Aiko taldeak dantza tradizionaleko lehenengo eskola digitala martxan jarri du

Aikoeskola.eus plataformak edozein gailutik dantzan egiten ikasteko aukera ematen du, klaseak jarraitzeko unea aukeratuta, eta munduko edozein lekutik. Hamabost urte dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta hedapenean buru-belarri aritu ondoren, Aiko taldea ez dago pandemiaren ondorioz bere jarduera eteteko prest. Zorroztasun eta gizarte erantzukizun irizpideak jarraituz eta osasun agintariek emandako aholkuak betez, 2020-21 ikasturtean aurrez aurreko klaseak […]

Read More… from Aiko taldeak dantza tradizionaleko lehenengo eskola digitala martxan jarri du

Pasaiako Dantza Festibala urriaren 1etik 4ra bitarte egingo da

Jaialdia Amaia Elizaran dantzariaren Pool izeneko ikuskizunarekin abiatuko da Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian, arratsaldeko 19:00etan. Covid-19ak sortutako osasun larrialdia dela-eta, ekainaren 11tik 14ra bitartean egitekoa zen Pasaiako Dantza Festibalaren bigarren edizioa atzeratu behar izan zuten, orain baina, jaialdia egiteko data berria iragarri dute: urriaren 1etik 4ra bitartean. Antolatzaileen esanetan, iaz abian jarritako Pasaiako Dantza Festibala […]

Read More… from Pasaiako Dantza Festibala urriaren 1etik 4ra bitarte egingo da

Bilboko Dantzaldia irailaren 24tik abenduaren 18ra izango da

Iratxe Ansa dantzari donostiarraren proposamen berriak emango dio hasiera jaialdiari. Covid-19ak eragindako testuinguruari elkartasuna adierazi eta arteen sektoreari lagundu nahi dio Aurtengo Dantzaldia jaialdiak, osasun-protokoloek eskainitako arnas-guneak baliatuz eta euren lanari ikusgarritasuna emanez. 22. edizioa izango du aurten jaialdiak eta abenduaren 18ra arte luzatuko da. Iratxe Ansaren proposamen berriak emango dio hasiera jaialdiari. Dantzari gipuzkoarrak […]

Read More… from Bilboko Dantzaldia irailaren 24tik abenduaren 18ra izango da

Festikale jaialdia irailaren 17tik 20ra bitartean izango da Ondategi-Gopegin

Gorbeialdeako Landa Inguruneko Arteen jaiak hainbat diziplina artistiko ikusleei hurbiltzen jarraitu nahi du aurten ere. Hilaren 17tik 20ra bitartean, Ondategi-Gopegi ospakizun artistiko eta parte-hartze eszenikoen eremu bihurtuko da Festikale jaialdiari esker. Gorbeialdeako Landa Inguruneko Arteen jaiak hainbat diziplina artistiko ikusleei hurbiltzen jarraitu nahi du aurten ere, “objektu-antzerki, txotxongilo, musika, dantza eta ikusmen-artearen arteko mugak lausotuz”, […]

Read More… from Festikale jaialdia irailaren 17tik 20ra bitartean izango da Ondategi-Gopegin

Kalealdia irailaren 22tik 27ra egingo dute Bilbon

Kukai Dantza, Markeliñe, Organik Dantza, Hika Teatroa, Deabru Beltzak, La Glo Zirko Dantza eta Erre Produkzioak dira aurtengo edizioan parte hartuko duten euskal konpainietako batzuk. Datorren irailaren 22tik 27ra egingo da Bilboko Kalealdia hiriko zazpi espaziotan: Casilda Iturrizar parkea, Areatzako kaia, Areatza, Arriaga antzokiko ingurua, Bizkaia Aretoa eta Plaza Barria. Emanaldiok hainbat diziplinatakoak izango dira: […]

Read More… from Kalealdia irailaren 22tik 27ra egingo dute Bilbon

Amparo Badiola, Gema Intxausti eta Susana Talayero artistek ‘Scriptbarik’ lankidetza proiektua abiatu dute

Proiektua bi hilabetez garatuko da Bilboko Alondegiako BAT espazioan izango den egonaldi-laborategian. Amparo Badiolak, Gema Intxaustik eta Susana Talayerok hiru artisten arteko lankidetza proiektua aurkeztuko dute Lantegia, Ideien Laborategian Scriptbarik izenpean. Proiektua bi hilabetez garatuko da Bilboko Alondegiako BAT espazioan izango den egonaldi-laborategian. Lan hau esperimentu bat dela diote, aldez aurretik pentsatutako ideiarik eta helburu […]

Read More… from Amparo Badiola, Gema Intxausti eta Susana Talayero artistek ‘Scriptbarik’ lankidetza proiektua abiatu dute

2021eko dFerian parte hartzeko izen ematea ireki dute, irailaren 6ra arte

XXVII. edizioa 2021eko martxoaren 15etik 18ra izango da. dFeria Donostiako arte eszenikoen jaialdian izena emateko epea ireki dute. Hala, jaialdian parte hartzeko interesa duten antzerki eta dantza konpainiek webgunean eman beharko dute izena: www.www. dFeria.eus. Bertan, bete beharreko izen-emate fitxa, eta ikuskizunaren dossier osoa aurkituko dituzte. Irailaren 6ra arte izango dute izena emateko epea zabalik. […]

Read More… from 2021eko dFerian parte hartzeko izen ematea ireki dute, irailaren 6ra arte

[Bideoa] Corine Cellaren ‘Basa’ eta ‘Zuhaitzarekin solasean’ proposamenekin dator Hendaiako Borderline Fabrika

Gogoeta artistikoa egin eta izaki biziak esploratzeko gonbita egin nahi dute bi ekintza hauekin. Borderline Fabrikak antzerkia, dantza eta kale marrazkia uztartzen dituen Soak egitasmoa abiatu du aurten, Hendaiako Geltokiko auzoan. Talde abentura dela diote antolatzaileek eta oraingoan, Corine Cella sortzailea gonbidatu dute. Cella auzoko izaki biziak esploratzeko gonbita egin nahi du Basa egitasmoaren bidez. […]

Read More… from [Bideoa] Corine Cellaren ‘Basa’ eta ‘Zuhaitzarekin solasean’ proposamenekin dator Hendaiako Borderline Fabrika

Arabako Kaleko Arteen Zirkuituaren aurtengo edizioak 22 emanaldi izango ditu 21 herritan

Zirkuitua uztailetik urrira arte luzatuko da, eta 17 konpainiak parte hartuko dute; haietatik 7 arabarrak dira. Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko Kaleko Arteen Zirkuitua martxan da jada. Denetara 22 emanaldi izango dira Arabako 21 herritan, eta 17 konpainiak parte hartuko dute, horietatik zazpi arabarrak dira. Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak […]

Read More… from Arabako Kaleko Arteen Zirkuituaren aurtengo edizioak 22 emanaldi izango ditu 21 herritan

Bederatzi dantza konpainia ariko dira Nafarroako DNA 2020 programan

Sayoa Belarrak eta Xian Martinezek, gaur irekiko dituzte edizio honetako egoitzak, Pioneras proiektuarekin, Tafalla Kulturgunean. Dantza garaikideko bederatzi konpainia, lau egoitza, bederatzi erakustaldi, bost bitartekaritza-jarduketa eta beste jarduera osagarri batzuk dira hamar udalerritan egingo den Nafarroako Dantza Garaikidea programa osatzen dutenak. Ekimena Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak antolatu dute Antsoain, Agoitz, Bera, Etxarri Aranatz, […]

Read More… from Bederatzi dantza konpainia ariko dira Nafarroako DNA 2020 programan