Txus Melendez margolariaren artelanekin osatutako ‘Estropezuka’ erakusketa paratu dute Bilbon

Artistaren dozena bat koadro eta hiru marrazki biltzen ditu erakusketak. Lanik zaharrenak 1989. urtekoak dira eta berrienak aurtengoak. Artelan hauek azaroaren 6ra arte egongo dira ikusgai Bilboko Aire galerian. Ostiralean, irailaren 18, Txus Melendez margolariaren obrekin osatutako Estropezuka izeneko erakusketa inauguratuko da Bilboko Aire galerian. Artistaren dozena bat koadro eta hiru marrazki bilduko ditu erakusketa […]

Read More… from Txus Melendez margolariaren artelanekin osatutako ‘Estropezuka’ erakusketa paratu dute Bilbon

Expodistritok sei erakusketa ibiltari eramango ditu Bilboko udaltegietara

Urtarrilera arte bisitatu ahal izango dira. Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloak arte plastikoen eta argazkigintzako sei erakusketa paratuko ditu Bilboko Abando, Begoña, Otxarkoaga eta San Frantziskoko udaltegietan. Programa honen barruan, San Inazio, Ibarrekolanda, Castaños, La Bolsa eta Errekaldeko udaltegietan egin ohi diren erakusketak bertan behera geratu dira, COVID-19aren krisiaren eraginez. Edizio honetarako honako artisten lanak […]

Read More… from Expodistritok sei erakusketa ibiltari eramango ditu Bilboko udaltegietara

Javier Landeras, Laura San Juan eta Mikel Lertxundiren lanak ikusgai Bosteko erakusketa ibiltarian

Bizkaiko erakusketa ibiltaria Japoniako shakkei lorategien inguruko hiru artistaren lanekin abiatuko da Getxoko Kultur Etxean. Bosteko erakusketa ibiltariaren 23. edizioa martxan da. Artearen berri ematea du helburu ekimenak eta horretarako herriz herri ibiliko da datozen hilabeteetan. Hala, lehen geldiunea Getxon izango da eta bertan, Javier Landerasen (Bilbo, 1965) argazkiak, Laura San Juanen (Donostia, 1963) margolanak […]

Read More… from Javier Landeras, Laura San Juan eta Mikel Lertxundiren lanak ikusgai Bosteko erakusketa ibiltarian

Donostia Zinemaldiaren 1977ko edizioa ardatz duen erakusketa ikusgai Gasteizko Artiumen

Zinemaldiaren artxiboko material ugari bildu ditu erakusketak, horietako asko argitaratu gabeak, hala nola gutunak, dokumentuak, argazkiak eta aldizkariak. Erakusketa Artium Museoko A01 aretoan egongo da ikusgai abenduaren 8ra arte. Donostiako Zinemaldiak, Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) eta Gasteizko Artium Museoak Zinemaldiak 24 edizio izan ditu. Ez dugu gogoko izeneko erakusketa aurkeztu dute. 1977ko Donostiako Zinemaldia […]

Read More… from Donostia Zinemaldiaren 1977ko edizioa ardatz duen erakusketa ikusgai Gasteizko Artiumen

[BIDEOA] Juan Luis Goenaga margolariaren ibilbidea 128 artelanen bidez

Erakusketa 2020ko irailaren 4tik 2021eko urtarrilaren 10era egongo da ikusgai Donostiako Kubo-Kutxa aretoan. Bisita gidatuak ere egingo dituzte erakusketan zehar, larunbatetan, 17:30ean euskaraz eta 18:30an gaztelaniaz. Bost hamarkadako ibilbide artistikoa egina du Juan Luis Goenaga margolariak (Donostia, 1950). Ibilbide luze eta oparo horrek emandako uzta erakusketa batean bildu du orain, Mikel Lertxundi komisarioak. Hala, Donostiako […]

Read More… from [BIDEOA] Juan Luis Goenaga margolariaren ibilbidea 128 artelanen bidez

[BIDEOA] Sorgin ehizaren inguruko erakusketa Durangon ikusgai

XV. mendetik XVIII. mendera 250.000 emakume hil zituzten krudelkeriaz, sorginkeria leporatuta. EmPoderArte emakume artisten nazioarteko elkarteak hilketa horiei buruz hausnartzen duen erakusketa bat aurkeztu du Durangoko Arte eta Historia Museoan. 42 emakume artistaren obrak biltzen ditu Sorginak! izeneko erakusketak. Arte plastikoen eta ikus-entzunezko arteen hainbat diziplina erabili dituzte beren obren bitartez. Milaka emakume jazarri, torturatu […]

Read More… from [BIDEOA] Sorgin ehizaren inguruko erakusketa Durangon ikusgai

2019ko Vitaleko Arte Lehiaketaren irabazleen erakusketa bateratua ikusgai Gasteizen

Irailaren 3tik 25era egongo da zabalik erakusketa. Vital Arte Lehiaketaren 2019ko edizioko artista irabazleek beren lanak jarri dituzte ikusgai talde-erakusketa batean, Vital Fundazioa erakusketa-zentroan. Arabako artistei zuzenduta dagoen lehiaketa honek herrialdeko kultura sektorea bultzatzen laguntzea du helburu, zehazki, pintura, eskultura, argazkilaritza eta bestelako tekniken diziplinetan. Irailaren 25era arte egongo da ikusgai erakusketa. Edizio honetan 132 […]

Read More… from 2019ko Vitaleko Arte Lehiaketaren irabazleen erakusketa bateratua ikusgai Gasteizen

Nafarroako Komikiaren XI. Azokak bihar irekiko ditu ateak Iruñean

Nafarroako Komikiaren XI. Azokak programa bat abiatuko du urriaren 4ra bitartean, Iruñean. Bertan erakusketak, bisitak, lantegiak eta topaketak izango dira. Denetara, bederatzi egilek osatze dute Nafarroako Komikiaren XI. Azokaren kartela: Laura Perez (Sari Nagusia ibilbideari Bartzelonako 36. Nazioarteko Komiki Azokan); Myriam Cameros (I. Bruguera saria, Eleberri Grafikoan); Luis Martorell (El otro lado de la ventana); Quan […]

Read More… from Nafarroako Komikiaren XI. Azokak bihar irekiko ditu ateak Iruñean

Jose Luis Zumetaren azken erakusketa Ziburuko Arte Bideak galerian ikusgai

Neurri ttikiak izeneko erakusketa irailaren 6ra arte bisitatu ahal izango da Ziburun. Bertan, formatu txikiko margolanak daude ikusgai. Jose Luis Zumeta artista zendu berriaren erakusketa Ziburuko Arte Bideak galerian paratu dute, irailaren 6ra arte. Neurri ttikiak izenpean, Zumetak berak aukeratutako formatu txikiko piezekin osatu dute erakusketa. Hala, azkeneko urtean margotutako hamabost olio daude ikusgai, horietatik […]

Read More… from Jose Luis Zumetaren azken erakusketa Ziburuko Arte Bideak galerian ikusgai

‘Euskal Herria Nature’ erakusketa Gasteizko naturaren interpretazio zentroan ikusgai

Click argazkilari taldearen arabera, “erakusketaren jatorrian izadia eta argazkigintzarekiko maitasuna daude, eta Hego Euskal Herriko lekurik berezienetako batzuk ezagutzeko aukera eskainiko du”. Euskal Herria Nature izeneko erakusketa Gasteizko Atarian, Salburuko Parkeko Ingurumenaren Interpretazio Zentroan, paratu du Click argazkilari taldeak irailaren 6ra arte. Egileek azaldu dutenez, “erakusketaren jatorrian izadia eta argazkigintzarekiko maitasuna daude, eta Hego Euskal […]

Read More… from ‘Euskal Herria Nature’ erakusketa Gasteizko naturaren interpretazio zentroan ikusgai