Txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko sinadura bilketa abiatu dute

Sinatzeko bi aukera egongo dira: Euskal Herriko jai guztietan sinadura orriak egongo dira, eta www.txosnak.eus webgunean ere sinatu ahalko da. Euskal Herriko txosnek eta jai batzordeek, horien artean, Gasteizko Txosnak, Donostiako Piratak eta Bilboko Konpartsak, bat egin Txosnak. Gureak, denonak kanpaina martxan jartzeko. Agerraldia Bilboko Miribilla parkean egin dute eta “ate joka ditugun jai herrikoiak esnatzeko jai […]

Read More… from Txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko sinadura bilketa abiatu dute

Bizkaiko garrantzi historiko handiko lekuetatik igaroko da Ibilbide historikoen 15. edizioa

Aurten, ibilbide arkeologikoen barruan, ibilbide berri bat eskainiko da: Basauriko Finagako kultur multzoa. Bizkaiko Ibilbide Historikoak programaren 15. edizioak proposamen kultural eta historiko bat egingo du, bisita gidatuen programa zabal baten bidez lurraldea bertatik bertara ezagutzeko. Ekainetik irailera bitartean, herritarrek aukera izango dute ondare-balio handiko lekuetan sartzeko eta berriz ezagutzeko, bisita espezializatuen bidez. Denera, bederatzi […]

Read More… from Bizkaiko garrantzi historiko handiko lekuetatik igaroko da Ibilbide historikoen 15. edizioa

Miriam Montano de Juanek eta Telmo Sanchez Ugaldek eskuratu dute Galbahe Beka

Egitasmoak euskal ondare etnografikoa berrinterpretatzea du helburu, Igartubeiti eta San Telmo museoetako bildumen bitartez, erlezaintza, heriotza, argizaria eta hitzaren inguruko praktika sinbolikoak berraktibatuz. Igartubeiti Baserri Museoak eta San Telmo Museoak, lankidetzan, Gordailuaren (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa) aholkularitzarekin sustatutako etnografia ondarea ikertzeko eta zabaltzeko Galbahe bekaren epaimahaiak aho batez erabaki du bere lehen edizioan Miriam Montano […]

Read More… from Miriam Montano de Juanek eta Telmo Sanchez Ugaldek eskuratu dute Galbahe Beka

Poltsiko Antzerkiaren XVI. Sorkuntza deialdia martxan da

Irailaren 14ra arte egongo da proiektu berriak aurkezteko aukera. Donostia Kulturak poltsiko antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko hamaseigarren proiektu deialdia antolatu du. Irailaren 14ra arte eman dute proiektu berriak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izaten dela adierazi dute antolatzaileek. Hala, “askotan Poltsiko Antzerkiko programatzaileek arazoak izan […]

Read More… from Poltsiko Antzerkiaren XVI. Sorkuntza deialdia martxan da

Sarasate pasealekuari eta Iruñeko sorginei buruzko historia hizpide ekainean antolatu dituzten ibilaldi gidatuetan

Ekainaren 4a, 11n eta 18an izango dira bisita gidatuak euskaraz. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak Sarasate pasealekuari eta Iruñeko sorginei buruzko historia kontatuko dute, ekainean antolatu dituzten euskarazko ibilaldi gidatuetan. Bi entitateak elkarlanean ari dira euskarazko kultur programa martxan jartzeko: besteak beste, hitzaldiak, musika-emanaldiak, errezitaldiak eta ikus-entzunezkoen emanaldiak antolatu dituzte. Ibilaldi gidatuak doakoak izango dira, […]

Read More… from Sarasate pasealekuari eta Iruñeko sorginei buruzko historia hizpide ekainean antolatu dituzten ibilaldi gidatuetan

Komiki proiektu bat sarituko du Durangoko Azokako Sormen Bekak

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Aurtengo Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute Sormen Beka Daren zortzigarren edizioa. Aurtengo deialdian, komiki proiektu bat sarituko da eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, “jatorrizko […]

Read More… from Komiki proiektu bat sarituko du Durangoko Azokako Sormen Bekak

Zenbat Gara elkartea eta Kanaldude Telebista dira Elkar sariaren aurtengo irabazleak

Sari banaketa ekitaldia ekainaren 3an, 18:30ean izango da, Bilboko Kafe Antzokian. Zenbat Gara elkarteak eta Kanaldude Telebistak jasoko dituzte 2025eko Elkar Sariak. Lehenari Ibilbideari Elkar Saria emango diote eta bigarrenari, berriz, Proiektuari Elkar saria. Halaxe jakinarazi du gaur, ohar baten bidez, Elkar Fundazioak. Zenbat Gara elkarteari dagokionez, pasa den mende amaieratik hona egindako ibilbideagatik eman […]

Read More… from Zenbat Gara elkartea eta Kanaldude Telebista dira Elkar sariaren aurtengo irabazleak

Txosnak arriskuan daudela salatzeko ekitaldi erraldoia egingo dute maiatzaren 31n, Bilbon

Bilboko Konpartsak, Donostiako Piratak eta Gasteizko Txosnak alarma mezu bat zabaltzeko elkartu dira gaur Bilbon. Jaiak, gaur egun ezagutzen ditugun bezala, desagertzeko arriskuan daudela diote, “aisia merkantilizatuta dagoen garaian, instituzioek, eredu hori babestu beharrean lehentasuna ematen diete irabazi asmoa duten jarduerei”. Donostiako Piratek, Gasteizko Txosnek eta Bilboko Konpartsek Txosnak arriskuan ekimenaren aurkezpena egin dute gaur […]

Read More… from Txosnak arriskuan daudela salatzeko ekitaldi erraldoia egingo dute maiatzaren 31n, Bilbon

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Bizkaian programazio berezi batekin

Bizkaiko museo gehienetan tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko asmoz, maiatzaren 18an, igandea, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste lelopean. Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak azpimarratu duenez  “Museoen […]

Read More… from Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Bizkaian programazio berezi batekin

‘Juana Bizkarra’ egonaldiaren eta ‘Getxoarte’ Bekaren deialdiak martxan dira Getxon

Eskaerak bidaltzeko epea asteazkenera arte, maiatzak 7, egongo da zabalik. Getxo Kulturak antolatzen dituen egonaldi artistikoen deialdiak martxan dira, arte eszenikoen eta praktika garaikideen eremuetan sormen-prozesuen garapena bultzatzeko. Getxoarte egonaldi-bekak eta Juana Bizkarra Arte Eszenikoak Sortzeko egonaldiak 15.000 eta 10.500 euroko diru-laguntza izango dute, hurrenez hurren, eta eskaerak egiteko epea maiatzaren 7ra arte egongo da […]

Read More… from ‘Juana Bizkarra’ egonaldiaren eta ‘Getxoarte’ Bekaren deialdiak martxan dira Getxon