Gipuzkoako 40 udalerritan 150 jarduera inguru egingo dira ondarea transmititzeko

Ondarearen Europako Jardunaldien V. edizioak egitarau zabalagoa du; edukiera mugatua izango da eta aldez aurretik eman beharko da izena. Kontaiguzu Ondarea! Ondarea eta Hezkuntza da gaur goizean Mari Jose Telleria Kultura Foru Zuzendariak aurkeztutako Ondarearen Europako Jardunaldien V. edizioaren programaren izena; bertan izan da programa osatzen duten 70 antolatzaileen ordezkaritza txiki bat ere: Leire Arandia, […]

Read More… from Gipuzkoako 40 udalerritan 150 jarduera inguru egingo dira ondarea transmititzeko

Tabakalerak egitarau berezia prestatu du bere 5. urteurrena ospatzeko

Ostegunean emango diote hasiera egitarauari Julio Le Parc artistaren Kuboa eskulturaren aurkezpenarekin. Donostiako Tabakalerak bost urte beteko ditu irailaren 11n nazioarteko kultur zentro gisa ateak zabaldu zituenetik eta urteurrena ospatzeko asmoz, irailaren 10etik 12ra bitartean, adin guztiei zuzendutako programa berezia prestatu dute. “Bost urtetan eginiko ibilbidea gogoratu eta bere garrantzia azpimarratuko da asteburuan zehar, eta bizi […]

Read More… from Tabakalerak egitarau berezia prestatu du bere 5. urteurrena ospatzeko

‘Harria Hitz’ bisita gidatua egingo dute uztailaren 25ean, Usurbilen

Ibilbideak euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu eta horretarako Usurbilen ikus daitezkeen zenbait elementu ezagutuko dituzte bertara hurbiltzen direnek. Ereiten Kultur Zerbitzuak-eko kideak Harria Hitz bisita gidatuekin bueltan dira beste behin. Uda eta udazkenari begira sorpresa eta ekitaldi berriak prestatu dituztela iragarri dituzte euren webgunean. Hala, aurtengo lehenengo bisita gidatua uztailaren 25ean […]

Read More… from ‘Harria Hitz’ bisita gidatua egingo dute uztailaren 25ean, Usurbilen

Udarako ‘Kultur Uheri’ ekimena antolatu dute Ondarroan

Ikuskizunak askotarikoak izateaz gain, balore zehatzak lantzeko tresna gisa ere aurkeztu dituzte: berdintasuna, euskara, aniztasuna, topiko sexistak haustea, estereotipoak… horiez gain umorearentzako tartea ere egongo da. Sarrerak uztailaren 24tik aurrera egongo dira salgai Turismo Bulegoan. Kultur Uheri ekimena antolatu du Ondarroako Udalak uda sasoirako. Hala, uztailaren 31tik abuztuaren 30era bitartean herriak askotariko kultur ekimenez gozatzeko […]

Read More… from Udarako ‘Kultur Uheri’ ekimena antolatu dute Ondarroan

Uharte Zentroak ‘Etxean egina’ ikerketa deialdia ireki du

Uztailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak. Uharte Zentroak bi hilabeteko hiru egoitza eskainiko ditu etxetik egiten diren ikerketa edo ekoizpenetarako, gaia edozein dela ere. “Gorputz, gizarte, ekonomia eta lan paradigma nabarmen aldatzen ari den une honetan, aukera eman nahi diegu, hainbat arrazoi direla medio, lantokia etxean izan behar dutenei, etxetik mugitu ezin direlako […]

Read More… from Uharte Zentroak ‘Etxean egina’ ikerketa deialdia ireki du

Komisario Berriak programak 2020ko komisariotzako praktiken inguruko ikerketa proiektuak aukeratu ditu

Komisario Berriak 2020 aukeratu dituzte Iñigo Gomez, Itziar Gutierrez eta Ane Lekuonak aurkeztutako Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan. Gasteizko bideo-musikal jaialdia 80ko hamarkadan; Arteriak-ek proposatutako #AGORA / CEMENTO / CODIGO; eta Mario Ortiz Paniegoren Espacio Publicitario proiektuak izan dira hautatuak. Komisario Berriak 2020 proiektuak gaur eguerdian argitaratu ditu aurtengo edizioan babestuko diren […]

Read More… from Komisario Berriak programak 2020ko komisariotzako praktiken inguruko ikerketa proiektuak aukeratu ditu

Ohiko Bilboko Aste Nagusitik Aste Nahasiara

Bilboko Konpartsen arabera, “abuztuaren 22tik aurrera pandemiak eta krisi ekonomikoak jotako Bilbo alaitzeko, entretenitzeko eta kultura eskaintzeko bitartekoa izango da”. Aste Nahasia iragartzeko kartel lehiaketa jarri dute martxan. Pasa den larunbatean ospatzekoa zen Konpartsakide Eguna, “Aste Nagusirako motorren beroketari hasiera ematen dion konpartsen arteko ospakizuna”, Ainhoa Riveiro eta Iñigo Iglesias Bilboko Konpartsetako bozeramaileek azaldu dutenez. […]

Read More… from Ohiko Bilboko Aste Nagusitik Aste Nahasiara

Dona Dona Katona Zikloa bueltan da Gasteizen

Bi lantegi antolatu dira: irailaren 2an, Makedo. Kartoiarekin sortzeko tailerra eta irailaren 9an, berriz, Bitxigintza eta osagarriak sortzeko tailerra. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak uda honetan etxeko txikienei eta beren familiei zuzendutako eskaintza berezia proposatu du. Dona Dona Katona zikloaren baitan, bi lantegi antolatu ditu iraileko asteazken arratsaldeetarako: irailaren 2an, Makedo. Kartoiarekin sortzeko tailerra eta irailaren […]

Read More… from Dona Dona Katona Zikloa bueltan da Gasteizen

Konektatzeko, pentsatzeko eta sortzeko gunea Bilbon

Bilboko Alondegiak birplanteatze prozesu bat egin du, errealitate garaikidera egokitzeko. Hala, mediateka zerbitzu tradizionalen liburutegi bat izatetik liburutegi garaikide bat izatera igaroko da. Bilboko Alondegiako Mediateka 2010ean inauguratu zen, eta, urtero, milioi erdi pertsona baino gehiago igarotzen dira bertatik. Zentroak birplanteatze prozesu bat egin du, errealitate garaikidera egokitzeko, egunerokoan izandako bilakaerarekin bat etorriz eta zentroaren […]

Read More… from Konektatzeko, pentsatzeko eta sortzeko gunea Bilbon