Kuplak Gasteizen egingo duten ‘Kulturaren Hiletan’ parte hartzeko deia egin du

Goizeko 11:00etan elkartuko dira Gasteizko Gobeo Hotelean. Autoan joan nahi ez dutenek, berriz, 11:45ean Lakuan elkartzeko aukera izango dute. Kupla plataforma kulturaren sektorearen egoerari erantzuteko sortu da. Kultura eta sormen-industrian diharduten langileen plataformak bihar, ekainak 13, Gasteizen egingo den auto-karabanan parte hartzeko deia egin du. “Kulturarik gabe ez dagoelako gizarterik”, adierazi dute. “Ez dago ezagutzarik, […]

Read More… from Kuplak Gasteizen egingo duten ‘Kulturaren Hiletan’ parte hartzeko deia egin du

[Bideoa] Jon Maiak idatzitako ‘Bihar’ manifestutik abiatuta, ‘Bestemundubat.eus’ webgunea sortu dute

Atarian edonork eman ahal izango dio atxikimendua manifestuari. Horretaz gain, webgunea bisitatzen duenak manifestuak iradokitzen dizkion ideiekin bere ekarpenak egin ahal izango ditu testu, marrazki, audio mezu, bideo edo musikaren bidez. Covid-19aren ondorioz sortutako krisia hasi zenetik, Jon Maia bertsolaria beharra izan dutenentzat edo kaltetuta egon direnentzat poema pertsonalizatuak idazten aritu da, guztira 280 bertso […]

Read More… from [Bideoa] Jon Maiak idatzitako ‘Bihar’ manifestutik abiatuta, ‘Bestemundubat.eus’ webgunea sortu dute

Kupla, Kultura eta sormen-industrian diharduten langile guztiak biltzeko plataforma sortu dute

Kulturaren egoera eraldatzeko sortu da Kupla kultura plataforma. Kultur alorreko teknikariak, artistak, enpresak… bildu dira Kupla izeneko kultura plataforma honetan, “kultura- eta sormen- industriarekin zerikusia duten pertsona guztiak”. Hala, argitaratu duten manifestu baten bidez, erakundeengana zuzendu dira pandemiak bere jardueran eta, ondorioz, etorkizunean sortu duen ziurgabetasunaren aurrean, sentitzen duten babesgabetasuna azaltzeko asmoz: Ez gaitzazue desagertzen […]

Read More… from Kupla, Kultura eta sormen-industrian diharduten langile guztiak biltzeko plataforma sortu dute

Kultura arriskuan dagoela salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Kultura arriskuan dagoela salatzeko, Kulturgintzako hainbat eragile, sortzaile eta profesionalek ostiralean, ekainaren 12an, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dituzten elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute. “Ikus-entzunezko sortzaileak gara, artistak gara, musika arlokoak, literatura arlokoak, kultur kudeatzaileak, hezitzaileak, teknikariak, folklorea gara, sortzaileak gara, ikusleak gara, artea gara, kultura gara, arriskuan gaude, hemen gaude. Kultura gara […]

Read More… from Kultura arriskuan dagoela salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan

‘Gau beltza’ ospakizuna lantzeko ikastaroa antolatu du UEUk

Ikastaroa irailaren 4an izango da Baionan, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara. Matrikula zabalik dago jada. Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, Gau beltza (Arimen Gaua) ospakizuna lantzeko ikastaroa antolatu du. “Badira urte batzuk globalizazioaren ufadaz Halloween ospakizuna zabaltzen ari dela Euskal Herrian. Ospakizun hori Domu Santu bezperan ospatzen da, urriaren 31ko gauean”, azaldu dute antolatzaileek. […]

Read More… from ‘Gau beltza’ ospakizuna lantzeko ikastaroa antolatu du UEUk

Idurre Eskisabel, Josu Amezaga eta Amelia Barquin ‘Euskara ere normalitaterantz?’ mahai-inguruan

‘Geroa euskaratik’ kanpainaren baitan, elkarlanean antolatu dute mahai-ingurua Kontseiluak eta Martin Ugalde Foroak. Ekainaren 4an izango da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Kontseiluaren arabera, normalitate berri bat dugu jokoan , “COVID-19ak agerian utzi dituen hutsune eta desberdinkeriei aurre egiteko bestelako neurri eta erabakiak hartu behar baitira”. Eta iparrorratz horretan euskarak ere egon behar duela ziur […]

Read More… from Idurre Eskisabel, Josu Amezaga eta Amelia Barquin ‘Euskara ere normalitaterantz?’ mahai-inguruan

Xabier Lete omenduko du Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 32. edizioak

Kazetaritza edo komunikazio lanak irailaren 18ra bitartean aurkeztu ahal izango dira  Andoaingo Udalera posta arruntez bidaliz edota helbide elektroniko honetara igorriz: raks@andoain.eus. Aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia egin du Andoaingo Udalak, eta urteroko moduan deialdiaren xehetasunak aurkeztu dituzte Andoaingo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Donostian. XXXII. edizioa da aurtengoa eta iaz hasitako berrikuntzei jarraiki, aurten […]

Read More… from Xabier Lete omenduko du Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 32. edizioak

Donostiako Liburutegiak eta San Telmo Museoa zabalik ekaineko lehen astetik aurrera

Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatilak ere zabalik egongo dira ekainaren 1etik aurrera. Programazioaren arabera joango dira ordutegiak egokitzen. Oraingoz, egunero ordutegi hau izango dute: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Kultura-deskonfinamendua ekainaren 1ean hasiko da Donostian, eta Donostia Kulturak gune gehienak eta aurrez aurreko zerbitzu batzuk zabalduko ditu, liburutegi-maileguak eta sarreren kudeaketa, besteak beste. Donostia Kulturako kideek […]

Read More… from Donostiako Liburutegiak eta San Telmo Museoa zabalik ekaineko lehen astetik aurrera

Ahozkotasunari eta hezkuntzari buruz EHUko Uda ikastaroetan

“Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika” izeneko ikastaroa uztailaren 9an eta 10ean egingo dute. Mintzola Ahozko Laborategiaren arabera, ahozkotasuna euskara ikasgaian landu ohi da maiz, baina ahozko komunikazioa edonon eta edonoiz ageri zaigu: “ikastetxetako gainerako ikasgaietan ez ezik, ikasgelako zein handik kanpoko giza harremanetan ere bai”, adierazi dute. “Antzerkia, bertsolaritza, kantua… horien bidez ahozkotasuna modu […]

Read More… from Ahozkotasunari eta hezkuntzari buruz EHUko Uda ikastaroetan

UEUk hamabi ikastaro eta bost jardunaldi eskainiko ditu udan

Eibar, Donostia, Usurbil, Iruñea eta Baionan izango dira ikastaroak uztailaren 13tik 4ra bitartean. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Hamabi ikastaro eta bost jardunaldi eskainiko ditu denetara Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), uztailaren 13tik irailaren 4ra bitartean, Eibar, Donostia, Usurbil, Iruñea eta Baionan. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Hala, aurrekaririk gabeko egoera honetan, Udako Euskal […]

Read More… from UEUk hamabi ikastaro eta bost jardunaldi eskainiko ditu udan