Donostiako San Telmo Museoak ‘Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoetxea’ erakusketa aurkeztu du

Erakusketak 150 argazki inguru biltzen ditu, gehienak argitaratu gabeak. Erakusketa maiatzaren 23ra arte egongo da ikusgai. Kearen eta lanbroaren artean erakusketaren oinarria Sigfrido Koch Bengoetxearen argazki lana da, XX. mendearen hasieran Donostiara bizitzera etorri zen Willy Koch Schöneweiss argazkilariaren semea. Bi aretotan banatu dute erakusketa, lehenengoa gerrako albumari eskainia dago, Gerra Zibilaren inguruko argazki argitaragabeekin osatutako […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoetxea’ erakusketa aurkeztu du

‘Hiruerreketa, euskararen arte-urak’ erakusketa ikusgai Gasteizen

Oihaneder Euskararen Etxeak Zaloa Ipiñaren Gorreri bisuala, Alfredo Hernandez Zirikaren Hitz birziklatuak eta Bigara bikotearen Abere ba: palindromo ilustratuen piztegia lanek osatutako erakusketa anitza antolatu du. Otsailaren 28ra arte egongo da zabalik, eta doako sarrera izango du. Hiruerreketa, euskararen arte-urak erakusketaren abiapuntuan galdera bikoitza dago: “Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko […]

Read More… from ‘Hiruerreketa, euskararen arte-urak’ erakusketa ikusgai Gasteizen

‘Zaintzaren artea’ erakusketa ikusgai Iruñeko Kondestable jauregian

Nafarroako Arkitektura Eskolako emakume ikasleek egindako hamasei lanez osatuta dago erakusketa. “Lan honekin omenaldia egin nahi izan da erizaintzaren lanbideari, pandemiaren garaian giltzarri bilakatu baita gaur egungo gizartean”, azaldu dute antolatzaileek. Erizaintzari artearen bidez egindako omenaldi hau hamasei panelen bidez osatu da. Horietako bakoitzak sormen-kontzeptu ezberdin bat erakusten du, pandemiaren egunerokoan oso presente egon den […]

Read More… from ‘Zaintzaren artea’ erakusketa ikusgai Iruñeko Kondestable jauregian

“Erraldoien bizkar gainean” erakusketa ikusgai Bilboko Arkeologi Museoan

Erakusketaren xedea da XVIII. mendean egin ziren lehenengo azterketetatik gaur egunera arteko euskal arkeologiaren historia azaltzea da, eta, horretarako, jatorrizko ehun pieza baino gehiago jarri dituzte ikusgai. Erakusketa azaroaren 7ra arte bisitatu ahal izango da. Euskal arkeologian azken mendeetan egindako lana ezagutzera emateko erakusketa paratu dute Bilboko Arkeologi Museoan. Bildumak jatorrizko ehun pieza baino gehiago […]

Read More… from “Erraldoien bizkar gainean” erakusketa ikusgai Bilboko Arkeologi Museoan

[BIDEOA] Aran Santamariaren ‘Hostoz hosto erantzi!’ erakusketa Donostian ikusgai

Otsailaren 27ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Okendo Kultur Etxean. Ugariak eta anitzak dira Aran Santamaria artista zumaiarrak bisitatutako liburu azokak; zenbat eta bereziagoak orduan eta erakargarriagoak. Bertan ikusitako liburu eder horiek, gero, nola moldatu eta birsortzeko ahaleginean aritzen da Santamariaren irudimena; bera konturatzerako orduan eta eskuekin lanean hasi aurretik, irudimena martxan du. Papera […]

Read More… from [BIDEOA] Aran Santamariaren ‘Hostoz hosto erantzi!’ erakusketa Donostian ikusgai

Donostiako Euskal Itsas Museoak ‘Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat’ erakusketa aurkeztu du

Erakusketarekin batera bisita bereziak, tailerrak eta topaketak antolatu dituzte. Erakusketa ekainaren 13ra arte dohainik bisitatzeko aukera egongo da. Euskal Itsas Museoak, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ekoiztutako Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat erakusketa aurkeztu du gaur, Donostian. Leopoldina Rosa fragataren espedizioa Baionatik abiatu zen euskal migratzailez beteta, eta Uruguaiko kostaldean hondoratu zen 1842an. Bidaia horrek XIX. […]

Read More… from Donostiako Euskal Itsas Museoak ‘Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat’ erakusketa aurkeztu du

Habian!-eko ehungintza sortzaileen lanak, Errenteriako Jantziaren Zentroan ikusgai

Saioa Matxain, Anne Gajate eta Ruben Pantiga ehungintza sortzaileak Habian! hazitegiko egoiliarrak dira. Saioa Matxainek, Anne Gajatek eta Ruben Pantigak Habian! hazitegian ezagutu dute elkar, eta bertan landutako lanekin Egunsentia: Torrekuatik diseinatzen izeneko erakusketa zabaldu dute Errenteriako Jantziaren Zentroan. Honetan, Idoia Lizeaga bitxi diseinatzaile eta lore maistrak kolaboratzaile gisa parte hartu du, bere hainbat pieza […]

Read More… from Habian!-eko ehungintza sortzaileen lanak, Errenteriako Jantziaren Zentroan ikusgai

Nerea Apodaka eta Uxue Ruiz de Arkauteren ‘Peregrina’ erakusketa ikusgai, Bilbon

Otsailaren 26ra arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan, Bilbon. Bizkaiko Batzar Nagusiek eta EHUko Arte Ederren Fakultateak Nerea Apodaka eta Uxue Ruiz de Arkaute artisten Peregrina erakusketa aurkeztu dute. Erakusketa Bizkaian prestatutako artisten talentu gaztea erakusteko, bi erakundeek orain dela hamar urte abiatutako akordioaren barruan sortu da, eta sortzaile bi hauek moldeatu […]

Read More… from Nerea Apodaka eta Uxue Ruiz de Arkauteren ‘Peregrina’ erakusketa ikusgai, Bilbon

Paul Caballero ilustratzaile bilbotarraren erakusketa Donostian ikusgai

Erakusketa datorren maiatzaren 9ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Aiete Kultur Etxean. Paul Caballeroren (Bilbo, 1981) erakusketa ikusgai egongo da gaurtik aurrera, urtarrilak 25, Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Caballerok Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan. Behin ikasketak amaituta, Madrilera joan eta ESDIP eskolan ilustrazio eta animazioan espezializazioa egin […]

Read More… from Paul Caballero ilustratzaile bilbotarraren erakusketa Donostian ikusgai

Aitor Renteria margolariaren ‘Ez bilatu argia’ erakusketa ikusgai Gasteizen

Bi eta hiru dimentsioen artean jokatzen duten obra sortu berriak dira, isiltasuna, hutsunea edo isolamendua bezalako kontzeptuen ingurukoak. Erakusketa otsailaren 4ra arte bisitatu ahal izango da. Isiltasuna, hutsunea, isolamendua eta intenporalitatea ditu ardatz, eta piezen bi eta hiru dimentsioen artean jokatzen du Aitor Renteriaren (Donostia 1967) Ez bilatu argia izeneko erakusketak. Otsailaren 4ra arte bisitatu […]

Read More… from Aitor Renteria margolariaren ‘Ez bilatu argia’ erakusketa ikusgai Gasteizen