Bigara elkartearen ‘Abere Ba’ erakusketa Donostian ikusgai

Bigara elkarteak euskarazko animalien izenetan palindromo meategi aberatsa topatu du, eta izen horiek abiapuntu hartuta hitz eta letrekin esperimentatzen aritu da. Proposamenak sortzeko gonbita egiten du orain. Bihartik aurrera Abere ba erakusketa bisitatu ahal izango da Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean, martxoaren 13ra arte. Abere ba Itziar Aranburuk eta Jon Ander Garciak osatzen duten Bigara […]

Read More… from Bigara elkartearen ‘Abere Ba’ erakusketa Donostian ikusgai

Itziar Okarizen ‘Estatuak’ Jorge Oteiza Museoan ikusgai

Artista donostiarraren erakusketa 2021eko otsailaren 28ra arte bisitatu ahal izango da Altzuzako museoan. Azken urteotan, Itziar Okariz (Donostia, 1965) artista eskultura esanguratsuen aurrean jartzen eta haiekin solasaldiak izaten aritu da, eta itxura batean osatu gabe dauden solasaldi horietako batzuk dira, hain zuzen, Estatuak izeneko erakusketa osatzen dutenak. Elkarrizketa horien grabazioek artistaren eta obren arteko komunikazio […]

Read More… from Itziar Okarizen ‘Estatuak’ Jorge Oteiza Museoan ikusgai

Bilboko Arte Ederren Museoak ‘Lemoiz gelditu’ horma-irudia aurkeztu du

Vicente Ameztoyk, Jose Luis Zumetak eta Carlos Zabala Arrastaluk margotu zuten, 1980an. Joan den uztailean, artisten edo haien oinordekoen eta bildumagile partikularren aldetik jasotako dohaintza multzo handi bat aurkeztu zuen Bilboko Arte Ederren museoak. Lucas Vorsterman I (1595-1675), Vicente Larrea (1934), Thomas Struth (1954), Juan Carlos Egillor (1947-2011), Juncal Ballestin (1953-2015) eta Dora Salazarren (1963) […]

Read More… from Bilboko Arte Ederren Museoak ‘Lemoiz gelditu’ horma-irudia aurkeztu du

Jon Cazenave argazkilariaren ‘Galerna’ erakusketa ikusgai Donostian

2021eko otsailaren 14ra arte Tabakalerako Kutxa Kultur Artegunean ikusgai egongo da erakusketa. Galerna Jon Cazenave (Donostian, 1978) argazkilariak 2007tik aurrera garatutako proiektua dugu. Egitasmoa euskal gatazkaren azterketatik abiatzen da, eta modu generikoago batean bere jendearen izaera, historia eta elezaharretan sakontzen du. Cazenavek ez dio bere identitate politiko edo nazionalari modu espezifikoan heltzen, urteak igaro ahala, […]

Read More… from Jon Cazenave argazkilariaren ‘Galerna’ erakusketa ikusgai Donostian

San Telmo Museoak Erlea Maneros artistaren ‘Norusta’ erakusketa aurkeztu du

Ibon Aranberriren lekukoa hartu eta urtebetez egindako lanaren emaitza da erakusketa, 2021eko urtarrilaren 10era arte bisitatu ahal izango da. San Telmo Museoak Erlea Maneros (Bilbo, 1977) artistaren Norusta erakusketa aurkeztu du, 2020ko urriaren 31tik 2021eko urtarrilaren 10era bitartean ikusgai izango dena, Museo Bikoitza programaren barruan. Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri zen abian. […]

Read More… from San Telmo Museoak Erlea Maneros artistaren ‘Norusta’ erakusketa aurkeztu du

‘Bidasoko deportatuak’ erakusketa ibiltaria Beran ikusgai

Bidasoko deportatuen bizipena, eta herioa, erakusketa ibiltari batez azaldu nahi da. Azaroaren 1era arte bisitatu ahal izango da Berako Kultur Etxean. Whasintong-eko Holocausto Memorial Museum-en Enciclopedia de Campos y Guetos proiektuaren arabera, 42.500 atxilotze gune, akabatze gune, ghetto eta bortxazko lan faktoria egon ziren. Bertan, 15 eta 20 milioi pertsona batu zituzten. Hauen artean badago Bidasoa jatorri […]

Read More… from ‘Bidasoko deportatuak’ erakusketa ibiltaria Beran ikusgai

Bilboko Euskal Museoak ‘Arzak bere saltsan’ izeneko erakusketa aurkeztu du

2021eko urtarrilaren 31ra arte bisitatu ahal izango da. Luisa Lopez Telleriaren komisariotzapean, Arzak bere saltsan izeneko erakusketak Juan Mari Arzak (Donostia, 1942) sukaladariaren ibilbidea aztertuko du hainbat mahairen bidez, zeinak bere ibilbide pertsonal zein profesionalaren parte izan baitira, “Alto Vinagres jatetxeko mahaiez ari gara; 1897an ireki zen jatetxe hori”. Euskal Sukaldaritza Berria deritzon mugimenduaren funtsezko […]

Read More… from Bilboko Euskal Museoak ‘Arzak bere saltsan’ izeneko erakusketa aurkeztu du

Irati Urrestarazuren ‘albo batera utziz’ erakusketa ikusgai Bilbon

Eskultura eta instalazio erakusketa hau azaroaren 20ra arte egongo da ikusgai Urazurrutia aretoan. Irati Urrestarazuren (Altsasu, 1989) Albo batera utziz erakusketa paratu dute BilboArten. Artista altsasuarra 2019an izan zen zentro honetako bekaduna eta beste zazpi artisten lanekin batera aukeratu zuten bere obra Urazurrutia aretoan bakarka erakusteko. Albo batera utziz obrak azken hilabeteetan erakusketa honetarako landu […]

Read More… from Irati Urrestarazuren ‘albo batera utziz’ erakusketa ikusgai Bilbon

‘30 emakume ahaztezin’ erakusketa Bilboko Euskal Museoan ikusgai

Elena Ciordia artistak egindako akuareletan erretratatutako emakumeez gain, erakusketa bisitatzen dutenei gonbidapena egingo zaie beste emakume ahaztezinen izenak emateko. Bilboko Euskal Museoak 30 emakume ahaztezin erakusketa paratu du 2021eko urtarrilaren 13ra arte. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatu du, eta hogeita hamar akuarela biltzen ditu. Horietan, Elena Ciordia artistak gure herriaren historiako emakumeak erretratatzen ditu, hainbat diziplinatan […]

Read More… from ‘30 emakume ahaztezin’ erakusketa Bilboko Euskal Museoan ikusgai

Miren Asiain ilustratzailearen erakusketa ikusgai Donostian

Erakusketa datorren urtarrilaren 24ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Aiete Kultur Etxean. Miren Asiainen (Iruñea, 1988) erakusketa ikusgai egongo da gaurtik aurrera, urriak 14, Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Asiainek Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon, baina azken ikasturtea Buenos Airesen burutu eta ilustrazioaren munduan bere kabuz hasi zen lanean. Hala, bere […]

Read More… from Miren Asiain ilustratzailearen erakusketa ikusgai Donostian