Itoizko solidarioek Artozkin desagertutako hamalau artelan berreskuratu dituzte

Obrak Iruñeko Geltoki zaharrean jarri dituzte ikusgai. Urriaren 20tik aurrera, berriz, Agoitzen ikusi ahal izango dira. 20 urte pasa dira Itoizko urtegia geldiarazteko eta Itoizko eta Artozkiko herrien defentsan, hainbat solidario borrokatu zirenetik. Itoizko erresistentziak hiru egun iraun zituen. Artozkin, berriz, hamasei. Azken herri honetara, modu askotan heldu ziren elkartasun keinuak eta horietako bat Artozki-Artezki […]

Read More… from Itoizko solidarioek Artozkin desagertutako hamalau artelan berreskuratu dituzte

Mikel Otxotekoren ‘Hemen dragoiak daude’ erakusketarekin emango diote hasiera Artea abian proiektuaren edizio berriari

Erakusketa Donostiako San Telmo Museoko Laborategia aretoan ikusgai izango da 2024ko urtarrilaren 7ra, doako sarrerarekin. Aurten laugarren ediziora iritsi da Artea abian proiektua eta Mikel Otxoteko donostiarra da aurten parte hartzen ari den artista eta ikerlaria, aurreko edizioetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak eta Kimia Kamvarik bere lanak aurkeztu ondoren. Kutxa Fundazioak eta Donostiako San Telmo […]

Read More… from Mikel Otxotekoren ‘Hemen dragoiak daude’ erakusketarekin emango diote hasiera Artea abian proiektuaren edizio berriari

Maria Alonso Paez, Gorka Gondra eta Victor Arrizabalagaren obrekin abiatu da Bosteko erakusketa Arrigorriagan

Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak izeneko erakusketak Arrigorriagako Euskaldun Berria erakusketa aretoan eman dio hasiera ibilbideari. Urriaren 6ra arte egongo da bertan. Artearen berri ematea helburu duen Bosteko erakusketa aurkeztu dute Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak izenpean. 26. edizio hau ere, aurrekoetan bezala, herriz herri ibiliko da datozen hilabeteetan. Hala, lehen geldiunea Arrigorriagan egingo du eta bertan, […]

Read More… from Maria Alonso Paez, Gorka Gondra eta Victor Arrizabalagaren obrekin abiatu da Bosteko erakusketa Arrigorriagan

Tabakalerak ‘El sueño de la sultana’ erakusketari ateak ireki dizkio

Erakusketaren ibilbidea hainbat sormen-gunek osatzen dute. Besteak beste, Isabel Herguerak Indian 2005etik 2017ra egindako marrazkiak ikusteko aukera izango du bisitariak. Garai hartan hasi zen filma imajinatzen eta Indiako hiri handietako zalapartaren eta jendetzaren bitartez giroa eta bizitza mugimenduan antzematen. Akuarelan egindako marrazkiekin batera, soinu-instalazio batek filmeko eszenen lekuak ekarriko ditu gogora: Kalkuta, New Delhi, edo […]

Read More… from Tabakalerak ‘El sueño de la sultana’ erakusketari ateak ireki dizkio

‘Euskal Irudigileak 20 urte’ erakusketa paratu dute Bilbon, irailaren 28ra arte

Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan dago erakusketa ikusgai. Bertan, 173 lan indibidualen bidez, Euskal Herrian, ilustrazioak mende honetan izan duen bilakaera, maila eta garrantzia erakusten dira.  Euskal Irudigileak 20 urte izeneko erakusketak elkarte horretako kide bakoitzaren lan bat jasotzen du, denetara 173 artelan. Bilboko Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan bisitatu daiteke, irailaren 28ra arte. Erakusketa […]

Read More… from ‘Euskal Irudigileak 20 urte’ erakusketa paratu dute Bilbon, irailaren 28ra arte

Unai Requejoren argazkiak ikusgai Bilboko Rekalde aretoaren erakusleihoan

Irudien arteko elkarrizketa bat da erakusketa, eta irudi baten gaiak hurrengo irudiari daude lotuta. Atmosfera eta argia aldatzen dira bat-batean, eta haien arteko elkarrizketak sortzen doaz. Hitz-joko eta anagramen joko batean oinarritu du lana Unai Requejo artistak (Santurtzi, 1982): Kontserbazioa, Elkarrizketa, Bertso-kanta eta Euskal txokoa Irudien arteko elkarrizketa bat da erakusketa, eta irudi baten gaiak […]

Read More… from Unai Requejoren argazkiak ikusgai Bilboko Rekalde aretoaren erakusleihoan

Baionako Euskal Museoak ‘Euskal Herria koloretan. Autokromoak, 1907-1935’ erakusketa zabaldu du

Euskal Herri osoko bilduma publiko eta pribatu askotan identifikatutako 1.000 euskal autokromo baino gehiagoren arteko 225 argazki bildu dituzte erakusketarako. 2024ko urtarrilaren 14ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Baionan. Ondoren, Bilboko Euskal Museora egingo du jauzia. Euskal Herria Koloretan. Autokromoak, 1907-1935 izeneko erakusketa Baionako Euskal Museoak eta Bilboko Euskal Museoak sortu eta ekoitzi dute […]

Read More… from Baionako Euskal Museoak ‘Euskal Herria koloretan. Autokromoak, 1907-1935’ erakusketa zabaldu du

18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute

Bilboko Errekalde aretoa izango du lehen geltokia eta handik Getxora, Sestaora, Balmasedara eta Barakaldora egingo du saltoa. Aurtengo lehen saria Jon Ander Garciarentzat izan da sufi lanagatik; bigarrena, berriz, Maider Aldasororentzat shirt off nere back izeneko obrarekin. Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltaria Bilboko Rekalde Aretoan hasiko da eta, Getxo, Sestao eta Balmasedako udalerrietatik igaro […]

Read More… from 18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute

Donostiako Okendo Kultur Etxeak arte digitala eta tradizionala uztartzen dituen erakusketa bikoitza hartuko du

Arte munduan baliabide digitalen erabilerari buruzko eztabaida bereziki beroa izan den urte baten ondorioa da abuztuaren 25era arte bisitatu ahal izango den erakusketa. Okendo Kultur Etxeko eraikin historikoko erakusketa aretoak arte digitala eta tradizionala uztartzen dituen erakusketa bikoitzari ateak ireki dizkio abuztuaren 25era arte. Hala, erakusketa honek aukera ematen du, alde batetik, errealitate birtualean bizia […]

Read More… from Donostiako Okendo Kultur Etxeak arte digitala eta tradizionala uztartzen dituen erakusketa bikoitza hartuko du

Donostiako Okendo Kultur Etxeak Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artisten ‘Lurra urdina da, laranja bat bezala’ erakusketa paratu du

Erakusketa irailaren 5era arte bisitatu ahal izango da. La terre est bleue comme une orange (Lurra urdina da, laranja bat bezala) Paul Eluard poeta surrealistaren poema baten izenburua da, eta Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artistentzat horrek artearen paradigma islatzen du: “laranja ez da urdina, ala bai?”. Donostiako Okendo Kultur Etxeko areto berrian kokatua, Elena […]

Read More… from Donostiako Okendo Kultur Etxeak Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artisten ‘Lurra urdina da, laranja bat bezala’ erakusketa paratu du