Ikus-entzunezko lana sarituko da III. Sormen Beka DA! deialdian

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. 2021. urteko Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute hirugarren urtez Sormen Beka Da. Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak izango […]

Read More… from Ikus-entzunezko lana sarituko da III. Sormen Beka DA! deialdian

Donostiako Urgull mendiko ondare historikoa eta naturala ezagutzeko mapa eta app bat aurkeztu dituzte

San Telmo Museoak aurkeztu duen mapak ondare historikoa eta naturala ezagutzeko ibilbide bat proposatzen du. App-an, berriz, begiratokiak, naturari buruzko informazio gehiago eta museoaren bildumako argazki zaharrak gehitu zaizkio ibilbideari. Donostiako Urgull mendiak duen aberastasuna hobeto ezagutzeko, San Telmo Museoak bi euskarri landu eta prestatu ditu bertako ondare historiko eta naturalaren puntu garrantzitsuenak aurkezten dituen […]

Read More… from Donostiako Urgull mendiko ondare historikoa eta naturala ezagutzeko mapa eta app bat aurkeztu dituzte

Bilboko Konpartsek Jai herrikoiak aldarrikatuko dituzte larunbatean

Prentsaurreko batekin abiatuko da larunbat honetako egitaraua, 12:30ean, Areatzan. Arratsaldean, berriz, “kalejira-manifestazioa” izango da, 18:00etan Arriagatik abiatuta. Bilboko konpartsek adierazi dutenez, “osasun-krisiak eragotziko du aurten Konpartsakide Eguna normaltasunez burutzea”. Bilboko Aste Nagusirako motorren beroketari hasiera ematen dion konpartsen arteko ospakizuna da ekimena. Hala ere, Konpartsek jai herrikoiak aldarrikatzeko aukera ez dute galdu nahi izan, eta […]

Read More… from Bilboko Konpartsek Jai herrikoiak aldarrikatuko dituzte larunbatean

[Bideoa] Corine Cellaren ‘Basa’ eta ‘Zuhaitzarekin solasean’ proposamenekin dator Hendaiako Borderline Fabrika

Gogoeta artistikoa egin eta izaki biziak esploratzeko gonbita egin nahi dute bi ekintza hauekin. Borderline Fabrikak antzerkia, dantza eta kale marrazkia uztartzen dituen Soak egitasmoa abiatu du aurten, Hendaiako Geltokiko auzoan. Talde abentura dela diote antolatzaileek eta oraingoan, Corine Cella sortzailea gonbidatu dute. Cella auzoko izaki biziak esploratzeko gonbita egin nahi du Basa egitasmoaren bidez. […]

Read More… from [Bideoa] Corine Cellaren ‘Basa’ eta ‘Zuhaitzarekin solasean’ proposamenekin dator Hendaiako Borderline Fabrika

Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria martxan

Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 6ra arte egongo da zabalik. 1983an abian jarri zenetik, Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egiten dioten emakume eta gizonen obra osoari aitorpena egiten dio. Urtero Legez, Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Sariaren edizio berri bat jarri du martxan. Helburua, bere bizi ibilbidean nabarmenak izan diren pertsonen lana aitortzea da. Sariak euskal kulturarekiko […]

Read More… from Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria martxan

Urmuga, Euskal Herria zeharkatuko duen mendi ibilaldi musikatua aurkeztu dute

Musika eta mendizaletasuna uztartuz, egitasmoak Euskal herrian zehar osatuko den bidai barneratzaile eta integratzailea izan nahi du. Urmuga proiektua aurkezteko bildu dira gaur Donostiako Tabakaleran. Urmuga uztailaren 14tik abuztuaren 1era bitartean Euskal Herrian zehar egingo den mendi ibilaldi musikatua da, 19 etapetan banatuta: “ekialdetik mendebaldera, Angulo mendatetik Hiru Erregeen Mahairaino, Urduñatik Isabaraino”. Herrietan eta mendi […]

Read More… from Urmuga, Euskal Herria zeharkatuko duen mendi ibilaldi musikatua aurkeztu dute

Aniztasuna, eta adin tarte ezberdinei zuzendutako egitarau oparoa dakar Gasteizko Oihanederrek

Proposamenak uda osora begirakoak izango dira: alde batetik, beste urte batzuetan jorratu dituzten jarduerak berriztu dituzte (Gasteiztarrak Arraun The World, Kortxeak & Krispetak, Irri barra gauak…), eta bestetik, proposamen berriak eskainiko dituzte, egoera berrira egokituz. Martxoaren 4an egin zuten Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean azken jarduera. Baina lanean jarraitu dute, eta besteak beste, ekainera bitarteko hilabeteetan […]

Read More… from Aniztasuna, eta adin tarte ezberdinei zuzendutako egitarau oparoa dakar Gasteizko Oihanederrek

1936ko Gerra Usurbilen nola bizi izan zuten aztertzeko proiektua abian

Ion Martin usurbildarrak, Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak, memoria historikoa osatzeko helburuarekin, hiru urterako hitzarmena sinatu dute. “Zer gertatu zen Usurbilen, 1936an, faxistak herrian sartu zirenean? Nortzuek egin zieten aurre? Zeintzuek jo zuten erbestera? Zein izan zen emakumearen rola gerran? Non daude garai hartako lubakiak?”, galdera horiei eta beste hainbati erantzuteko proiektu proposamena […]

Read More… from 1936ko Gerra Usurbilen nola bizi izan zuten aztertzeko proiektua abian

Arabako Gazte Sortzaileak Beka abian da

Gazteen euskarazko kultur sorkuntza sustatzea da beka honen helburua, bereziki, ahozko transmisioarena eta berrikuntzarena. Proiektuak abuztuaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira. Oihaneder Euskararen Etxeak, Arabako Aldundiak eta Gasteizko Udalak elkarlanean, 2020ko Gazte Sortzaileak beka abiatu dute. Proiektuak abuztuaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira. Gazteen euskarazko kultur sorkuntza sustatzea da beka honen helburua, bereziki, […]

Read More… from Arabako Gazte Sortzaileak Beka abian da

Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiak ateak irekiko ditu bihar, hilak 16

Zine-programazioari ere hilaren 17an ekingo diote berriro. Azken bi asteotan Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegia mailegu eta itzulketa zerbitzuak eskaintzen aritu da, bihartik aurrera berriz, aurrerapauso bat eman eta liburutegi barruko espazioa zabalduko dute, zenbait murrizketekin, baina ohiko ordutegiarekin: 10:00etatik 20:00etara, asteartetik larunbatera, eta 10:00etatik 14:00etara, igande eta jaiegunetan. Hala, erabiltzaileak Ubikera sartu ahal izango dira, […]

Read More… from Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiak ateak irekiko ditu bihar, hilak 16