Henrike Knörren 67 idazlan hautatu bildu ditu Euskaltzaindiak liburu batean

Idazlan “ez hain ezagunak” jaso dira Henrike Knörr (1948-2008) Idazlan hautatuak. Textos escogidos liburuan. Roberto Gonzalez de Viñaspre euskaltzain osoak paratu du argitalpena, Garikoitz Knörren laguntzaz. Henrike Knörr euskaltzain gasteiztarra jaio zeneko 75. urteurrenean, Euskaltzaindiak eta Arabako Foru Aldundiak euskaltzain osoari gorazarre egin nahi izan diote Akademiaren Gasteizko ordezkaritzan. Omenaldiak denetarik izan du. Batetik, euskaltzain […]

Read More… from Henrike Knörren 67 idazlan hautatu bildu ditu Euskaltzaindiak liburu batean

Izaskun Alonso, Mikel Garate eta Jorge Rubioren obrak Getxon ikusgai Bosteko erakusketaren bidez

Erakusketak artearen eta espazio arkitektonikoaren arteko bizikidetzatik sortzen diren hausnarketak jaso nahi ditu, eta, horren emaitza gisa, praktika artistiko garaikidetik abiatuta bizitzeari buruzko askotariko iruditeria sortzen da. Bosteko erakusketaren hogeita bosgarren edizioa, Bizi izenekoa, Getxora heldu da, Izaskun Alonso, Mikel Garate eta Jorge Rubio artisten lanekin. Erakusketa ibiltaria azaroaren 17ra arte egongo da bertan. Bosteko […]

Read More… from Izaskun Alonso, Mikel Garate eta Jorge Rubioren obrak Getxon ikusgai Bosteko erakusketaren bidez

Artium museoak ‘Ivan Zuluetaren asaldura’ erakusketa aurkeztu du

Erakusketa euskal zinemagileari eta bere lanari buruzko hurbilketa bat da, eta Zuluetak berak irudiaren inguruan esperimentatuz sortu zuen unibertsoa du aztergai. Gasteizko Artium Museoak Ivan Zuluetaren asaldura erakusketa ireki du A1 eta A02 aretoetan, 2023ko martxoaren 5era arte. Euskal zinemagilearen film nagusiekin batera, Zuluetak diseinatzaile grafiko gisa egindako lanen adibide batzuk ere erakusten dira Xabier […]

Read More… from Artium museoak ‘Ivan Zuluetaren asaldura’ erakusketa aurkeztu du

San Telmo Museoak bat egingo du Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunarekin

Jarduera ezberdinak programatu ditu eta bere liburutegiko ordutegia luzatuko du. Urriaren 14an, Argazki-liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, Anna Atkinsek 1843an argitaratutako Photographs of British Algae: Cyanotype impressions lanaren oroimenez. Ospakizunarekin bat egiteko, Donostiako San Telmo Museoak hainbat jarduera programatu ditu bere argazki-liburu bildumaren inguruan. Gainera, urriaren 4tik aurrera, liburutegiaren ordutegia luzatuko da, ostegunetan 16:00etatik 20:00etara […]

Read More… from San Telmo Museoak bat egingo du Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunarekin

1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artisten belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa ikusgai Iruñean

Erakusketa Ziudadelako Arma Aretoaren lehen solairuan bisitatu ahal izango da, urtarrilaren 8ra arte. Topaketen ondoren izeneko erakusketa ikusgai egongo da, urtarrilaren 8ra arte, Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoaren lehen solairuan. 1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artisten belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa da honakoa, topaketa horiek abiapuntu hartuta sortu zena eta demokrazian bere ibilbide artistikoa hasi zuen lehen egile-belaunaldia […]

Read More… from 1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artisten belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa ikusgai Iruñean

Izaskun Alonso, Mikel Garate eta Jorge Rubioren obrak Leioan ikusgai Bosteko erakusketaren bidez

Erakusketak artearen eta espazio arkitektonikoaren arteko bizikidetzatik sortzen diren hausnarketak jaso nahi ditu, eta, horren emaitza gisa, praktika artistiko garaikidetik abiatuta bizitzeari buruzko askotariko iruditeria sortzen da. Bosteko erakusketaren hogeita bosgarren edizioa, Bizi izenekoa, gaur heldu da Kultur Leioara, Izaskun Alonso (Bilbo, 1971), Mikel Garate (Azkoitia, 1969) eta Jorge Rubio (Bilbo, 1972) artisten lanekin. Erakusketa […]

Read More… from Izaskun Alonso, Mikel Garate eta Jorge Rubioren obrak Leioan ikusgai Bosteko erakusketaren bidez

‘Sastraka’ erakusketa Donostian ikusgai

Azaroaren 18ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa eta hiru solasaldi antolatu dira. Ostiralean izan zen lehena Pello Lizarralde, Juan Ignacio Agorreta, Imanol Ubeda eta Imanol Rayo artistekin. Sastraka beste hainbeste arlotan arituak diren lau lagunen lanaren emaitza da. Honen guztiaren sorreran Pello Lizarraldek Juan Ignacio Agorreta margolariari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, […]

Read More… from ‘Sastraka’ erakusketa Donostian ikusgai

Bilboko Euskararen Etxeak ‘Liburuaren arbola’ erakusketa ibiltaria abiatu du

Bost herri hauetan paratuko dute: Portugaleten, Ondarroan, Getxon, Amorebieta-Etxanon eta Gernikan, irailean hasi eta 2023ko otsailean amaituko da. Euskararen Etxeak Liburuaren arbola izeneko erakusketa ibiltaria abiatu du, liburua bera zer den ulertu eta bere garrantzia azpimarratzeko. Erakusketak liburuaren atal nagusiak erakusten ditu: letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia. Horretaz gain, liburuan parte hartzen duten […]

Read More… from Bilboko Euskararen Etxeak ‘Liburuaren arbola’ erakusketa ibiltaria abiatu du

Kataluniako eta Euskal Herriko hainbat artista gaztek heriotza duinaz duten ikuspegia ilustratu dute

‘Heriotza, duin eta ilustratua erakusketa’ urriaren 11ra arte egongo da ikusgai Donostiako Okendo Kultur Etxean. Bisita gidatuak, antzelanak, tailerrak eta hainbat aurkezpen eskainiko dira erakusketarekin bat eginez. Nahiz eta heriotza guztiak ez diren berdinak, herioak izaki oro berdintzen du. Era berean, duin hiltzekoa, desio berdintzailea dela ematen du. Hala ere, desioak errealak ez direnez, bizitzak […]

Read More… from Kataluniako eta Euskal Herriko hainbat artista gaztek heriotza duinaz duten ikuspegia ilustratu dute

Sandra Garayoa ilustratzailearen erakusketa Donostian ikusgai

Abenduaren 11ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa, Donostiako Aiete Kultur Etxean. Sandra Garayoa artistaren (Donostia, 1993) erakusketa ikusgai egongo da abenduaren 11ra arte, Aiete Kultur Etxean, Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Garayoak 2015ean bukatu zuen Usandizaga Institutuan Diseinu Grafikoko Goi Mailako Zikloa. Ondoren, Bartzelonara joan zen eta bertan Escola Massanan Ilustrazioan graduatu zen. Hainbat […]

Read More… from Sandra Garayoa ilustratzailearen erakusketa Donostian ikusgai