‘Kabareta truá’ izeneko ikuskizuna estreinatuko dute martxoaren 4an eta 5ean, Ondarroako Beikozini antzokian

Lau orduko emanaldia izango da Kabareta trúa, bazkaria edo afariarekin eta ikuskizuna bera osagai pikanteekin: “umorea, musika, erotismoa eta gaurkotasuneko gaiak tartekatuko dira eszenatokian”. Ondarroako Beikozinik Kabareta truá  izeneko ikuskizuna estreinatuko du martxoaren 4an eta 5ean. Ez da lehenengo aldia Ondarroako antzokiak kabaret ikuskizun bat ekoizten duela, aurretik Kabareta, eta Kabareta Txú obrak aurkeztu zituen eta […]

Read More… from ‘Kabareta truá’ izeneko ikuskizuna estreinatuko dute martxoaren 4an eta 5ean, Ondarroako Beikozini antzokian

Balmasedako La Encartada museoak Matxalen Bilbao eta Natalia Garciaren ‘Serenity Suite’ ikuskizuna hartuko du larunbatean

Obra ikusi nahi dutenek aldez aurretik erreserba egin beharko dute 946 800 778 zenbakira deituta. Balmasedako La Encartada fabrika-museoak MusEkintza arte eszenikoen jaialdiaren seigarren ikuskizuna hartuko du datorren larunbatean, otsailaren 25, arratsaldeko 19:00etan. Matxalen Bilbao eta Natalia Garciaren Serenity Suite du izena obrak eta “heldutasun artistiko handiko” pieza bat dela diote antolatzaileek, bai bere idazkera […]

Read More… from Balmasedako La Encartada museoak Matxalen Bilbao eta Natalia Garciaren ‘Serenity Suite’ ikuskizuna hartuko du larunbatean

Emakume-ahotsa duten arte eszeniko konprometituen aldeko apustua egin du Bilboko BBK aretoak

Egitarauan, besteak beste, Natalia Monge getxoztarraren dantza inklusiboko pieza bat dago, eta Eclipse total goretsiaren estreinaldia Euskal Herrian.  Bilboko BBK aretoak arte eszenikoen agenda aurkeztu du 2023ko lehen seihilekorako. Bertako arduradunek adierazi dutenez, “programazio hori Yarin-en lehen emanaldiarekin hasi zen benetan, urtarrilaren 14an eta 15ean; aurtengo ekoizpen propioa da, eta dagoeneko bultzatutako hirugarrena, kasu honetan […]

Read More… from Emakume-ahotsa duten arte eszeniko konprometituen aldeko apustua egin du Bilboko BBK aretoak

Bilboko BBK aretoak ‘Yarin’ euskal dantza eta flamenkoa uztartzen dituen ikuskizuna aurkeztu du

Kukai taldeko Jon Maya dantzaria eta Andres Marin flamenko-dantzaria dira Euskal Herrian urtarrilean estreinatuko den lan honen sortzaile eta interpreteak. Bilboko aretoak sustatutako hirugarren ekoizpena da, kasu honetan, Sevillako Flamenkoaren Bienalarekin lankidetzan. Bilboko BKK aretoak gaur goizean aurkeztu du datorren urterako bere ekoizpen eszeniko berria, Gorka Martinez Salcedo BBK-ko zuzendari nagusiaren eskutik. Lehenik antzerki-obra bat […]

Read More… from Bilboko BBK aretoak ‘Yarin’ euskal dantza eta flamenkoa uztartzen dituen ikuskizuna aurkeztu du

Aiko taldeak, Beñat Irigoyen ‘galtxetaburu’ soinujolearen omenezko diskoa aurkeztuko du igandean Uharte Garazin

Nafarroa Behereko musikaria jauziak berreskuratzen aitzindarietako bat izan zen eta AIKOren funtsezko erreferentzietako bat da dantzarako musika sortzeko orduan. AIKO dantzako musikari eta maisuen kolektiboak izenburu berri bat gehitu dio bere diskografia zabalari, Beñat Irigoyen Galtxetaburu soinujoleari gorazarre eginez. Ipar Euskal Herriko musikaria erreferente handia da Euskal Herriko dantzazaleentzat, eta AIKOrentzat eredu ere bai, bere […]

Read More… from Aiko taldeak, Beñat Irigoyen ‘galtxetaburu’ soinujolearen omenezko diskoa aurkeztuko du igandean Uharte Garazin

Dantzan Tzan jaialdia egingo dute urriaren 28tik 30era, Gasteizen

Gorputza izango da protagonista dantza garaikideari eskainitako jaialdi honetan. Dantzan Tzan ekimenaren seigarren edizioa iristear da Gasteizera. Dantza garaikideari eskainitako jaialdian gorputza izango da protagonista, eta publikoak Euskal Herriko eta nazioarteko dantza proposamenez gozatzeko aukera izango du. Ekitaldia Baratza Aretoak antolatu du, Arabako Foru Aldundiaren eta Montrealgo Quartiers Danses Jaialdiaren babesarekin. Jaialdia ostiralean, urriak 28, […]

Read More… from Dantzan Tzan jaialdia egingo dute urriaren 28tik 30era, Gasteizen

Dantzan bilaka programa asteburu honetan abiatuko da Donostian

Tabakalera zentroak jasoko du hamaseigarren edizioa. Bertan lan koreografikoak ikusteko aukera egongo da zenbait formatutan. Dantzan bilaka programaren hamaseigarren edizio honetan zazpi parte-hartzaile hautatu dituzte eta urtean zehar garatu dituzten prozesu artistikoak erakutsiko dituzte asteburuan, hilak 7, 8 eta 9, Donostiako Tabakalera zentroan: Leire Amonarriz (Hizki-dantza), Iratxe Bilbao (Mientras mea guante el aire), Amaia Cabero-Saizar […]

Read More… from Dantzan bilaka programa asteburu honetan abiatuko da Donostian

Maitaldia dantza festibala irailaren 8tik 18ra bitartean egingo da Miarritzen

Lau egunez, topaketa profesionalak, ikusgarriak, eszena irekiak, erakusketak eta dokumentalak izango dira, diagnostikoak, gaitasunak, proiektuak eta gomendioak trukatu eta partekatzeko. Maitaldia dantza festibalaren 32. edizioa irailaren 8tik 18ra bitartean ospatuko da Miarritzen eta baita Euskal Herriko hainbat herritan ere. Aurten, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin antolatuko da, eta jaialdiaren antolatzaile Malandain Ballet Biarritz Koreografia Zentroak tokiko […]

Read More… from Maitaldia dantza festibala irailaren 8tik 18ra bitartean egingo da Miarritzen

Bilboeszenak ‘Artista egoiliarrak’ programaren XIV. deialdiko proiektu irabazleak aukeratu ditu

Irabazleak garapen fasean dauden bi proiektu dira: La fragilidad de mi pene, Atic Heredia Debaren antzerki fisikoa; eta 365, Denis Martinezen dantza, eta hasierako fasean dauden beste bi: Ultra Violet, Almudena Perezen dantza ikuskizuna, eta Parábola, Dacil Wijkströmena. Bilboeszenak Artista egoiliarrak programaren XIV. deialdiko lau proiektu irabazleak aukeratu ditu. Irabazleak garapen fasean dauden bi proiektu […]

Read More… from Bilboeszenak ‘Artista egoiliarrak’ programaren XIV. deialdiko proiektu irabazleak aukeratu ditu

Lekuz Leku jaialdia Bilboko kaleetara itzuliko da ekainaren 22tik 25era bitartean

Aurtengo egitaraua osatzen duten lanek egungo dantza garaikidearen panoramaren ikuspegi orokorra eskainiko dute, bai Euskal Herrikoa eta baita nazioartekoa ere. Lekuz Leku dantza garaikideko jaialdia Bilboko Abandoibarrara itzuliko da berriro ere, ekainaren 22tik 25era bitartean. Izan ere, azken bi urteetan, Deustuko La Fundacion aretoko terraza-begiratoki handian antolatu behar izan da, pandemiaren eraginez. Hala, 18. edizio […]

Read More… from Lekuz Leku jaialdia Bilboko kaleetara itzuliko da ekainaren 22tik 25era bitartean