Silvia Sanchez artistaren ‘Artea, emozioak, errealitate areagotua eta neurozientzia’ erakusketa irekiko dute abenduaren 18an, Donostian

Bizkaitarrak sortutako obrak otsailaren 1era arte egongo dira ikusgai Aieteko Kultur Etxean. Silvia Sanchez artistaren (Bilbo, 1970) Artea, emozioak, errealitate areagotua eta neurozientzia erakusketak arte tradizionalak teknologiaren bidez nola eboluzionatzen duen ikusteko aukera ematen du, publiko guztiengana iristeko, baita artearen modu tradizionalekin liluratuta ez dauden gazte/natibo digitalengana ere. Erakusketak artistaren koadro fisiko originalak errealitate areagotuaren bidez […]

Read More… from Silvia Sanchez artistaren ‘Artea, emozioak, errealitate areagotua eta neurozientzia’ erakusketa irekiko dute abenduaren 18an, Donostian

Aitziber Raya artistaren erakusketa zabalik da, Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

Bizkaitarrak sortutako ilustrazioak martxoaren 15era arte egongo dira ikusgai Aieteko Kultur Etxean. Aitziber Rayak (Mungia, 2001) beti izan du gustuko ideiak irudietara ekartzea, formekin eta koloreekin jolasean aritzea. Egunerokoa fantasiarekin uztartzea atsegin du, irudimenez beteriko mundu berriak sortzeko. 2023an Sorkuntza eta Diseinuan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren, Diseinu eta Ilustrazio ikasketak egin zituen Valentziako Unibertsitate […]

Read More… from Aitziber Raya artistaren erakusketa zabalik da, Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

‘Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza’ erakusketa paratu dute Donostiako Euskal Itsas Museoan

Erakusketa berri hau 2026ko urriaren 4ra arte egongo da ikusgai Donostiako portuko museoan. Juan Sebastian Elkanoren bigarren bidai ezezagunari eskainitako Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza aldi baterako erakusketa ireki dute gaur Donostiako Euskal Itsas Museoan. Goizane Alvarez Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Diputatuak azaldu duenez, “erakusketa honen bidez Elkanoren Moluketarako bigarren bidaia oroitu nahi da”, […]

Read More… from ‘Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza’ erakusketa paratu dute Donostiako Euskal Itsas Museoan

Oses, Resano, Mina eta Simonides margolarien azkenotako lanen hautaketa zabala ikusgai da Iruñeko Mistoen eraikinean

4×4 erakusketa 2026ko otsailaren 8ra arte bisitatu ahal izango da, eta lau artistek elkarrekin egiten duten lehenengoa da, narrazioa hari gisa erabilita. Pedro Oses, Joaquin Resano, Javier Mina eta Ernesto Murillo Simon Simonides artisten hainbat obra bildu dituzte 4×4 izeneko erakusketan. Lau sortzaileek ibilbide piktoriko paraleloa izan dute, lagunak dira, eta hainbat proiektutan aritu dira […]

Read More… from Oses, Resano, Mina eta Simonides margolarien azkenotako lanen hautaketa zabala ikusgai da Iruñeko Mistoen eraikinean

‘Argizari galdua’ erakusketa kolektiboa zabalik da Iruñeko Ziudadelako Bolborategian eta Labean

Erakusketak artearen eta heriotzaren arteko lotura arakatzen duen diziplinarteko ekimen artistikoa du oinarri, dolu-argizariaren erabilera sinbolikoaren bitartez. Dolu-argizaria ardatz hartuta, Iruñeko Ziudadelako Bolborategiak eta Labeak Argizari galdua izeneko erakusketa kolektiboa paratu dute 2026ko urtarrilaren 25era arte. Argizari galdua hainbat arte diziplinatako artelanek osatzen dute. Javier Ayarza Haro, Mari Campistron, Aglaë Miguel, Estelle Deschamp, Georges Didi-Huberman, […]

Read More… from ‘Argizari galdua’ erakusketa kolektiboa zabalik da Iruñeko Ziudadelako Bolborategian eta Labean

Maumejean Etxeko beirate bat izango da hurrengo Nabarmendutako obra San Telmo Museoan

Pieza Boulevard zumardiko 15. zenbakian zegoen Novelty Caferako egin zuten 1900 inguruan; 2026ko apirilaren 26ra arte egongo da ikusgai arte bilduma historikoaren aretoan. Donostiako San Telmo Museok Nabarmendutako obra berria aurkeztu du: Maumejean Anaiak enpresa frantziarrak egindako beirate bat (ca. 1900). Pieza Novelty Caferako (Boulevard 15, Donostia) egin zuten eta 1917an kafetegia itxi zutenean bertan […]

Read More… from Maumejean Etxeko beirate bat izango da hurrengo Nabarmendutako obra San Telmo Museoan

Olaso Dorrea Fundazioa bere artxiboak eta Monzon-Olaso Etxe Museoaren bilduma handitzeko eta aberasteko lanean ari da

Orain arte jasotakoaren artean daude Telesforo Monzonek gordetako Sabino Aranaren mikrofilmatutako obraren kopia bat, Lauaxetaren gabardina eta gurutzea, Karmele Urrestiri eta Txomin Letamendiri Agirre lehendakariaren Gobernuak emandako dokumentazioa edota Otaegi eta Garmendia heriotzara zigortutako militanteen pankarta. Olaso Dorrea Fundazioa bere artxiboak eta Monzon-Olaso Etxe Museoaren bilduma handitzeko eta aberasteko lanean ari da. “Gure bildumak frankismo garaian […]

Read More… from Olaso Dorrea Fundazioa bere artxiboak eta Monzon-Olaso Etxe Museoaren bilduma handitzeko eta aberasteko lanean ari da

‘Bazen behin’ erakusketa, Bilboko Metroko geltokietatik Donostiako Okendoko Kultur Etxera

Proposamen honen helburua irakurzaletasuna sustatzea da, eta, aldi berean, haur eta gazte literaturan lan egin duten euskal idazleen ekarpena aitortzea. Bilboko Metroko geltokietatik Donostiako Okendoko areto berrira garraiatutako Bazen behin bildumak formatu handiko piezak bildu eta, bide batez, liburuak bisitarien eskuetan jarriko ditu azaroaren 17tik abenduaren 31ra bitartean. Erakusketan, euskal idazle ezagunen lanak ikusi ahal […]

Read More… from ‘Bazen behin’ erakusketa, Bilboko Metroko geltokietatik Donostiako Okendoko Kultur Etxera

Artium Museoak Marwa Arsanios artistaren ‘Lurrak ez du jaberik izango’ bakarkako erakusketa zabalduko du ostiralean

Erakusketaren harira, hiru jarduera antolatu dituzte astebururako: artistaren eta Agustin Perez Rubio erakusketaren komisarioaren arteko topaketa, bertso-saio bat eta hitzaldi bat. Gasteizko Artium Museoak Marwa Arsanios jatorri libanoarreko artistaren (Washington. KD, 1978) Lurrak ez du jaberik izango erakusketa aurkeztuko du ostiral honetan, azaroak 7, eta aurkezpen honen baitan, hainbat jarduera antolatu dituzte asteburuan zehar. Ostiralean, […]

Read More… from Artium Museoak Marwa Arsanios artistaren ‘Lurrak ez du jaberik izango’ bakarkako erakusketa zabalduko du ostiralean

‘Hurbileko Paisaiak’ erakusketa paratu dute Arabako Arte Ederren Museoan

Erakusketaren ardatza paisaia da, pintura generoa den aldetik, eta euskal artistek nola islatu dituzten beren oihaletan Hurbileko paisaiak aztertzen du, bai geografian, bai sentimenduan ere. Arabako Arte Ederren Museoak bere bildumako ia berrogeita hamar lan biltzen dituen erakusketa ireki du Hurbileko Paisaiak izenpean. Artista gehienek Hego Euskal Herriko paisaiak margotu dituzte. Dena den, eremu mugakideetako […]

Read More… from ‘Hurbileko Paisaiak’ erakusketa paratu dute Arabako Arte Ederren Museoan