Gaur irekiko ditu ateak ‘Euskara Ibiltaria’ erakusketak Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.

Erakusketak euskararen aldakortasuna eta aberastasuna (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia) erakusketea du helburu. Gaur irekiko ditu ateak Euskara Ibiltaria izeneko erakusketak Gasteizko Montehermoso kulturunean Oihaneder Euskararen Etxean. Euskara Ibiltaria Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa oinarritzat duen erakusketa ibiltaria da, eta argitalpenak bezala, helburua euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea da (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta […]

Read More… from Gaur irekiko ditu ateak ‘Euskara Ibiltaria’ erakusketak Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.

Juan Gorritik cromlechak, totemak, hainbat pertsonaia eta behi urdin bat biltzen dituen erakusketa aurkeztu du Iruñean

Iruñeko Ziudadelako labean eta lorategian bost metroko altuera duten pieza deigarri eta handiak daude ikusgai, martxoaren 29ra arte. Iruñeko Ziudadelako labeak eta lorategiak Juan Gorriti artistaren Araiz bailaratik Iruñeko gotorlekura izeneko erakusketa hartuko du martxoaren 29ra arte. Bertan bost metroko altuera duten pieza deigarri eta handiak daude ikusgai. Horien artean, 100 pieza ezberdinez osatutako cromlech […]

Read More… from Juan Gorritik cromlechak, totemak, hainbat pertsonaia eta behi urdin bat biltzen dituen erakusketa aurkeztu du Iruñean

[BIDEOA] Sorgin ehizaren inguruko erakusketa paratu dute Donostian

XV. mendetik XVIII. mendera 250.000 emakume hil zituzten krudelkeriaz, sorginkeria leporatuta. EmPoderArte emakume artisten nazioarteko elkarteak hilketa horiei buruz hausnartzen duen erakusketa bat aurkeztu du Donostiako Okendo Kultur Etxean. 44 emakume artistaren obrak biltzen ditu Sorginak! izeneko erakusketak. Arte plastikoen eta ikus-entzunezko arteen hainbat diziplina erabili dituzte beren obren bitartez. Milaka emakume jazarri, torturatu eta […]

Read More… from [BIDEOA] Sorgin ehizaren inguruko erakusketa paratu dute Donostian

Jostailuen psikologia eta identitatearen eraikuntza aztertu dituzte Tana Garridok eta Alina Aguilak

Haurtzarotik zahartzarora, eta alderantziz izeneko erakusketa Tana Garridok eta Alina Aguilak egindako egoitza artistikoaren fruitua da. Apirilaren 26ra arte egongo da ikusgai Bilboko Alhondegian. Bilboko Alhondegian paratu duten Haurtzarotik zahartzarora, eta alderantziz erakusketa Habanako Carlos Garaicoa estudioko ‘Artista x Artista’ programaren laguntzari esker garatu dute Tana Garridok eta Alina Aguilak. Aguila jostailuen eta haien ezaugarri […]

Read More… from Jostailuen psikologia eta identitatearen eraikuntza aztertu dituzte Tana Garridok eta Alina Aguilak

‘Ihaute Denbora’ erakusketa paratu dute Irisarrin Eliane Heguiaphalen argazkiekin

Argazkilari zuberotarraren zuri beltzezko argazkiei Thierry Truffaut antropologoaren testuak eta Maritzuli Dantza konpainiaren arropak ere gehitu dizkiete. Erakusketa gaur hasi eta maiatzaren 7ra bitartean bisitatu ahal izango da Irisarriko Ospitalea ondarearen hezkuntza gunean. Eliane Heguiaphal argazkilari zuberotarraren obrekin osatuta, Ihaute Denbora izeneko erakusketa paratu dute Irisarriko Ospitalea ondarearen hezkuntza gunean. Bertan, inauteri eta maskaradekin zer […]

Read More… from ‘Ihaute Denbora’ erakusketa paratu dute Irisarrin Eliane Heguiaphalen argazkiekin

Vicente Ameztoy artistari eskainitako atzera begirakoa Bilboko Arte Ederren museoan ikusgai

Denetara artista donostiarraren 53 margolan bildu dituzte. Haren ibilbide ia osoa. Erakusketa ekainaren 7ra arte egongo da Bilboko museoan ikusgai. Bilboko Arte Ederren Museoak gaur ireki ditu Ameztoy erakusketaren ateak, Vicente Ameztoy artista donostiarrari (1946-2001) eskainitako atzera begirako zabala jasotzen du. Aurreko belaunaldiko euskal artisten hizkuntza abstraktuaren aurrean, Donostiako artistak figurazioaren aldeko apustua egin eta […]

Read More… from Vicente Ameztoy artistari eskainitako atzera begirakoa Bilboko Arte Ederren museoan ikusgai

Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian erakusketa Artium museoan

Erakusketak 1977. eta 2002. urteen arteko praktika artistikoak aztertuko ditu. Artium museoko bildumaren funtsak ditu ardatz Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian izeneko erakusketak, eta euskal testuinguruan garatutako praktika artistiko eta kulturalei buruzko gogoeta zabala egiten du. 1977. urtea hartu dute abiapuntu erakusketa honetarako, “gertaera politiko, sozial eta kultural handien garaiaren hasiera”. Eta […]

Read More… from Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian erakusketa Artium museoan

‘Basque misreadings. BERRIAn gaizki irakurriak’ erakusketa, Gasteizen

Edu Zelaieta idazleak eta Eneko Ugarte marrazkilariak osatutako erakusketa Oihaneder Euskararen Etxean egongo da ikusgai, otsailaren 7tik aurrera. Berria egunkarian gaizki irakurritako albisteekin erakusketa osatu dute Edu Zelaieta idazleak eta Eneko Ugarte artistak, biak ala biak gasteiztarrak. “Elkar elikatu dute artistek, eta Berria egunkaritik jan eta edan oturuntza ederra erditu arte”. “Basque misreadings: halakoak gertatu […]

Read More… from ‘Basque misreadings. BERRIAn gaizki irakurriak’ erakusketa, Gasteizen

Euskararekin jolasteko aukera San Telmo Museoan

Hainbat jarduera antolatu dituzte Donostiako Museoan otsailean zehar. Gaur, 19:00etan Andoni Egañak Neretik saioa eskainiko du Jon Ostolaza soinujolearen laguntzarekin.  Euskara ibiltaria erakusketaren harira antolatutako jarduerek euskararekin eta euskaraz jolasteko aukera ugari eskainiko dituzte, haur zein helduentzat, gaurtik aurrera. Erakusketak, Euskaltzaindiak antolatua, euskararen herri-hizkeren aldaeren aberastasuna erakustea du helburu, eta horretarako Euskaltzaindiaren Herri Hizkeren Atlasean […]

Read More… from Euskararekin jolasteko aukera San Telmo Museoan

Alea aldizkariaren azken bost urteetako ibilbidea erakusketa baten bidez ikusgai Gasteizen

‘Zortziak bost Alean’ izeneko erakusketa otsailaren 2ra arte egongo da ikusgai Oihanederren. Aurretik Araban beste komunikabide batzuk egon baziren ere, 2015ean sortutako Alea aldizkaria erreferente bat bihurtu da lurralde honetako euskarazko komunikabideen zerrendan. 2015eko urtarrilaren 16an kaleratu zuen lehenengo zenbakia eta ordutik hona, beste 221 zenbakik jarraitu dute aurreneko hura. Proiektuak, beraz, bost urte bete […]

Read More… from Alea aldizkariaren azken bost urteetako ibilbidea erakusketa baten bidez ikusgai Gasteizen