Irakasleak eta hezitzaileak, euskal kulturaren transmisioaren giltzarriak, Loraldia Eskolaren 3. topaketaren ardatz

Maiatzaren 8an izango da topaketa, 9:30etik 13:00etara, DOK Bilbao Berrikuntza Faktorian. Loraldia Elkarteak Eskolaren hirugarren topaketa antolatu du Euskal kultura harrobi gosez: hezitzaileak eta irakasleak bidelagun izenpean. Elkarteko kideek azaldu dutenez, “euskal kulturaren transmisioa erronka eta aukera handia da hezkuntza-komunitatearentzat. Hezitzaileek eta kultur eragileek gero eta behar handiagoa dute kultura eta hezkuntza uztartzen dituzten tresna […]

Read More… from Irakasleak eta hezitzaileak, euskal kulturaren transmisioaren giltzarriak, Loraldia Eskolaren 3. topaketaren ardatz

Arabako Ahozko Memoriaren Artxiboa martxan

Aukeratutako zenbait adinekok Arabako azken ehun urteetako oroitzapenak kontatu dituzte, gure herrien eta biztanleen XX. mendeko erretratua osatzeko. Orain arte 60 ordu baino gehiagoko grabazioak jaso dira Arabako Mendialdean, Añanan eta Gorbeialdean, eta pixkanaka gainerako kuadrillak eta herriak sartuko dira      Arabako ahozko memoriaren transmisioa eta kontserbazioa bermatzeko Arabartxibo proiektua jarri du martxan Vital Fundazioak. “Bizipen […]

Read More… from Arabako Ahozko Memoriaren Artxiboa martxan

[BIDEOA] Ahanzturan zeuden ehundik gora gizon eta emakume Internazionalista gogoan

Aitor Azurkik eta Aitzol Arroyok 1936an Gipuzkoan izandako lehen boluntarioen gaineko liburua kaleratuko dute 2026ko irailean, gerraren hasieraren 90. urteurrenarekin bat eginez. Lana osatzeko herritarrei deia egin diete pasarte horri buruzko informazioa eman dezaten. Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak Boluntario internazionalistak, Gipuzkoan proiektua aurkeztu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Biek dute ibilbide luzea […]

Read More… from [BIDEOA] Ahanzturan zeuden ehundik gora gizon eta emakume Internazionalista gogoan

Gladys Sariaren bosgarren edizioa abian da

Sariaren helburua ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferente berriak sortu eta haien lana jendarteratzea da. Izen-ematea zabalik dago jada, eta hautagaitzak www.gladyssaria.eus webgunean aurkeztu ahal izango dira ekainaren 1era arte. Gladys Sariaren bosgarren edizioa aurkeztu dute gaur Donostian PUNTUEUS Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak. Ekimena 2021ean jaio zen, emakume gazteak ibilbide […]

Read More… from Gladys Sariaren bosgarren edizioa abian da

Garazi Navasen akordeoiak soinu-esperientzia bihurtuko du Tabakalerako eskailera nagusia

Instalazioa inauguratzeko, musikari bizkaitarrak zuzeneko emanaldia eskainiko du eskailera nagusian gaur, 19:00etan. Garazi Navas akordeoi jotzaileak (Usansolo, 1995) Pasabide bertikala: heriotzaren heriotza izeneko soinu-instalazioa aurkeztuko du gaur, Donostiako Tabakalerako Scala proiektuaren barruan. John Donneren (1572-1631) Death be not proud olerkian oinarritutako instalazio honek bere akordeoiaren soinu-hedadura bihurtzen du Tabakalerako eskailera nagusia. Soinuek gora eta behera […]

Read More… from Garazi Navasen akordeoiak soinu-esperientzia bihurtuko du Tabakalerako eskailera nagusia

Igartubeitik, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak ‘Jakintzen Hibridazioa’ zikloa abiatu dute

Tokiko eragileek eskainitako tailerren zikloa da. Lehenengo hitzordua martxoaren 28an izango da, ostirala, Igartubeiti Baserri Museoan, Jateko aukeratzen dugunaren aztarna merienda-tertuliarekin. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak Poctefa Patrim 4.0 proiektuaren Jakintzen Hibridazioa ekimena jarri dute abian. Azaldu dutenez, “lanbide tradizionalei eta horiek mundu garaikidean duten iraupenari buruzko hausnarketa- eta ikaskuntza-espazioak […]

Read More… from Igartubeitik, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak ‘Jakintzen Hibridazioa’ zikloa abiatu dute

Bizkaiko museoek lurraldeko historia, artea eta kultura ezagutzeko bidaia aurkeztu dute

Begiratu eta liluratu zaitez! museoen 2025eko programazioa www.museoen2025programa.eus webgunean kontsulta daiteke. Begiratu eta liluratu zaitez ekimenaren bidez, Bizkaiko hainbat museok lurralde horretako historian, artean eta kulturan murgiltzea eskainiko dute aurten. Azaldu dutenez, “Historiaurreko aztarnetatik hasi eta arte garaikideraino, ondare industrial aberatsetik eta txakolinaren kulturatik igaroz”. Foru Aldundiaren esanetan, “toki paregabeak dira, eta kasu honetan ateak […]

Read More… from Bizkaiko museoek lurraldeko historia, artea eta kultura ezagutzeko bidaia aurkeztu dute

Euskal kulturaren proiekzioa lurralde frankofonoetan indartzeko asmoz ‘Ça colle au basque’ ekimena aurkeztu dute

Frantsesa hizkuntza komun duten 321 milioi pertsonak osatutako kultura, nortasun eta hizkuntzen mosaikoa da. Burutik kendu ezin duzun zerbaiti erreferentzia egiteko frantsesez erabiltzen den esamoldea da Ça colle au basque, eta baita Etxepare Euskal Institutuak datozen lau urteetarako aurkeztu duen egitasmoaren izena ere. Etxeparek zehaztu duenez, “euskal kulturaren proiekzioa lurralde frankofonoetan indartzea du helburu ekimenak; […]

Read More… from Euskal kulturaren proiekzioa lurralde frankofonoetan indartzeko asmoz ‘Ça colle au basque’ ekimena aurkeztu dute

Lili Jauregiaren denboraldia martxoaren 8an abiatuko da ‘Ni feminista naiz’ lelopean

Antzezpeneko protagonista Andre Madalen da, XVII. mendeko euskal emakumea eta lilitarren leinuko azken biztanlea. Emakume langile mobilizatu eta ez konformistaren irudia erakusten du. Ni feminista naiz lelopean irekiko dute Zestoako Lili Jauregiko antzezpenen denboraldi berria. Izan ere, Lilitarren linaiari hasiera eman ziona emakume bat izan zen eta ondoren ere, Lili Jauregia emakumeek gobernatuta agertu izan […]

Read More… from Lili Jauregiaren denboraldia martxoaren 8an abiatuko da ‘Ni feminista naiz’ lelopean

‘Sukaldeko elkarrizketak’ bueltan dira

Gaur eta bihar, Donostia berriro izango da hitzaldi, mahai-inguru eta dinamika sortzaileen epizentroa. Gaur abiatuko da Sukaldeko Elkarrizketak, gastronomiari ikuspegi diziplinartekoa emanez eskemak apurtzen dituen biltzar gastronomikoa; Mugaritz, Euro-Toques eta Basque Culinary Center dira sustatzaileak. Gaur eta bihar, Donostia berriro izango da hitzaldi, mahai-inguru eta dinamika sortzaileen epizentroa. Hamargarren edizioa da dagoeneko, eta, sukaldaritza aitzakia […]

Read More… from ‘Sukaldeko elkarrizketak’ bueltan dira