Larunbatean izango da San Telmo Gaua Donostian

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere 20:30tik 24:00etara izango da museoan sartzeko sarrera doan eta ezohiko moduan bisitatzeko aukera, gauez, musikarekin girotuta eta taberna zerbitzuarekin. Aurten, gainera, Badok.eus atariak egun horretarako propio osatutako musika zerrendak gaua girotuko du. Irekiera berezi honekin, datorren larunbatean, uztailak 20, Donostiako San Telmo museora gauez eta dohainik etortzeko aukera izango du […]

Read More… from Larunbatean izango da San Telmo Gaua Donostian

18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute Getxon

Getxoko Punta Begoñako galerietan izango du lehen geltokia eta handik Basaurira, Igorrera, Deriora eta Zornotzara egingo du saltoa. Aurtengo lehen saria Leo Burgerentzat izan da Entre murmullos y cabello lanagatik. Bigarrena, berriz, M. Benito Pirizek eskuratu Abrazo obrarekin. Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltaria Getxoko Punta Begoñako galerietan hasiko da eta Basauri, Igorre eta Derioko […]

Read More… from 18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute Getxon

Maria Cuetoren ‘Hazi hegalariak’ erakusketa ikusgai da Donostian

Hazi ñimiñoetatik hasi eta forma landuagoetaraino, artelan bakoitzak erakusten du Berastegin bizi den artistak naturaren esentzia bera atzemateko eta bere artearen bidez transmititzeko duen trebetasuna. Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxeak Maria Cuetoren Hazi hegalariak erakusketa hartu du irailaren 15era arte. Bilduma honek Cuetoren unibertso sortzailean sakonean murgiltzea eskaintzen du, zeinaren lana elementu begetalen erabileran zentratzen den, […]

Read More… from Maria Cuetoren ‘Hazi hegalariak’ erakusketa ikusgai da Donostian

Gerardo D’Abraira marrazkilariaren obrak bildu dituzte Bilboko Ondare aretoan

Erakusketa azaroaren 2ra arte bisitatu ahal izango da. Bilboko Gerardo D’Abraira marrazkilariaren lanaren bitartez iragan industrialaren ikuspegia eskaintzen duen erakusketa irekiko dute gaur Bilboko Ondare aretoan, Barreiatutako paisaiak izenpean. Balmasedako Encartada Fabrika-Museon ikusgai egon ostean, paratu dute erakusketa Ondare aretoan eta Euskal Herriko eta beste eskualde batzuetako lantegi-espazio nagusien funtsa islatzen duten hogei marrazki baino […]

Read More… from Gerardo D’Abraira marrazkilariaren obrak bildu dituzte Bilboko Ondare aretoan

Paula Huarteren ‘Lágrimas de cocodrilo’ erakusketa Zabalik da Gasteizko Montehermoso kulturunean

Irailaren 15era arte egongo da ikusgai Kulturuneko lehen solairuko aretoan. 2023ko Montehermoso Kulturuneko Proiektu Artistikoen Ekoizpenerako Laguntzen Deialdian aukeratutako azken proiektua da. Paula Huarteren (Agoitz, 1994) Lágrimas de cocodrilo izeneko erakusketa zabalduko dute gaur arratsaldean, Gasteizen. 2023ko Montehermoso Kulturuneko Proiektu Artistikoen Ekoizpenerako Laguntzen Deialdian aukeratutako azken proiektua da artista nafarrarena eta irailaren 15era arte bisitatu […]

Read More… from Paula Huarteren ‘Lágrimas de cocodrilo’ erakusketa Zabalik da Gasteizko Montehermoso kulturunean

‘Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora’ erakusketara bisita gidatuak eskainiko dira hilaren 11n eta 12an Donostian

Erakusketa argazkiez eta ikus-entzunezko instalazioez osatuta dago, Gorka Urbizuren bakarkako lehen diskoaren sormen prozesua ilustratzeko. Bisita gidatuak ostegunean eta ostiralean izango dira arratsaldeko 17:30ean, Koldo Mitxelena Kulturunean. Pasa den ekainean ireki zituen ateak Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora erakusketak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta hilaren 14an itxiko ditu. Aurretik, baina, bi bisita gidatu antolatu […]

Read More… from ‘Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora’ erakusketara bisita gidatuak eskainiko dira hilaren 11n eta 12an Donostian

‘Norena da itsasoa?’ erakusketa paratu dute Donostiako Itsas Museoan

Azaroaren 2ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa. Hausnarketa eragitea da Donostiako Itsas Museoan ikusgai dagoen Mare Clausum: Norena da itsasoa? Erakusketaren helburua. Batetik, “norena da itsasoa?” galderaren atzean dauden eta gaur egunean ere pil-pilean dauden gai konplexuei buruzkoa eta, bestetik, Europak zazpi mendetan zehar munduko ozeano guztietan barrena buruturiko hedapen eta menderakuntzan Euskal Herriak […]

Read More… from ‘Norena da itsasoa?’ erakusketa paratu dute Donostiako Itsas Museoan

[Bideoa] Xabier Obeso margolariaren ‘Arrazoiaren eta emozioaren artean’ erakusketa zabalik da Donostiako Okendo Kultur Etxean

Artista gipuzkoarraren lanek artea eta filosofia uztartzen dituzte, artea baita adimenaren eta arimaren bitartekotza egiten duena; filosofia, berriz, azaltzen duena. Erakusketa irailaren 4ra arte bisitatu ahal izango da. Xabier Obeso artistaren (Errenteria 1952) Arrazoiaren eta emozioaren artean erakusketan filosofia, arrazoimena eta artea eta hark dakarren sinbolismoa uztartzen dira. Donostia Kulturaren esanetan, “izatez, artea baita adimena […]

Read More… from [Bideoa] Xabier Obeso margolariaren ‘Arrazoiaren eta emozioaren artean’ erakusketa zabalik da Donostiako Okendo Kultur Etxean

‘Crayon, marrazkilari ezkutu baten urratsen atzetik’ erakusketa paratu dute Gasteizko Fournier Karta Museoan

Joaquin Olagibel Urbina, Crayon marrazkilari gasteiztarraren biñetak bilduko ditu erakusketak azaroaren 25era arte.  Araban ez da satira politikoari edo karikaturari lotutako tradizio handirik, baina salbuespenak badaude, Crayon, marrazkilari ezkutu baten urratsen atzetik izeneko erakusketa da horren adibide. Joaquin Olagibel Urbina, Crayon marrazkilari gasteiztarraren biñetak biltzen ditu erakusketak. “Egiazta dezakegunez, Crayonen lana XX. mendeko lehen hamarkadetan […]

Read More… from ‘Crayon, marrazkilari ezkutu baten urratsen atzetik’ erakusketa paratu dute Gasteizko Fournier Karta Museoan

Donostiako Okendo Kultur Etxeak Casey Laraeren ‘Sirenak’ erakusketa irekiko du ostegunean

Sirenak seriean emakumeak ageri dira Zurriola hondartzako flotazio-lerroan edo horren azpitik. Serie horrek aurkezten ditu mugimendua, indarra, baretasuna eta etengabe aldatzen diren kondizioak. Iluntzeko 19:30ean, irekiko ditu ateak Casey Laraeren Sirenak erakusketak Okendo Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Zuzeneko musikak emango dio hasiera argazkilariaren arima jasotzen duen erakusketari, Helena Sanchez biolontxelo jotzailearen eskutik. Larae San Klementeko […]

Read More… from Donostiako Okendo Kultur Etxeak Casey Laraeren ‘Sirenak’ erakusketa irekiko du ostegunean