Donostiako San Telmo museoak ‘Heriotza’ erakusketa aurkeztu du.

Erakusketa martxoaren 13tik maiatzaren 26ra bitartean egongo da ikusgai San Telmo museoan Heriotza erakusketak heriotzaren inguruko kultura materialaren aniztasun eta aberastasunak agerian jartzen ditu, garai eta toki guztietako gizakiontzat zenbaterainoko garrantzia duen azalduz eta heriotza ulertzeko eta hari aurre egiteko hainbat moduren berri emanez. Erakusketa sei ataletan antolatuta dago, gizakiak heriotzaren aurrean izan dituen eta […]

Read More… from Donostiako San Telmo museoak ‘Heriotza’ erakusketa aurkeztu du.

Gasteizko ‘Berdearaba’ argazki-erakusketa zabalik da

Berdearaba argazki-erakusketa ireki dute Gasteizko Independentzia kalean, Arabako lurraldean sustatutako hamar jarduera berriztatzaile eta jasangarriak ezagutarazteko asmoz. Proiektua Fotogasteiz hiriko argazkilarien elkarteak sortu du eta martxoaren 10era arte martxan dagoen Asteklima, EAEko Klima-aldaketaren astearen jardueretako bat da. Erakusketa hilaren 9ra arte Independentzia kalean egongo da; Horren ostean, Loma jeneralaren plazan ikusteko aukera egongo da martxoaren […]

Read More… from Gasteizko ‘Berdearaba’ argazki-erakusketa zabalik da

Ekain kobaren aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi

1969ko ekainaren 8an bi gaztek aurkitu zuten koba, labar-margo ikusgarriz beteta eta urteurrena ospatzeko Ekain Fundazioak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ekainberrik hainbat ekitaldi antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. Horien artean, Ekaingo margoak lehen aldiz erreplikatu zituzten kalko originalak erakutsiko dituzte. 1969ko ekainaren 8an Azpeitiko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal espeleologo gazteek Ekain kobazuloa eta bere Madelein aroko labar-margo ikaragarriak […]

Read More… from Ekain kobaren aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi

Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa abian da

Lau izeneko lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begirada batetik. Bitamine Faktoria da egitasmoaren antolatzailea, bere arabera, “gure historiarekin lotura berriak sortzen […]

Read More… from Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa abian da

La Polla Records taldeari buruzko erakusketa irekiko dute Agurainen

Orain dela 40 urte sortu zen La Polla Records taldea eta asko dira oraindik ere bere kantuak oso gogoan dituztenak. Horiek guztiak omentzeko asmoz, Aguraingo hainbat lagun taldearen ibilbidea osatzen duen materiala bildu eta erakusketa bat antolatu dute zabalarte Etxean. Bertan, argazkiak, kamisetak eta biniloak, besteak beste, ikusteko aukera izango da. Erakusketa bihartik aurrera egongo […]

Read More… from La Polla Records taldeari buruzko erakusketa irekiko dute Agurainen

‘Dantza’ filmari buruzko erakusketa ireki dute Donostian

Telmo Esnalek zuzendutako Dantza filmaren (Txintxua Films, 2018) grabatze saioetako argazkiekin osatu du Kameren aurrean dantzari izeneko erakusketa Xabier Artola argazkilariak. Bilduma Donostiako Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen erakusketa aretoan egongo da ikusgai otsailaren 6ra arte. Hil horren 12tik martxoaren 19ra berriz, Zaruzko Photomuseumera egingo du jauzia. Artolak bere blogean azaldu duenez, “saio horietan argazkiak egitera gonbidatu […]

Read More… from ‘Dantza’ filmari buruzko erakusketa ireki dute Donostian

Emakumeen giza eskubideen urraketa nagusi Irantzu Lekueren ´#FemRIGHTS´ erakusketan

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena ardatz, batez ere emakumeen eskubideen urraketan jartzen du fokua Irantzu Lekue artistaren #FemRIGHTS proiektuak Gasteizko Montehermoso kulturgunean. Bost aretotan banatuta dago Gasteizko artistaren obra osoa. Lehenengoan FemRIGHTS sei pieza handiz osatutako mikro horma irudia dago. Hamabi metrotako lana da eta oinarria “parte hartze dinamika bidez”, proiektu honetarako propio sortu […]

Read More… from Emakumeen giza eskubideen urraketa nagusi Irantzu Lekueren ´#FemRIGHTS´ erakusketan

Milaka aurpegi World Press Photon

“Zure argazkiak onegiak ez badira, ez zara behar beste gerturatu”, zioen Robert Capa argazkilari hungariarrak, ez da, ordea, urtero World Press Photo erakusketarako aukeratzen dituzten argazkilarien kasua. Udazkenean erortzen diren hostoen modura erortzen dira ere Gasteizko Montehermoso guneko ur biltegi zaharrera World Press Photo erakusketak biltzen dituen iazko argazki kazetaritzako irudirik onenak. 61. edizio honetan, […]

Read More… from Milaka aurpegi World Press Photon