Aura Satz artistaren ‘She Recalibrates’ erakusketa Gasteizko Artium Museoan ikusgai

Film, marrazki eta objektuen bidez, erakusketak musika elektronikoaren sorkuntzan aitzindari izan diren egileak ditu ardatz. Z aretoan egongo da ikusgai martxoaren 27ra arte. Gasteizko Artium Museoak Aura Satz artistaren She Recalibrates erakusketa aurkeztu du Z aretoa-ren programaren barruan. Film, marrazki eta objektuen bidez, erakusketak musika elektronikoaren sorkuntzan aitzindari izan den egile talde baten irudia du […]

Read More… from Aura Satz artistaren ‘She Recalibrates’ erakusketa Gasteizko Artium Museoan ikusgai

Donostiako Euskal Itsas Museoak ‘Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea’ erakusketa ireki du

Erakusketak ikerketa arkeologiko bati esker berreskuratutako gizateriaren historiaren gertakari ezezagun bat ematen du ezagutzera eta 2023. urteko urtarrilaren 8ra arte egongo da ikusgai. Carlos Olaetxea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailua eta Museoetako Zerbitzuburuak eta Euskal Itsas Museoko zuzendari Xabier Alberdik Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea aldi baterako erakusketa aurkeztu dute gaur Euskal Itsas Museoan, Donostian. Erakusketak ikerketa […]

Read More… from Donostiako Euskal Itsas Museoak ‘Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea’ erakusketa ireki du

Donostiako San Telmo Museoak ‘Rosa Valverde. Arte kaxak’ erakusketa paratu du

Artista donostiarrak formatu berezi honetan sortutako 52 lan biltzen ditu erakusketak. Martxoaren 13ra arte bisitatu ahal izango da Museoko Laborategian. Rosa Valverde (Donostia, 1953-Azkaine, 2015) artistak mota ezberdinetako sorkuntza artistikoak  jorratu zituen bere ibilbide artistikoan: margolanak, marrazkiak, grabatuak, objektu-eskulturak eta baita arte kaxak ere, azken hauek batez ere 2000. urtetik aurrera. Egileak sortutako kaxa guztien […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Rosa Valverde. Arte kaxak’ erakusketa paratu du

Asier Gogortza artistaren ‘Autopsiak’ argazki erakusketa ireki dute Iruñean

Berako artistak egindako argazkiak otsailaren 2ra arte ikusi ahal izango dira Kondestable jauregiko Civivox aretoan. Garaikide zikloaren barruan ikusi ahal izango da Asier Gogortza (Bera, 1976) artistaren Autopsiak izeneko argazki erakusketa, Iruñeko Kondestable jauregian. Azaldu duenez, autopsia hitza grekera zaharretik dator. Euskarazko itzulpen zuzena “norberak ikustea” izango litzateke, “αὐτός” (autos, norbera) eta “ὄψις” (opsis, ikustea). […]

Read More… from Asier Gogortza artistaren ‘Autopsiak’ argazki erakusketa ireki dute Iruñean

‘Marrazketa hiperrealista boligrafoz’ erakusketa zabaldu dute Gasteizen

Otsailaren 13ra arte egongo dira ikusgai Vital Fundazioaren erakusketa-zentroan. Berrikuntza gisa bisita gidatuak izango dira urtarrilaren 23an eta otsailaren 6an. Eduardo Sanchez artistaren Marrazketa hiperrealista boligrafoz erakusketak emango dio hasiera Gasteizko Vital Fundazioaren erakusketa-zentroaren aurtengo programari. Hala, otsailaren 13ra arte, boligrafoz egindako marrazki fotorrealistak ikusteko aukera izango da. Lan horien artean, hiri paisaiak eta, batez […]

Read More… from ‘Marrazketa hiperrealista boligrafoz’ erakusketa zabaldu dute Gasteizen

‘Jesus Jordanen’ obra paratu dute Altzuzako Oteiza museoan

Orain arte gordailuan egon den obra bat da, Pagola Hernandez familiaren bildumakoa, eta urtebetez egongo da ikusgai Altzuzan. Jorge Oteizak 1933an egindako Jesus Jordanen eskultura paratu dute Oteiza museoan. Altzuzako zentroak artistaren lehen sorkuntza aldiko pieza berezi hori jaso eta erakustea erabaki du. “Orain arte gordailuan egon den obra bat da, Pagola Hernandez familiaren bildumakoa, […]

Read More… from ‘Jesus Jordanen’ obra paratu dute Altzuzako Oteiza museoan

Eskultura, argazkigintza, musika, pintura eta grafiti arloko artisten lanez osatutako erakusketa Gasteizen ikusgai

Bost mas bost izeneko erakusketa belaunaldien arteko proiektu kolektibo bat da, hainbat arte diziplinatako artisten interesak eta sentsibilitateak batzen dituena.  Bost mas bost urteko azken erakusketa izango da Gasteizko Vital Fundazioa erakusketa-zentroan. Belaunaldien arteko erakusketa kolektiboa da, eta bertan, zenbait arte diziplinatako emakume eta gizonek proiektu kolektibo baterako interesak eta sentsibilitateak batu dituzte. Maika Gomez […]

Read More… from Eskultura, argazkigintza, musika, pintura eta grafiti arloko artisten lanez osatutako erakusketa Gasteizen ikusgai

Ane Arzelus ilustratzaile donostiarraren erakusketa Donostian ikusgai

Abenduaren 15etik 2022ko martxoaren 22ra bitartean bisitatu ahal izango da erakusketa, Donostiako Aiete Kultur Etxean. Ane Arzelus ilustratzaile eta diseinatzailearen (Donostia, 1993) erakusketa ikusgai egongo da asteazkenetik aurrera, abenduak 15, Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Arzelusek txikitatik egiten zituen marrazkiak eta horretan jarraitu zuen ikasten zuen bitartean ere. Horregatik erabaki zuen ilustrazioaren […]

Read More… from Ane Arzelus ilustratzaile donostiarraren erakusketa Donostian ikusgai

Artium Museoak Natalia Isla eta Aitor Bengoetxearen ‘Ahotsari eman’ erakusketa aurkeztu du

Erakusketa aurtengo Komisario Berriak programan hautatutako proiektua da. 2022ko urtarrilaren 16ra arte bisitatu ahal izango da. Gasteizko Artium Museoak Ahotsari eman proiektua aurkeztu du, soinua eta, zehatzago, giza ahotsa interesgune izan dituzten eta dituzten praktika artistiko garaikideekiko hurbilketa bat. Erakusketak hainbat pieza historiko biltzen ditu, azken hamarkadan bai nazioartean eta bai Euskal Herrian egindako pieza […]

Read More… from Artium Museoak Natalia Isla eta Aitor Bengoetxearen ‘Ahotsari eman’ erakusketa aurkeztu du

San Telmo Museoak ‘Baginen bagara. Artista emakumeak: ikusgarritasun(ez)aren logikak’ erakusketa aurkezten du

2022ko martxoaren 13ra arte bisitatu ahal izango da. Erakusketaren harira, katalogo bat argitaratuko da eta jarduera ugari antolatu dira. Baginen bagara erakusketa proiektu luzeago baten gailurra da. Izan ere, berdintasuna da Donostiako San Telmo museoko lan ildoetako bat, eta bertako bildumetan emakumeek egindako arteak nolako presentzia eta garrantzia duen aztertu eta bildu nahi izan da. […]

Read More… from San Telmo Museoak ‘Baginen bagara. Artista emakumeak: ikusgarritasun(ez)aren logikak’ erakusketa aurkezten du