berbaro euskara elkarteko kideek jarri zuten martxan Plateruena antzokia 2004ko urriaren 28an. Bilboko Kafe Antzokiaren irekierak piztu zien antzoki bat zabaltzeko ideia bertako kideei, eta, hala, 900 bazkideko […]

Read More… from Durangoko Plateruena antzokia agurtzeko ‘Zilak hautsak’ zikloa antolatu dute

Donostiako San Telmo Museoak zaharberritutako 10 kanoi jarri ditu ikusgai klaustroan

Udaberrian Urgull mendira eramango dituzte hamar kanoiak. San Telmo Museoaren klaustroan ikusgai dauden hamar kanoi hauek Donostiako historiarekin lotuta daude. Hiribilduaren kokapen estrategiko eta mugakideak hiriaren historia markatu du, batez ere XVI. mendetik XIX. mendearen amaierara arte, eta mendeetan zehar goarnizio militarrekin bizi izan zen populazioa. Ondorioz, hauetaz gain, bereziki Urgull mendian eta bere inguruan, […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak zaharberritutako 10 kanoi jarri ditu ikusgai klaustroan

Sorkuntza mota ezberdinei bide emateko aretoa ireki dute Leitzan

Zuzeneko kontzertuak, dantza ikastaroak, erakusketak, antzerki emanaldiak eta aurkezpenak, besteak beste, antolatzeko eraikina izango dela nabarmendu du Leitzako Udalak. Leitza herri bizia da eta sorkuntza mota ezberdinei bide emateko, erabilera anitzeko areto berri bat eraiki dute. Herri Areto honek sortzaileentzako eskuragarri egongo den espazio publikoa izateaz gain, eskaintza propioa ere izango du. Udalak deialdi publiko […]

Read More… from Sorkuntza mota ezberdinei bide emateko aretoa ireki dute Leitzan

Johañe Etchebest Euskal Kultur Erakundeko zuzendari berria izango da

24 urtez EKEko zuzendaria izan ondoren, Pantxoa Etchegoin-ek 2021eko urtarrilaren 30ean hartuko du erretiroa. Etchebest, berrogei urteko zuberotarra, euskal dantzan eta musika tradizionalean aditu gisa ezaguna da. Pantxoa Etchegoin-ek Euskal Kultur Erakundeko (EKE) zuzendaritza utzi eta Dantzarien Biltzarreko misio arduraduna izandako Johañe Etchebesti pasatuko dio kargu horren lekukoa. Etchegoienek hogeita lau urte eman ditu zuzendaritza […]

Read More… from Johañe Etchebest Euskal Kultur Erakundeko zuzendari berria izango da

Bilboko Kafe Antzokiak mende laurden bat bete du

“Horrela ikusten dugu etorkizuna, emankor, oparo; musikaz, bertsoz, jaiz, antzerkiz, dantzaz betea; beste 25 urte zuekin, indartsu, motibatu, prest”. Kafe Antzokiak mende laurdena bete berri du, baina pandemiak “nahiko genukeenaren moduko lagunarte jendetsuan ospatzea eragotzi du, edonola ere, 25+1 urteurrena merezi duen moduan ospatuko dugu, eta mundiala izango da”, adierazi dute bertako kideek webgunean zabaldu […]

Read More… from Bilboko Kafe Antzokiak mende laurden bat bete du

Etxepare Euskal Institutuak 10 urte bete ditu

Euskara, euskal kultura eta sorkuntza nazioartean zabaltzeko helburuarekin sortu zen Etxepare Euskal Institutua. Etxepare Euskal Institutuak 2010eko urriaren 29an ireki zituen ateak, Euskal Herriko eta atzerriko eragileekin elkarlanean, euskara, euskal kultura eta sorkuntza nazioarte mailan sustatu eta ezagutzera emateko. Euskal institutuak beste herrialde eta kulturekin harreman iraunkorrak eraikitzea izan du xede hasieratik, elkarri balioa eman […]

Read More… from Etxepare Euskal Institutuak 10 urte bete ditu

Gure Zirkuak 34 emanaldi eskainiko ditu Tolosan urtarrilaren 10era arte

Urtarrilaren 10ra arte egongo da Gure Zirkua Tolosako San Esteban auzoko aparkalekuan altxa duten karpan. Orotara 34 emanaldi eskainiko ditu Gure Zirkuak Tolosan, 2021eko urtarrilaren 10era arte. Hasiera batean, 22 emanaldi eskaintzea erabaki zuten, baina deialdiak izan duen “erantzun bikaina” kontutan hartuta, beste hamabi saio egitea erabaki dute. Abenduaren 28an, 29an eta 30ean eskainiko dituzte […]

Read More… from Gure Zirkuak 34 emanaldi eskainiko ditu Tolosan urtarrilaren 10era arte

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria kalean da

16 urte bitarteko haur eta gazteentzat ehunka erreferentzia biltzen ditu katalogoaren 22. edizioak: musika, DVD filmak, informatika, aldizkariak, liburuak, jostailu eta jokoak, gurasoentzako produktuak… Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko […]

Read More… from Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria kalean da