Nafarroa Oinez 2024 egitaraua prest da

Zangozako Ikastolak kalitatezko hezkuntza euskaldun baten aldeko apustua egiten jarraitu nahi du. Oinez eguna urriaren 20an izango da. Zangozako Ikastolako ordezkariek urriaren 20an egingo den Nafarroa Oinez festa eta bezperako egitaraua aurkeztu dute. Nagore Oria ikastolako zuzendariak adierazi duenez, duela urtebete Andra Mari Ikastolaren lekukoa “ilusioz eta arduraz” hartu zutenetik, Zangozaldeko euskaltzaleek hainbat ekintza antolatu […]

Read More… from Nafarroa Oinez 2024 egitaraua prest da

Igartubeiti Baserri Museoko dolarea urriaren 9tik 19ra jarriko da martxan Sagardo Astearen barruan

Urte osoan baserriko prentsaketa zuzenean ikusteko aukera bakarra izaten ohi da Ezkio-Itsasoko museokoa. Egitarauak, gainera, kirikoketa erakustaldiak edota bisita antzeztuak ere jasotzen ditu. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea antolatu du urriaren 9tik 19ra bitartean. Honetan, hilabete batzuen buruan hartzitu eta sagardo bihurtuko den sagarraren prentsaketa eta zukuaren elaborazioa zuzenean ikusi ahal izango da, dolarea […]

Read More… from Igartubeiti Baserri Museoko dolarea urriaren 9tik 19ra jarriko da martxan Sagardo Astearen barruan

Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroak konpainia egoiliar bat urtebetez izateko deialdia aurkeztu du

Deialdi hau Antzerki Bisuala, Txotxongilo edota Objektuen arloan lan egiten duten konpainia eta kolektibo gazteei, profesionalei edo profesionalizazioan txertatzeko bidean daudenei zuzenduta dago. Parte hartu nahi duenak azaroaren 30era arte izango du izena emateko aukera. Aurten Topic Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroak konpainia egoiliar bat urtebetez izateko deialdia zabaldu du. Deialdi hau azken urteetan izandako esperientziaren […]

Read More… from Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroak konpainia egoiliar bat urtebetez izateko deialdia aurkeztu du

Zuberoako Pedronia etxaldeak hartuko du Baserriko Uztaren udazkeneko edizioa

Agroekologia eta musika uztartzen dituen ekimena da Baserriko Uzta. Udazkeneko aldi honetan, Maddi Oihenart eta Claudine Arhancetek kantaldia eskainiko dute bisitarientzat. Baserriko Uzta ekimena Zuberoako lurretan murgilduko da urriaren 12an, Lohitzune-Oihergiko Pedronia etxaldea ezagutzeko. Agroekologia eta musika uztartzeko eguna izango da, egitarau oparoarekin. Etxaldeko ekoizpena bertatik bertara ezagutu eta jaki agroekologikoak dastatzeko aukera egongo da. […]

Read More… from Zuberoako Pedronia etxaldeak hartuko du Baserriko Uztaren udazkeneko edizioa

Kultur Sorkuntzaren Transmisioa taldeak euskarazko kulturgintzaren transmisioari buruzko hirugarren jardunaldiak antolatu ditu Azpeitin

Urriaren 26an jarri dute hitzordua. Urriaren 21era arte egongo da matrikula egiteko epea zabalik UEUren webgunean. Sormenea Hezi Kulturan Bizi. Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak jardunaldien helburua euskarazko kulturgintzaren transmisioa bere osotasunean aztertu eta kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragile guztiekin elkarlanean transmisioa bermatuko duten neurri eraginkorrak proposatu eta adostea da. Kultur Sorkuntzaren Transmisioa taldearen esanetan, […]

Read More… from Kultur Sorkuntzaren Transmisioa taldeak euskarazko kulturgintzaren transmisioari buruzko hirugarren jardunaldiak antolatu ditu Azpeitin

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak udazkeneko programazioa aurkeztu du

Kontzertuak, antzezlanak, tailerrak, lehiaketak, hitzaldiak… eskaintza zabala dakar egitarauak. Izaskun Arrue Kulturguneak aurrerapauso bat emango du eta udazken honetan maiztasun handiago batekin jasoko ditu kultura-eskaintza, musika doinuak eta euskarazko hitzak. Baita Oihaneder Euskararen Etxea itxi zenetik azken bi urte hauetan zain egon diren erabiltzaile, etxeko txiki, familia, euskaldun, gazte, euskara zale eta euskarara hurbildu nahi […]

Read More… from Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak udazkeneko programazioa aurkeztu du

Euskarazko sormen digitala sustatzeko bekaren deialdia egin du Loraldiak

Urriaren 18ra arte jasoko dira proposamenak eta 10.000 euroko ordainsaria izango du. Bi dira deialdi honen xedeak: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea, alde batetik; eta bestetik, ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea.  Aurreko bi edizioetan bezala, Loraldia elkarteak Euskarazko sormen digitala sustatzeko beka deialdia abiatu du. Honetan, kultur […]

Read More… from Euskarazko sormen digitala sustatzeko bekaren deialdia egin du Loraldiak

‘Gau beltza’ ospakizuna lantzeko ikastaroa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak

Josu Ozaita antropologoak Gau Beltzaren jatorriaz hitz egingo du eta Mitxel Elortza irakasle eta idazleak, berriz, ospakizunaren inguruko balioez. Saioa online izango da irailaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean. Urtez urte haziz doan ospakizuna da Gau Beltza. Domu Santu bezperan ospatzen da, urriaren 31ko gauean eta azken urteotan, beste ikuspegi batez antolatzen ari da ospakizuna, Gau Beltza […]

Read More… from ‘Gau beltza’ ospakizuna lantzeko ikastaroa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak

[BIDEOA] Euria egin arren, Baztango orgen festak Elizondoko kaleak alaitu zituen atzo eta jai giroa izan zen nagusi

Aurtengoan, Gartzaingo karrozak irabazi du lehen saria, Ameriketara joandako artzainei egindako omenaldiarekin. Zigakoak, berriz, bigarrena eskuratu du zapatak egiteko prozesuarekin, eta hirugarrena Iruritarentzat izan da teilak egiteko prozesua erakusteagatik. Euriak euri, atzo Elizondon egin zuten Baztandarren Biltzarrak meteorologiaren gainetik dagoela erakutsi zuen. Jende andanaren aurrean, Baztan bailara osatzen duten hamabost herrietako orgak xehetasun osoz apainduta, […]

Read More… from [BIDEOA] Euria egin arren, Baztango orgen festak Elizondoko kaleak alaitu zituen atzo eta jai giroa izan zen nagusi