Donostiako San Telmo Museoak ‘Amazoniak. Antzinako etorkizuna’ izeneko erakusketa ireki du

Erakusketak Amazoniako herriek naturarekin duten lotura eta arbasoen inguruko ezagutza sakona defendatzen ditu. 2026ko apirilaren 12ra arte bisitatu ahal izango da.  San Telmo Museoak Amazoniak.Antzinako etorkizuna erakusketa aurkeztu du, publikoa lurraldearen, hirien eta Amazoniako komunitate indigenen aberastasun natural eta kultural izugarrian murgiltzeko asmoz; munduko bio-dibertsitate handiena duen lurraldea izanik, planetaren etorkizunerako funtsezkoa den eskualde baten […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Amazoniak. Antzinako etorkizuna’ izeneko erakusketa ireki du

72kilos marrazkilariaren ‘Emozioetatik marrazketara’ erakusketa ireki dute Donostian, Literaktum jaialdiaren baitan

Abenduaren 14ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Aieteko Kultur Etxean. Donostiako Literaktum jaialdiaren baitan, Aieteko Kultur Etxeak 72kilos marrazkilariaren Emozioetatik marrazketara erakusketa ireki du. 72Kilos ezizenaren atzean Oscar Alonso idazle eta ilustratzaile bilbotarra dago; bere marrazkietan gure egunerokotasunean jasotako gertakariak laburbiltzen ditu. “Trazu sinple baina sakonarekin emozio unibertsalak, eguneroko pentsamenduak eta milaka pertsonarekin konektatzen […]

Read More… from 72kilos marrazkilariaren ‘Emozioetatik marrazketara’ erakusketa ireki dute Donostian, Literaktum jaialdiaren baitan

Maider Lopez artistak orain arte egin duen bakarkako erakusketarik handiena zabaldu du Donostian

Tabakalerako Erakusketa areto nagusian eta Kutxa Fundazioa Kubo aretoan egongo da Ukitu izeneko erakusketa ikusgai, 2026ko otsailaren 1era arte. Maider Lopez artista donostiarrak orain arte egin duen bakarkako erakusketarik handiena zabaldu du Donostian, Ukitu izenpean. Erakusketa Kutxa Fundazioa Kuboren 25. urteurrena eta Tabakaleraren hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu da, bi erakundeen arteko lankidetza berritzaile gisa. Erakusketak […]

Read More… from Maider Lopez artistak orain arte egin duen bakarkako erakusketarik handiena zabaldu du Donostian

Marlene McCarty artista eta aktibistari eskainitako erakusketa paratu dute Tabakaleran

Sasi guztien gainetik erakusketak erabat agerikoa ez den hori esploratzeko gonbidapena egiten du. Tamaina handiko marrazkiak, estraktu begetalekin sortuak batzuk, eta landare biziz osatutako instalazioa daude ikusgai 2026ko otsailaren 1era arte. Donostiako Tabakalerak Sasi guztien gainetik izeneko erakusketa zabaldu du Marlene McCarty New Yorken bizi den sortzaileari eskainiz. Artista eta aktibista feminista da McCarty, eta […]

Read More… from Marlene McCarty artista eta aktibistari eskainitako erakusketa paratu dute Tabakaleran

Arte bisualetako erakusketen 4. deialdia abiatu dute Getxon

Hautatutako proiektuak udalaren erakusketa-espazioetan egongo dira ikusgai 2026ko uztailetik 2027ko martxora bitartean. Getxo Kultura arte bisualetako erakusketen laugarren deialdia jarri du abian, hainbat diziplinatako sortzaileei zuzenduta, haien lana indartzeko eta hiru udal aretotan erakusketa errazteko asmoz. Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea gaur, urriak 14, zabaldu da eta azaroaren 14ra arte egongo da irekita. Artistei beren […]

Read More… from Arte bisualetako erakusketen 4. deialdia abiatu dute Getxon

Gabriel Arestiren omenezko erakusketa antolatu dute Bilboko Foru Liburutegian

50 urte ba(GA)rik du izena erakusketak eta hain ezagunak ez diren Arestiren kontu autobiografikoak biltzen ditu, eta, horiekin batera, haren lanen lagin deigarri bezain interesgarriak: itzulpenak, antzerki-pieza baten deskribapena, Bilbori eta bere emazteari emandako poema ederrak… Erakusketa azaroaren 7ra arte bisitatu ahal izango da. 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil […]

Read More… from Gabriel Arestiren omenezko erakusketa antolatu dute Bilboko Foru Liburutegian

[BIDEOA] Nisa Goiburu artistak ‘Latires’ eta ‘Genesis’ erakusketak ireki ditu Donostian

Ordiziarrak mende erdia darama artearen munduan lanean. Ibilbide zabal eta eklektiko hori erakusteko asmoz, Cristina Enea Fundazioak eta Sakana arte galeriak erakusketa bana ireki dute Donostian. Goibururen lana naturarekin, geometriarekin eta memoriarekin lotuta dago. Nisa Goiburu (Ordizia, 1946) XX. eta XXI. mendeotan mundu osoan zehar erakusketak egiten aritu da eta mende erdia baino gehiago darama […]

Read More… from [BIDEOA] Nisa Goiburu artistak ‘Latires’ eta ‘Genesis’ erakusketak ireki ditu Donostian

Juana Cima artista kubatarraren ‘Uharteak amestu gintuen’ erakusketa zabalduko dute Bilboko La Taller aretoan

Ostiralean irekiko ditu ateak eta abenduaren 5era arte bisitatu ahal izango da. Bilboko La Taller aretoak Juana Cima artistaren (Caibarien, Kuba, 1951) Uharteak amestu gintuen erakusketa zabalduko du ostiralean, urriak 10, arratsaldeko 19:30ean. Sortzailearen lehen erakusketa da 1997tik. Cima 1961ean joan zen Santanderrera bere familiarekin, eta 1962an Oviedon kokatu ziren. Bilboko Arte Aplikatuetan eta Arte […]

Read More… from Juana Cima artista kubatarraren ‘Uharteak amestu gintuen’ erakusketa zabalduko dute Bilboko La Taller aretoan

Markos Gimenoren ‘Karteletrak’ erakusketa irekiko dute urriaren 3an, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean

Artista ugarik ilustratutako berrogeita hamar palindromo baino gehiago biltzen ditu erakusketak. Gasteizko Lazarraga Kultur Elkarteak Markos Gimenoren Karteletrak izeneko erakusketa zabalduko du urriaren 3tik 26ra bitartean, Izaskun Arrue Kulturgunean. Erakusketak euskaraz idatzitako berrogeita hamar palindromo baino gehiago biltzen ditu, batzuk egileak berak sortuak eta beste batzuk hogeita hamar artistak baino gehiagok ilustratuak, horien artean Fernando […]

Read More… from Markos Gimenoren ‘Karteletrak’ erakusketa irekiko dute urriaren 3an, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean

Mikel Zabalza auziaren nondik norakoak ezagutarazteko erakusketa ibiltari berezia antolatu dute

Azaroaren 26tik abenduaren 14ra, Zabalza desagertu zen egunetik, Bidasoa ibaian agerrarazi zuten egunera arteko datetan, autobus batek Euskal Herriaren parte bat zeharkatuko du, Orbaizeta, Iruñea, Bortziriak, Altza eta Donostia lotuz. Autobusak, besteak beste, erakusketa bat izango du barruan. Azaroaren 26an, berrogei urte beteko dira Guardia Zibilak Mikel Zabalza Garate atxilotu, torturatu eta hil zuenetik. Data […]

Read More… from Mikel Zabalza auziaren nondik norakoak ezagutarazteko erakusketa ibiltari berezia antolatu dute