Erakusketak kontzientzia sortu nahi du elikagaiak duen garrantziaz eta planeta honetan bizi garen izakiontzat eta planetarentzat berarentzat dituen ondorioez. Gaur zabaldu ditu ateak Ogia eta zirkua, artea eta elikadura izeneko erakusketak Iruñeko Ziudadelako Labean. Antolatzaileen esanetan, “elikadura da etorkizun jasangarriaren erronkarik garrantzitsuenetako bat. Gaur egun, elikagaiak lortzeko kezka izateaz gain, janaria aukeratu behar dugu; gaia […]
Kategoria: Erakusketa
Bizkaiko Museoek Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute aurten ere, maiatzaren 18an.
Efemeride hau ospatzeko museoek eskainiko dituzten jardueren zerrenda www.museoeneguna.eus webgunean ikus daiteke. Museoen sustraien jasangarritasuna izango da aurtengo edizioaren leloa Bizkaian, eta bertako hogeita hamar pinakotekatik gora bi astez iraungo duten efemeride horri lotutako jarduerak programatuko dituzte, nahiz eta zenbait espaziok maiatzaren 18an museoa bisitatzeko sarrera librea eskaintzea erabaki duten. Hala, bisitariei museoetara hurbiltzeko aukera […]
Priscila Fernandes artistak ‘Zaldiek amesten dutena’ erakusketa zabalduko du Donostiako Tabakaleran, apirilaren 27an
Erakusketak zenbait galdera planteatzen ditu, esaterako, nola ihes egin dezakegun heroiaren boterearen eta pribilegioaren iruditik, edo nola goraipatzen ditugun heroi batzuk eta nola ahazten ditugun beste batzuk. Abuztuaren 27ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Lau Pareta aretoan. Priscila Fernandes artistak Zaldiek amesten dutena izeneko erakusketa sortu du Situ-akzioaken edizio berrirako. Proiektu honek artearen bidez […]
‘Angeles de la guarda’ erakusketa zabaldu dute Donostiako Lugaritz Kultur Etxean
Giza Eskubideen 20. Zinemaldiaren barrian antolatu dute erakusketa eta maiatzaren 5era arte bisitatu ahal izango da. Apirilaren 27an, gainera, Oskar Tejedorrek zuzendutako En tránsito (2016) dokumentala proiektatuko dute. Bidez Bide Elkarteak, Donostiako Lugaritz Kultur Etxearekin koordinatuta, bi sentsibilizazio-jarduera antolatu ditu: alde batetik. dokumentua-solasaldia proiektatzea eta, bestetik, argazki-erreportaje bat erakustea. Antolatzaileek zehaztu dutenez, honako gaiei buruz […]
Read More… from ‘Angeles de la guarda’ erakusketa zabaldu dute Donostiako Lugaritz Kultur Etxean
‘Malala ikasle ausarta’ erakusketa zabaldu dute Donostiako Aiete Kultur Etxean
Erakusketak Malala Yousafzai Bakearen Nobel saridun eta nesken hezkuntzaren eta emakumeen berdintasunaren aldeko aktibistaren bizitza eta lana ezagutzeko aukera ematen du. Malala ikasle ausarta izeneko erakusketa Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia eta Aieteko Kultur Etxeak ekoitzi dute. Asier Iturralde ilustratzaile donostiarrak, bere marrazkien bitartez, 2012an jasandako erasotik Erresuma Batuan bizi den pakistandar aktibistaren bizitzako pasarteak kontatzen […]
Read More… from ‘Malala ikasle ausarta’ erakusketa zabaldu dute Donostiako Aiete Kultur Etxean
Etxarri-Aranatzeko Andra Mari Ikastolak ‘Artea Oinez’ erakusketa artistikoa paratu du Iruñeko Kondestablen
Ikusgai dauden obren gehiengoa abstraktua da. Erakusketan eskulturak, pinturak, marrazkiak, collageak, instalazioak, argazkiak, grabatuak, bideoak eta inprimaketa digitalak ikus daitezke, besteak beste. Nafarroa Oinez jaiaren edizio berriari begira, Etxarri-Aranatzeko Andra Mari Ikastolak Artea oinez izeneko erakusketa artistiko berria antolatu du, eta Iruñeko Kondestable Jauregian egongo da ikusgai maiatzaren 7ra arte. Aurtengoan, gizakiok naturarekin dugun harremana […]
‘Dantzaz ele. Jantziak’ erakusketa zabaldu du Donostiako San Telmo Museoak
Martxoaren 28tik apirilaren 23ra klaustroan eta elizan izango da ikusgai. Ehun manikik baino gehiagok ezagutaraziko dituzte Ipar Euskal Herriko lau dantzatan erabiltzen diren jantziak. Donostiako San Telmo Museoak Dantzaz ele. Jantziak izeneko erakusketa ireki du apirilaren 23ra arte, klaustroan eta elizan. Proposamenak 2018an museoak abiatutako ildoari ematen dio jarraipena; izan ere, Aste Santuko oporraldian San […]
Read More… from ‘Dantzaz ele. Jantziak’ erakusketa zabaldu du Donostiako San Telmo Museoak
Andrea Ganuza, Charlotte Gosselin eta Clara Chotil ilustratzaileek ‘Salda dago!’ erakusketa zabaldu dute Bilbon
Erakusketa mimo handiz egindako hiru istorioz osatuta dagoela diote antolatzaileek. Alondegoako Mediateka Galerian jarri dute ikusgai maiatzaren 14ra arte, Gutun Zuria jaialdiaren barruan. Bilboko Alondegian egiten ari den Gutun Zuria jaialdiak Salda dago! erakusketa zabaldu du Mediateka Galerian, Andrea Ganuza, Charlotte Gosselin eta Clara Chotil ilustratzaileen eskutik. Erakusketa Bilboko zentroak Quebec-eko Maison de la Littérature […]
Zzzz kolektiboaren ‘Muga’ erakusketa ikusgai Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinean
Erakusketa 2020. urtearen hasieran abiatutako argazkigintza-ikerketaren lanaren emaitza da. Honetan, itxuraz modu desordenatu batean ordenaturik dauden irudiek kaotikoki garamatzate mugako adiera desberdinetara. Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinak Zzzz taldearen Muga izeneko erakusketa hartuko du maiatzaren 7ra arte. Kolektiboa Enrique Aparicio, Ignacio de Alava, Marcos Garia, Jose Antonio Larrasoaña, Fernando Lopez, Alvaro Martinez, Paco Sada eta Pilar […]
Read More… from Zzzz kolektiboaren ‘Muga’ erakusketa ikusgai Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinean
Marisa Mantxola artistaren ‘Caminografías. Lurretik haragoko esplorazioak’ erakusketa paratu dute Iruñean
Erakusketa gizakien eta ez gizakien arteko topaketa bat da, eta XIX. mendean frantziar idazleek adierazitako gogoetetako bat jartzen du praktikan: gelditu eta behatzeko proposamena. Mantxolaren obrak maiatzaren 7ra arte egongo dira ikusgai Ziudadelako Bolborategian. Caminografías. Lurretik haragoko esplorazioak du izena Marisa Mantxola artistak Iruñeko Ziudadelako Bolborategian aurkeztu duen proposamenak. 50 lan baino gehiago biltzen ditu […]
