Gazteak modu dibertigarri eta didaktiko batean euskarara hurbiltzeko unitate didaktikoak aurkeztu dituzte

Kike Amonarrizek diseinatutako lan honetan umorea da ardatz nagusia. Gazteak modu dibertigarri eta didaktiko batean euskarara hurbiltzeko asmoz, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Hizkuntzarekin jolasean izeneko tresna berria aurkeztu du. Interneten jarri dituzte unitate didaktikoak eskuragai, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta. Kike Amonarrizek sortu du tresna berria eta beste adin batzuetako neska-mutilentzat ere […]

Read More… from Gazteak modu dibertigarri eta didaktiko batean euskarara hurbiltzeko unitate didaktikoak aurkeztu dituzte

Bilboko Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketan izena emateko epea zabalik

Bilboko Jai Batzorde Mistoak eta Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatutako lehiaketa honetan izena emateko epea otsailaren 3ra arte egongo da zabalik. Datorren otsailaren 15ean, larunbata, hasiko dira Bilboko Inauteriak, Kopla Txikien Lehiaketa berriaren seigarren edizioarekin. Txapelketa Bilboko Kafe Antzokian egingo dute, 19:00etatik aurrera. Bertan edozein taldek parte hartu ahal izango du, izan elkarte, kuadrilla, bertso-eskola, konpartsa, […]

Read More… from Bilboko Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketan izena emateko epea zabalik

Txillardegi gogoratuko dute gaur eta igandea, Donostian

Gaur, osteguna, eta 12an, igandea, Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak bi ekitaldi antolatu ditu. Urtarrilaren 14an beteko dira zortzi urte Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazle eta ekintzailea hil zela. Urteurrena baliatuz, ekitaldiak egingo dituzte gaur bertan, 19.30ean eta igandean. Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenaren eskutik, gaurko hitzordua arratsaldeko 19:30ean izango da Alde Zaharreko San […]

Read More… from Txillardegi gogoratuko dute gaur eta igandea, Donostian

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria argitaratu dute

Webguneak eta paperezko edizioak bi atal nagusitan banatu dituzte edukiak: 0-12 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzakoa. Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 115 bat udal eta […]

Read More… from Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria argitaratu dute

‘Nik sinistetsut!’ festibalak Ondarroako emakume artistak oholtzara igoko ditu abenduaren 21ean

Helburuak emakumeek sortutako lanak kalera ateratzea eta ikusgarritasuna ematea dira. Ondarroan emakume artista ugari daude eta horiei protagonismoa eta espazioa eskaintzeko asmoz, Udalak Nik Sinistetsut! festibala antolatu du abenduaren 21erako. Irina Alkorta Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, “herriko emakumeek egindako adierazpen artistiko ezberdinak oholtza gainean jarriko dira, horrekin indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeen egiaren aitortza aldarrikatzea […]

Read More… from ‘Nik sinistetsut!’ festibalak Ondarroako emakume artistak oholtzara igoko ditu abenduaren 21ean

Elhuyarrek Ordenagailu eta eskuko telefonoetarako itzultzaile automatiko eleaniztuna martxan jarri du, doan

Euskal Herriko hiru hizkuntza nagusiak (euskara, gaztelania eta frantsesa) eta katalana eta galegoa dakizkien itzultzaile automatiko bat garatu du Elhuyarrek, eta gizartearen eskura jarri du, doan. Erabilgarri dago dagoeneko Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna, doan, ordenagailu eta mugikorretarako. Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako punta-puntako teknologia oinarri hartuta, Euskal Herriko hiru hizkuntza nagusiak (euskara, gaztelania eta […]

Read More… from Elhuyarrek Ordenagailu eta eskuko telefonoetarako itzultzaile automatiko eleaniztuna martxan jarri du, doan

Ikastolen aldeko ‘Tanta’ ekimena aurkeztu dute

Euskal Herriko ikastolei beren proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko Tanta egitasmoa aurkeztu dute Ikastolen Elkarteko eta ikastolen aldeko jaietako ordezkariek, gaur, Ikastolen Etxean egin duten agerraldian. Abendutik aurrera martxan jarriko da ekimena. Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da Tanta, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikarituko dena. Halaxe azaldu dute Ikastolen […]

Read More… from Ikastolen aldeko ‘Tanta’ ekimena aurkeztu dute

[BIDEOA] Gau Beltza antolatzeko baliabideak edozeinen eskura jarri ditu Euskaltzaleen Topaguneak

Urriaren 31n ospatzen da Gau Beltza, Euskal Herriko gero eta herri gehiagotan. Azken urteetan ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen hasiak dira hainbat herritan. Ospakizun horietako antolatzaile zein parte hartzaileekin bildu, ikuspegi ezberdinetako ekarpen berriak jaso, eta adostutako oinarri partekatu batekin osatu du Euskaltzaleen Topaguneak Gau Beltza antolatzeko baliagarri izan nahi duen baliabide kutxa. Euskaltzaleen Topagunearen arabera, egunerokoarekin hautsi […]

Read More… from [BIDEOA] Gau Beltza antolatzeko baliabideak edozeinen eskura jarri ditu Euskaltzaleen Topaguneak

Donostia Kultura Irratia abian

Kultura izango da irratiaren ardatza, eta herritarrak bihotza. Irrati tailer gisa jaio zen duela ia 30 urte, eta izaera horri eusteko asmo irmoa du. Jarraituko du ahozko komunikazioaren eta soinuaren formazio-leku izaten, eta, betiko moduan, estudioak herritarren zerbitzura jartzen. 1991 urtean jaiotako Altzako Casares Irratiaren urrats berria da Donostia Kultura Irratia (FM 107.4 sintonian). Lehengo […]

Read More… from Donostia Kultura Irratia abian

“EAEko demokrazia patriarkala” ikerketa liburua aurkeztu dute

Jule Goikoetxea unibertsitateko irakasleak zuzendu du azterlana. EAEko demokrazia patriarkala Ikerketaren helburua patriarkatua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan nola birsortzen den aztertzea da, ze ezaugarri dituen, eta ze ondorio bertan bizi diren emakumeen ongizatean, boteretzean eta demokratizazioan. Azterlana Jule Goikoetxea irakasleak zuzendu du eta berarekin batera, Nora Mirallesek, Estitxu Garaik, Lore Etxeberriak eta Zuriñe Rodriguezek parte […]

Read More… from “EAEko demokrazia patriarkala” ikerketa liburua aurkeztu dute