Donostia Kulturak eduki digital berriak bultzatuko ditu ‘DKEtxean’ agendatik

Helburua hemengo sortzaileen aldeko apustuan sakontzea da, eta horrekin batera herritarrek kultur ekoizpen biziez gozatzen jarrai dezaten laguntzea. Lehendik iragarritako online zerbitzu eta edukiez gainera, Donostia Kulturak bere eduki digitalak sortuko ditu orain ikuskizunen, literaturaren eta ilustrazioaren arloan, eta klik batean eskainiko dizkie herritarrei berrogeialdiak iraun bitartean. Literatur eskaintza joan den astelehenean hasi zen, martxoaren […]

Read More… from Donostia Kulturak eduki digital berriak bultzatuko ditu ‘DKEtxean’ agendatik

Herritarrek egiten dituzten esku-hartze artistikoak bultzatzeko asmoz, ‘Getxoko Balkoiak’ lehiaketa abiatu dute

Ekimenak herritarrek beren etxeetako balkoi, terraza eta leihateetan egiten dituzten esku-hartze artistikoak bultzatzea eta saritzea du helburu. Getxoko Kultur Etxeak Getxoko Balkoiak lehiaketa abian jarri du herritarrek berrogeialdia dela eta, beren etxeetako balkoi, terraza eta leihateetan egiten dituzten esku-hartze artistikoak bultzatu eta saritzeko asmoz. Bat-batean sortu diren jarduera horiek abiapuntu hartuta, herritarrak beren gaitasun artistikoak […]

Read More… from Herritarrek egiten dituzten esku-hartze artistikoak bultzatzeko asmoz, ‘Getxoko Balkoiak’ lehiaketa abiatu dute

Borderline Fabrikak norberak bere buruarekin egingo duen bidaia bat proposatu du

HaziGazia fanzinearen 10. zenbakia ere sarean jarri dute eskuragai. Hendaiako garapen artistikoetarako gunean programatuta zeuden ekintza guztiak bertan behera geratu dira koronabirusaren krisiak eragindako egoeragatik. Gauzak horrela, Borderline Fabrikako kideek atseden hartzeko eta birpentsatzeko denbora hartzea erabaki dute. “Zuei bidaltzeko zera interesgarri edo dibertigarriak irudikatzen ari gara, zuekin partekatzen segitzeko asmoz”. Hala, L’Alakran konpainiarekin egindako […]

Read More… from Borderline Fabrikak norberak bere buruarekin egingo duen bidaia bat proposatu du

Gipuzkoa Kultura plataforma digitala herritarren eskura

Gipuzkoa Kultura plataforma digitalak kultur edukien eskaintza zabala eskainiko die herritarrei berrogeialdiak irauten duen bitartean. “Tresna garrantzitsu bat da isolamendu sentsazioa arintzeko, eta mesedegarria izan daiteke pertsona asko kulturara hurbiltzeko eta baita haientzat berriak diren jarduera eta ekimenetara hurbiltzeko ere”, azaldu du Gipuzkoako Kulturako diputatu Harkaitz Millanek. Eskaintza hau, batez ere gazteentzat dela interesgarria azpìmarratu […]

Read More… from Gipuzkoa Kultura plataforma digitala herritarren eskura

Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna ere bertan behera

Kulturaldiarako programatuta zeuden ekimenetako batzuk beste dataren batean eskainiko dituela iragarri du Basaizea elkarteak. Koronabirusaren krisiaren eraginez, bata bestearen atzetik doaz Euskal Herrian bertan behera geratzen ari diren ekimenak. Atzo Sarako Idazleen Biltzarra atzeratuko dutela ezagutzera eman genuen. Gaur berriz, Kulturaldia eta Nafarroaren eguna bertan behera utzi duela iragarri du Basaizea Kultur Batasunak. “Basaizeako kideok […]

Read More… from Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna ere bertan behera

‘#TabakaleraEtxean’ egitasmoa sortu dute

Donostiako Tabakalerak eskainiko dituen ekitaldiak zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango ditugu eta, orain arte egindako hitzaldi, aurkezpen eta bestelakoak kontsultagarri egongo dira. Berrogeialdian, Tabakalerak bere izaera publikoa eta kulturaren garrantzia aldarrikatu nahi izan du eta guztiok etxean egonagatik ere, ahalik eta kultur eskaintza aberats eta zabalena eskura jartzeko ahalegina egin du. Horretarako #TabakaleraEtxean sortu […]

Read More… from ‘#TabakaleraEtxean’ egitasmoa sortu dute

[BIDEOA] Kultur Errotak kulturgileentzako erakusleiho berria estreinatu du

Tokian tokiko euskara elkarteekin batera euskarazko formatu txikiko ikuskizunak eta tailerrak sustatzeko egitasmoa da Kultur Errota. kulturerrota.topagunea.eus/ da erakusleiho berria eta honen bidez, Euskaltzaleen Topaguneak tokian tokiko euskara elkarteekin batera euskarazko formatu txikiko ikuskizunak eta tailerrak sustatzen jarraituko du, Kultur Errota egitasmoaren bidez. Topaguneak duela 20 urte baino gehiago jarri zuen martxan Kultur Errota egitasmoa. […]

Read More… from [BIDEOA] Kultur Errotak kulturgileentzako erakusleiho berria estreinatu du

HIGA!, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa egingo dute Gasteizen

Irailaren 6tik 9ra bitartean egingo da, Gasteizko EHUko Letren Fakultatean eta Oineder Euskararen Rtxean. HIGA!, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa antolatu dute Gasteizko Udalak eta EHUk. Jardunaldi akademiko ludiko hauek 80 gazte akademiko, ekintzaile eta artista biltzea dituzte helburu, gure hizkuntzak biziberritzeari begira sare bat ehuntzeko asmoarekin. Lehenengo edizioa 2011n egin zen, bigarrena 2018an eta […]

Read More… from HIGA!, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa egingo dute Gasteizen

Durangaldeko sortzaile gazteen jarduna ezagutzeko ‘Pechakucha’ saio berria izango da, gaur

Durangoko Andra Mari elizpean, gaur, otsailak 6, iluntzeko 19:30ean, izango da hitzordua. Aurkezpen labur eta lagun arteko giroan, hiru jardun, proiektu eta lan ezagutzeko aukera izango da. Gerediaga Elkarteak antolatuta Pechakucha saioetan bosgarrena izango da honakoa. Durangaldeko gazte sortzaileak eta euren lanak ezagutzera emateko 2017an sortutako kultur egitasmoa da. Durangaldeko sortzaileei ohikoa ez den formatu […]

Read More… from Durangaldeko sortzaile gazteen jarduna ezagutzeko ‘Pechakucha’ saio berria izango da, gaur

AEBko Euskal Komunitateko gazteentzako hiru asteko egonaldia Euskal Herrian

Ateak Ireki egonaldiak AEBko familiekin, batez ere gazteekin, harremanak estutzea du helburu. Proiektuan parte hartu nahi dutenek martxoaren 31ra arte izango dute izena emateko aukera. AEBko Euskal Komunitateko gazteak, gure hizkuntzaz, gure ohiturez, gure kulturaz… blaitu eta etorkizunean euskal komunitatearen aktibo izan daitezen, Euskal Herrian hiru asteko egonaldia antolatu dute. Batzen Euskal Komunitatearen Proiektu Dinamika, […]

Read More… from AEBko Euskal Komunitateko gazteentzako hiru asteko egonaldia Euskal Herrian