Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du

Elkarteak nabarmendu duenez, “euskaraz bizitzeko Pizkundea ez da ekitaldi isolatu bat izango; mugarri bat izan dadila euskararen aldeko pizkunde berri baterako. Ikastolak han egongo gara, lehen lerroan, familien eta euskararen aldeko gizarte eragileen ondoan”. Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi duten larrialdi linguistikoaren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak Euskaraz bizitzeko Pizkundea ekitaldia antolatu du abenduaren 27rako, 17:00etan, […]

Read More… from Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du

Bilboko Kafe Antzokia, 30 urte euskara eta euskal kultura hauspotzen

Hasieratik helburu argi bat izan du Zenbat Gera Elkarteak: Bilbon bizi den euskal komunitatea bildu eta trinkotzea, ikasleak eta ikasitakoak hiztun guztiak hiztun aktiboak eta euskal sorkuntzaren hartzaile eta eragileak bihurtzea. Gaur, abenduak 15, 30 urte betetzen dira Kafe Antzokiak ateak zabaldu zituela Bilbon. Horrekin batera badira, halaber, 30 urte Gabriel Aresti euskaltegia eta Zenbat […]

Read More… from Bilboko Kafe Antzokia, 30 urte euskara eta euskal kultura hauspotzen

Pello Reparazek sortutako ‘Xiberutikan Mendebaldera’ kantak jarriko dio doinua 24. Korrikari

Arbizuarrarekin batera, Maixux Zugarramurdik eta Erramun Martikorenak hartu dute parte abestian. Pello Reparaz (Zetak) musikariak sortu du 24. Korrikarako abestia. Halaxe jakinarazi dute gaur, Agoizko Kultur Etxean egin duten prentsaurrekoan. Arbizuarrarekin batera, Ane Elordi Korrikako arduraduna, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena izan dira agerraldian Xiberutikan mendebaldera du izena kanta berriak eta Reparaz bera arduratu da […]

Read More… from Pello Reparazek sortutako ‘Xiberutikan Mendebaldera’ kantak jarriko dio doinua 24. Korrikari

‘Gabriel Arestiren Mandatua’ saiakera kalean da

Liburuak hamar saiakera labur jasotzen ditu, beste horrenbeste adituk idatzitakoak: Euskara (Eneko Bidegain); Literatura (Irati Jimenez); Gizartea (Sonia Gonzalez); Antzerkigintza (Oier Guillan); Hirigintza (Ula Iruretagoiena); Artea (Xabier Gantzarain); Kazetaritza (Goizalde Landabaso); Bertsolaritza (Iruri Altzerreka); Gazteria (Hedoi Etxarte); eta Itzulpengintza (Aiora Jaka). Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela 50 urte bete dira eta urteurrenaren […]

Read More… from ‘Gabriel Arestiren Mandatua’ saiakera kalean da

Erdalduntze makina gelditzeko manifestazioa egingo dute gaur, Bilbon

Eragile asko dira gaurko manifestazioarekin bat egin dutenak. Tartean dira, Bilboko Konpartsak, Zenbat Gara elkartea, Bira Kulturgunea edota Euskalgintzaren Kontseilua. Erdalduntze makina gelditzeko asmoz, Bilboko Guka ekimenak gaur, Euskaren Egunarekin bat eginez, manifestazioa antolatu du arratsaldeko 19:00etan, Plaza Eliptikoan. “Jaieguna izan da orain arte abenduaren 3a. Egun hori borroka egun ere izan dadin nahi dugu: […]

Read More… from Erdalduntze makina gelditzeko manifestazioa egingo dute gaur, Bilbon

“Euskararen Errepublika” aldarrikatuko dute Durangon

Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean, Landako gunetik abiatuko da manifestazioa, 13:00etan. Euskal Herrian Euskarazek euskalgintzako eragile nagusien adostasunarekin, orain urtebete iragarri zuen hizkuntza larrialdi egoeran geundela. Geroztik, urtebete pasa da eta euskaldunok antzera jarraitzen dugula nabarmendu du orain, “larri eta egiturazko aldaketa esanguratsurik gabe; politika publikoei erreparatuz gero, euskararen biziberritzea ez dago lehentasunen artean”. EHEk […]

Read More… from “Euskararen Errepublika” aldarrikatuko dute Durangon

Euskararen Egunaren kariaz, UEMAk hainbat deialdirekin bat egin du

Euskara larrialdi egoeran dagoela jakinda eta egoera irauli ezean hurrengo hamar urteotarako aurreikuspenak alarma gorriak piztu dituela ikusita, UEMAk hizkuntza politiketan jauzia egiteko eta euskararentzat benetako lege-babesa bermatzeko eskaera egin izan du urtean zehar, hainbat aldiz. Uztailean, esaterako, ia ehun herritan milaka lagun atera ziren kalera UEMAk deituta, euskararentzat justizia, lege-babesa eta arnasa eskatzeko, euskararen […]

Read More… from Euskararen Egunaren kariaz, UEMAk hainbat deialdirekin bat egin du

Euskalgintzaren Kontseiluak euskara larrialditik ateratzeko bide-orria aurkeztu du, Euskararen Egunaren atarian

Abenduaren 27an euskaltzaletasunaren indar eta batasunaren erakustaldi bat egitera deitu du, Pizkunde berri baten “lehen txinparta” izan dadin.  Gaur, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten euskararen aldeko gizarte eragileen ordezkariek adierazpen bateratua irakurri dute, Bilbon. Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuak bizi duen kinka larriaren irakurketa eta hura gainditzeko bidearen proposamena azaldu ditu Idurre […]

Read More… from Euskalgintzaren Kontseiluak euskara larrialditik ateratzeko bide-orria aurkeztu du, Euskararen Egunaren atarian

Euskarari pizkunde berri bat emateko unea

AEKk euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa eta helduen euskalduntzea lehen lerrora ekartzea eskatu du. “Korrika sortzeko arrazoiek hor segitzen dute, zoritxarrez, 45 urte geroago. Presa dugu, euskararen etorkizuna jokoan baitago”. 1980an abiatu zen lehenengo Korrika Oñatiko Unibertsitatetik, efemerideaz baliatuta, AEKk Korrikaren sortzaileak eta 1980ko lasterketaren hasieran protagonista izan zirenak omendu zituen larunbatean, euskararen aldeko ekimenaren aurreneko edizioa […]

Read More… from Euskarari pizkunde berri bat emateko unea

Irene Arrarats zuzentzaile eta itzultzailea euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak

Andres Alberdiren hutsartea beteko du Arraratsek. Orain, hizkuntzalari hernaniarrak zortzi hilabeteko epea du sarrera-hitzaldia prestatzeko. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Andres Alberdi emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko, eta Irene Arraratsek erdietsi du Euskaltzaindiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengo osoa. “Alberdi emeritu izatera igaro zen uztailaren 1ean, 75 urte bete baitzituen egun horretan Getariako hizkuntzalariak, eta […]

Read More… from Irene Arrarats zuzentzaile eta itzultzailea euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak