Bultzatu beharreko bideetako bat ikerlari gazteei aukerak ematea da. Euskaltzaindiak mintegi berria antolatu du Luis Villasante Euskararen Ikergunean, Akademiaren Gipuzkoako ordezkaritzan. Jon Sarasua eta Eñaut Agirre dira Mintzola egitasmoko zuzendariak, eta Sarasuak egin du hastapeneko mintzaldia. Bertan, mintegiaren helburuak azpimarratu ditu: “Mintzola egitasmoak, bere aro berrian, euskarazko eguneroko hizketaren galdegaiak jarri ditu erdigunean. Hizkera informalak […]
Kategoria: Euskara
Bastida ikastola laguntzeko egingo da Arabako ikastolen aldeko 2025eko jaia
Olarizun izango da egun handia ekainaren 15ean, zortzi ikastolek bat eginda, eta urte osorako egitaraua ere izango du. Azken edizioetan egin duten bezala, Araba Euskaraz urtea aurkeztu dute Gasteizen. Jaia ekainaren 15ean izango da, Gasteizko Olarizun, baina urteko ekitaldiei urriaren 18an emango diete hasiera, Bastidan. Izan ere Arabar Errioxako Bastida ikastola laguntzeko egingo da hurrengo Araba Euskaraz. […]
Read More… from Bastida ikastola laguntzeko egingo da Arabako ikastolen aldeko 2025eko jaia
Nafarroa Oinez 2024 egitaraua prest da
Zangozako Ikastolak kalitatezko hezkuntza euskaldun baten aldeko apustua egiten jarraitu nahi du. Oinez eguna urriaren 20an izango da. Zangozako Ikastolako ordezkariek urriaren 20an egingo den Nafarroa Oinez festa eta bezperako egitaraua aurkeztu dute. Nagore Oria ikastolako zuzendariak adierazi duenez, duela urtebete Andra Mari Ikastolaren lekukoa “ilusioz eta arduraz” hartu zutenetik, Zangozaldeko euskaltzaleek hainbat ekintza antolatu […]
Iaz argitaratu ziren haur eta gazteentzako euskarazko liburuen analisia egin du Mondragon Unibertsitateak
Hamalau lagunez osatutako lantaldeak urteko argitalpen guztiak irakurri, aztertu eta hiru ataletan banatzen ditu: liburu gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda berezia. Lan horren emaitza gida bat da eta sarean jarri dute interesa duenarentzat. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak haur eta gazteentzako iaz argitaratutako euskarazko 231 liburuen analisia egin eta Haur eta gazte literatura […]
Aldatu gidoia mugimenduak kezka azaldu du Euskal Telebistako denboraldi berriaren harira
Gero eta hizkuntzalari gehiagok ohartarazi dutenez, euskararen egoera oso larria da. Ohar baten bidez, Aldatu gidoia mugimenduak kezka azaldu nahi izan du Euskal Telebistako denboraldi berriaren harira. “Zenbait gertakari kezkagarri aurkitu ditugu: Vaya semanita saioa da berritasun nagusietako bat. Bertan, aktore euskaldunak ageri dira gaztelaniaz lan egiten, beste behin. Euskal Herrian badira aski gidoilari, zuzendari, […]
Urriaren 6an egingo den Kilometroak jai handirako dena prest da Azpeitin
Lau gunez osatuta egongo da ibilbidea, adin guztientzako ekintzak eta ikuskizunekin. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko dituzte. Eraso matxistei aurre egiteko protokoloa osatu du antolakuntzak. Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen aldeko jai handia, urriaren 6an izango da Azpeitin eta antolakuntzak dena du prest jada. Denera, lau gunez osatuta egongo da ibilbidea, adin guztientzako ekintzak eta ikuskizunekin. […]
Read More… from Urriaren 6an egingo den Kilometroak jai handirako dena prest da Azpeitin
Euskaraldiaren 4. edizioak lehen pausua eman du
Berrehun lagunetik gora bildu zituen atzo Euskaraldia ON! topaketak, Eibarren. Bertan, Euskara aktibatzaileen gida-liburua aurkeztu zuten. Bestalde, herriek Euskaraldian izena emateko aukera dute jada, ariketa tokian toki antolatzen hasteko. Euskal Herri osotik etorritako berrehun lagunetik gora bildu ziren atzo Eibarreko Coliseo antzokian, Euskaraldia ON! topaketan parte hartzeko. 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiak laugarren […]
Read More… from Euskaraldiaren 4. edizioak lehen pausua eman du
Ostera 2024 jaialdi ibiltariak Balmaseda, Arrigorriaga eta Abadiño zeharkatuko ditu urria eta azaroa bitartean
Aurtengo edizioak aniztasunean eta aberastasun kulturalean oinarritutako etorkizuneko euskalduntasun (gu) berri bat irudikatu eta islatu nahi du. Musika ardatz, asteburu osoa iraungo duen egitarau zabala eramango du Osterak Bizkaiko hiru herri hauetara. Ostera 2024 kultur festibala aurkeztu du Euskaltzaleen Topaguneak gaur, Bilbon. Aurtengo edizioak Euskaran mundu oso bat kabitzen da! du lelo eta, hain justu, […]
Hitza abiapuntu hartuta, emanaldiak eta liburu eta disko azoka izango dira hilaren 25etik 28ra, Hernanin
Hitz Andana jaialdia Hiru podcast proiektuaren aurkezpenarekin hasiko Biteri Kultur Etxea eta Maite Larburu musikaria ere oholtzara igoko da irailaren 27an. Larunbatean, berriz, Atsegindegi plazak liburu eta disko azoka hartuko du. Hernaniko Udal Liburutegiak eta Dobera Euskara Elkarteak Hitz Andanaren zazpigarren edizioa antolatu dute elkarlanean. “Hitzaren inguruan osatutako egitarau polita osatu dugu, hitzak begietatik baino, […]
Pako Sudupek ‘Immigrazioa eta abertzaletasuna’ liburua kaleratu du
Lan honen oinarrian euskaraz bizi nahi duen idazle bati gaurko immigrazioak sortzen dizkion galderetatik abiaturiko bilaketa dago. Pako Sudupe Elortzak (Azkoitia, 1959) Immigrazioa eta abertzaletasuna liburua argitaratu du UEU eta EHUrekin elkarlanean. Bertan, hiru denboraldi jakinetan Hego Euskal Herrira etorritako migratzaileen kopuru handiak indar abertzaleen aldetik zer-nolako diskurtsoak sortu dituen azaltzen ditu. Gaur, Donostian egin […]
Read More… from Pako Sudupek ‘Immigrazioa eta abertzaletasuna’ liburua kaleratu du
