Remigio Mendibururen hiru hamarkadako lana bildu du Bilboko Arte Ederren Museoak

Euskal eskultore honen izaeran sakontzen du erakusketak, ehun pieza (eskulturak eta paper gaineko lanak) ingururen bitartez. Mendiburu. Materia eta memoria izeneko bilduma irailaren 5era arte bisitatu ahal izango da Bilboko museoan. Remigio Mendiburu (Hondarribia, 1931-Bartzelona, 1990) XX. mendearen bigarren erdiko euskal eskultorerik nabarmenetako bat izan zen. Euskal artea berritu zuen sortzaileen artean dago, Eduardo Chillida, […]

Read More… from Remigio Mendibururen hiru hamarkadako lana bildu du Bilboko Arte Ederren Museoak

‘Leihoak zabalik’ erakusketa paratu dute Donostiako Okendo Kultur Etxean

Erakusketa maiatzaren 12ra arte bisitatu ahal izango da. Iraia Okina, Leire Salaberria, Maite Gurrutxaga, Paula Estevez eta Sandra Garayoa artisten obrekin osatutako Leihoak zabalik erakusketa paratu dute Donostiako Okendo Kultur Etxean, maiatzaren 12ra arte. “Erakusketa hau hemengo artistei zabaldu nahi izan zaie, aldameneko etxean bizi arren sarritan ez baititugu ezagutzen”, adierazi dute antolatzaileek. “Itxialdian, konturatzen […]

Read More… from ‘Leihoak zabalik’ erakusketa paratu dute Donostiako Okendo Kultur Etxean

[BIDEOA] Lizarra Ikastolak ‘Artea oinez’ erakusketa artistikoa paratu du Iruñeko Kondestablen

Jose Luis Zumeta, Dora Salazar edo Nestor Basterretxearen obrak ikus daitezke, besteak beste. Nafarroa Oinez jaiaren edizio berriari begira, Lizarra Ikastolak Artea oinez izeneko erakusketa artistiko berria antolatu du, eta Iruñeko Kondestable Jauregian dago egun hauetan ikusgai. Erakusketa honek 100 artelan eta artxibo-material baino gehiago biltzen ditu. Obrek XX. mendearen amaieratik gaur egunera arte sortutako […]

Read More… from [BIDEOA] Lizarra Ikastolak ‘Artea oinez’ erakusketa artistikoa paratu du Iruñeko Kondestablen

Gernikako Euskal Herria Museoak ‘Hemingway & Euskal Herria’ erakusketa zabaldu du

Idazle eta kazetari estatubatuarraren aparteko atzera begirakoa jasotzen du erakusketak. Ernest Hemingway Nobel saridunak ia 40 urtetan zehar Euskal Herriko kultura eta jendearekin izan zuen lotura erakusten duten objektuak, argazkiak, ikus-entzunezkoak, idatziak eta bitxikeriak biltzen dituen erakusketa paratu dute Gernikako Euskal Herria Museoan. Edorta Jimenez idazlea da erakusketako komisarioa eta Night Before Easter – Pazko […]

Read More… from Gernikako Euskal Herria Museoak ‘Hemingway & Euskal Herria’ erakusketa zabaldu du

2020an eta 2021ean Irudika egonaldi artistikoetan egindako obrak Gasteizen ikusgai

Pandemiaren eraginez, aurten lehen aldiz, artistek urrutitik egin dute lan, Irudikaren aurtengo irudia sortzeko balio izan duen prozesu partekatu baten bitartez.    Irudika ilustrazioaren nazioarteko topaketa profesionalak 2020 eta 2021 urteetako egonaldi artistikoetan bildutako lanen erakusketa antolatu du Gasteizko Vital Fundazioaren aretoan. Lan hauekin batera, Uruguaiko Kultura Ministerioaren Ilustrazio Sari Nazionalaren VII. Katalogoan argitaratutako zenbait pieza […]

Read More… from 2020an eta 2021ean Irudika egonaldi artistikoetan egindako obrak Gasteizen ikusgai

Juan Sagastizabal margolariaren ‘Zergatik ditut gogoko sugandilak?’ erakusketa ikusgai Gasteizko Atarian

Lanak oihal, paper eta ehun birziklatuen gainean tenple- eta olio-pinturaz eginak dira, eta narrastien mundua dute gai, zehazki, Arabako udalerrietako edozein bazterretan bizi diren musker eta sugandilak. Erakusketa maiatzaren 2ra arte egongo da ikusgai. Formatu askotariko 30 margolanek osatzen dute Juan Sagastizabal margolariak (Eibar, 1952) Gasteizko Atarian aurkeztu duen Zergatik ditut gogoko sugandilak? erakusketa. Obra […]

Read More… from Juan Sagastizabal margolariaren ‘Zergatik ditut gogoko sugandilak?’ erakusketa ikusgai Gasteizko Atarian

LKN kale artistaren lanak ikusgai jarri dituzte Iruñean

Erakusketak martxoaren 31tik apirilaren 30era bitartean izango ditu ateak zabalik, Iruñeko Kondestable Civivoxeko patioan, eta jatorrizko obren kartoizko 22 erreprodukzio biltzen ditu. LKN kale artistak sortutako azken lanen bilduma paratu dute Iruñeko Kondestable Civivoxeko patioan. Erakusketak martxoaren 31tik apirilaren 30era bitartean izango ditu ateak zabalik, eta jatorrizko obren kartoizko 22 erreprodukzio biltzen ditu. Honekin batera, […]

Read More… from LKN kale artistaren lanak ikusgai jarri dituzte Iruñean

Gasteizko Artium Museoak ‘Katinka Bock. Logbook’ erakusketa aurkeztu du

Artistak azken bost urteetan egindako obra sorta bat jasotzen du erakusketak, batzuk Artiumerako propio sortu ditu.  Katinka Bock. Logbook erakusketak artistaren oraingo lanak ezagutzeko aukera eskainiko du, haren ibilbidearen funtsezko ezaugarriekin: Eskultura, arkitektura eta hizkuntzaren eremuen arteko etengabeko trukea. Bock-en eta bertako artisauen arteko elkarlanetik eta museoko espazioak balearen sabelarekin edo itsasontzi baten sotoarekin lotzetik […]

Read More… from Gasteizko Artium Museoak ‘Katinka Bock. Logbook’ erakusketa aurkeztu du

‘Emakume kartagileak. Memoria bizia’ erakusketa aurkeztu du Gasteizko Bibat Museoak

Erakusketarekin batera, Heraclio Fournierreko emakume kartagileen historia. Memoria biziaren adierazpen bat liburua ere aurkeztu dute. Erakusketa 2022ko urtarrilaren 31ra arte bisitatu ahal izango da. Iaz 150 urte bete ziren Heraclio Fournierrek Naipes Heraclio Fournier inprimaketa enpresa sortu zuenetik. Urteurrenaren harira, bertako emakume kartagile guztiak omendu nahi izan dituzte. Horretarako, Emakume kartagileak. Memoria bizia erakusketa aurkeztu […]

Read More… from ‘Emakume kartagileak. Memoria bizia’ erakusketa aurkeztu du Gasteizko Bibat Museoak

San Telmo Museoak esperientzia digital berria eskainiko du ‘Urgullen magalean’ erakusketarako

Hedapena handitu eta publiko berriengana iristeko helburuarekin, Donostiako museoak Urgullen magalean erakusketan 360º gigapixel bisita birtuala prestatu du. Donostiako San Telmok bere eduki digitalak indartzeko egindako apustua da, batez ere pandemia garaian, eta bisitariei aretoetara joaten direnen antzeko esperientzia eskaini nahi die online. Second Canvas teknologia aurretik ere ezarria zegon Donostiako museoan, erakusketa iraunkorreko lanen […]

Read More… from San Telmo Museoak esperientzia digital berria eskainiko du ‘Urgullen magalean’ erakusketarako